Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/03 17:13:30.362 GMT+2

Haserre ad-ministro-trakzioarekin

Gaur haserre antzean nabil administrazioarekin haserre eta beira denda batean tamaina handiko birrinketa itsua egin aurretik ordenagailuan iltzatu ditut nire amorru eta gorrotoak. Hala ere uste dut eskuek eta teklek akordio bat dutela ondoko mezuarekin:

Munduratzera kondenatuak

Munduratzera kondenatuak gu

Inoiz ezagutuko ez dugun mundu abstraktura boteak.

Mundua, planeta izendatzen ditugun

Gauza ezezagunez osaturiko esparrua

Planetak, iluntasunean hegan egiten duten

Kolorezko baloiak

Gure planeta urak bereizten dituen kontinente itxien batuketa

Eta kontinenteak marra fin batek bereizten dituen herrialde ikurdunen batuketa

Herrialdeen barruan lurraldeak eta herriak

Herrien sakonean erroldak eta erroldetan izenak

Izenetan etxebizitzak

Etxebizitzetan bizimoduak edo bizitzeko moduak

Munduaren kartzelari ihesi dabiltzan errefuxatuen zerrenda hutsala

Hiltzeko jaioak direnen izen abizenak

Eta hilik jaio direnen ezizenak gorriz azpimarratuak

Izenak, izenak eta izenak

Hilobietako apaingarri

Beste mundu bati begira

 

Bakoitzak irakurri beza eta aholkatu nazala ezagutzen duen psikiatrarik onena.

IZZ

 

Nork: iker zaldua.2007/05/03 17:13:30.362 GMT+2
Etiketak: artikulua | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

atzo reala 5 puxtarri!!


uajajaja!!


aranburu ezta daneairisten ulertu zazu!!ezin ingo beak dana!!jajaj

Nork: elixa.2007/05/06 17:10:17.072 GMT+2
http://markeaekgeo.mundua.com

haure aldau beharkoek ba o ze!  nazkako gattuk.ALPERRA!

Nork: elixa.2007/05/16 20:01:20.293 GMT+2
http://markeaekgeo.mundua.com

ala porai!jubilatu batek hik baƱo lan geyo itteik obrak beidauz!uajaja

zaindu!! zorte on biharko!

Nork: elixa.2007/05/29 22:02:39.794 GMT+2
http://markeaekgeo.mundua.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru