Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/02/03 03:10:39.557 GMT+1

Gure Hitz galduen bila

Euskaraz maiz erabili diren, luze erabili diren, baina orain, arrazoi ezberdinak medio galtzear dauden hitzen bilduma egiten saiatzen ari naiz. Andoni EgaƱari entzun diot zerrenda honetan, bilduma berezi honetan kokatuko dudan lehen hitza:

ERLAKISTANA ( berak horrela idatzi du): Ipurdian ateratzen zen grano mota bat omen da.

Nork: iker zaldua.2006/02/03 03:10:39.557 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo, Iker (nirean idatzi duzun erantzunaren bidez jakin dut izena). Hitz galduen bila, beraz. Niri agian bururatuko zait bakarren bat tarteka, eta esango dizut.

Gaurkoa, ez da hain zuzen hitz galdua, baina bai idatziz ia inon ikusten ez dena: aznahi. Osaera gardena du guztiz ('gura'ren ordez 'nahi'), hizkera batzuetan horixa besterik ez da erabiltzen (nik dakidala, Malerreka, Bortziriak eta Baztan osoan, gutxienez, besterik ez da esaten), eta hala ere idatziz ez da gaur egun ia inon ikusten.

Ekarpen handiagoak egiteko esperantzan gelditzen naiz. Eskerrik asko gonbitagatik eta bisitagatik.

Patxi

Nork: Solasturi.2006/02/16 12:45:32.246 GMT+1
http://www.blogak.com/solasturi

Berba galduak bizibarritzen? Zoragarri Iker! Gustora jasoko dittut.

Erlekistena, Eibar inguruan, behitzat, ez da ipurdiko zeozer; gorputzeko edozein  lekutan agertu leike. Erderaz "divieso" edo holako zeozer litzake.

Erlakistena, erlekistena, erlakestena...
Batuan, erlakaiztena dala uste dot.

Nork: asier.2006/02/17 12:44:50.232 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/sarasua

Erromar(e)a, Arratian.Lat(e)a ohikoagoa, zeozer esategaitik, ze, gaur egun non dauz langa sareak?Galdua honezkero

 

Nork: .2006/03/23 09:04:28.809 GMT+1

Parkatu!

Erantzun lekua nahasteagaitik!

Nork: .2006/03/23 14:31:36.417 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru