Euskara eta Real Politik

53 saialdi hizkuntza gutxiagotuen estatusa argitzeko
Frantziako Parlamentuan azken mende-erdian
egindako saialdi kopurua omen. Eta orain zer? 54.a? Zer lortzeko?
Onenean ere euskara frantsesaren menpeko izatera kondenatuko duen
sasi-status bat? Edota beste ezezko borobil bat? Enegarren mesprezua
euskaldunontzat?

Gure hizkuntzak ez dauka zertan beste baten menpeko izan. Gure
bizitza euskaraz burutzeko, euskararentzat status egokia
behar-beharrezkoa dugu. Euskara ofiziala, berezkoa, lehentasunezkoa eta
ezagutu beharreko gisa azalduko duen statusa. Hori da bidea,
gainontzean ezin izango da berreuskalduntze prozesurako beharrezko
hizkuntza politikarik garatu.

Horren adibide gorena EEP dugu. Bertako presidente Brisson bera
ere eztabaida posibleari "beha" omen dago, Frantziako Gobernuak
agindutakoaren aurrean men egin besterik ez duela onartuz lasai
antzean. Zer kristo da beraz EEP? Zertarako behar dugu euskaldunok EEP
gisako erakunde bat? Dirulaguntzak kudeatzeko? Frantziak agindutakoa
betetzera kondenatua dagoen erakunde batek salbaziora eramango ote du
euskara?

Frantziako zein Espainiako Gobernuari begira egoteke, eraiki
dezagun euskarak behar duen statusa lortzeko dinamika Euskal Herri
osoan zehar, horretarako beharrezko aldaketa administratibo-juridikoak
exijituz. Gaur egungo ukazioa gainditzeko, gure hizkuntza eta herriaren
subirautzaren alde egin dezagun bada.

Berriako artikulua irakurgai.

Espetxe zigorra eskubideak aldarrikatzearren?
Eskubideak aldarrikatzea garesti irtetzen zaigu euskaldunoi... baina espetxe zigor eta bestelako errepresioekin aldarrikapen horiek mugatu nahi dituzten arren kostako zaie beraien helburua lortzea.

Atzoko epaiketa horren adibide bat besterik ez da. Gatazka bete-betean bizi garela adierazten diguten gertakari handiak dauden honetan, horrelako ekintza txikiekin ere asko egin daiteke gaur egungo egoera gainditzeko.

Justizia Administrazioa euskaldundu!!

Eta orain zer?
Eta orain zer?<o:p></o:p>
Galdera horixe eginaz bukatu zuen orain dela bizpahiru urte Luis Maria
Bandres EAJ-ko kideak iritzi artikulu bat. Bertan, traduttore traditore hitz
jokoa baliatuz, epaitegietan, itzultzailerik gabe, euskaldunok epaiketa euskara
hutsez burutu ahal izan beharko genukeela aipatzen zuen. Herriko berezko
hizkuntzan ez diharduen justizia-sistema justua ez dela ere iradokitzen zuen
idazki horretan. Idatzi honetan,
istorio bat ere kontatzen du, gerra zibila hasi aurrexeagoan gertatua itxuraz, non
euskaraz baizik ez zekien herritar bat epaitu zuten espainolez. Zinpekoek ere
ez omen zekiten taxuz espainolez, eta herritarra aske uzteari “sí” esan
beharrean, akusazio eskaerari erantzun zioten baiezkoarekin. Gertaera horren
ondoren irakurketa aurki dezakegu artikuluaren bukaeran:<o:p></o:p>

“Eta guzti hau zergatik gertatu zen? Epaiketan herriaren hizkuntza,
hots, Patxik eta zinpekoek ezagutzen, erabiltzen eta hitz egiten zuten bertako
hizkuntza, euskara, erabili ez zelako; hobeto esan, justizia saileko juezak,
fiskalak eta gainontzekoek, euskara ez zekitenez, gai ez zirelako Euskadin
justizia egiteko. Hau orain dela mende erdi bat baino pixka bat gehiago
gertatutakoa da, eta orain zer?”<o:p></o:p>

Ba orain ere euskaldunontzat ez dago justiziarik geure herrian. Horixe
da euskaldunok egunerokoan gure herrian bizi duguna, justizia falta, norbere
herrian arrotz bizi behar izatea. Aspaldi honetan gainera, eguneroko zigor
horrekin nahikoa ez itxuraz, eta zigor gehitu bat ezarri nahi digute.
Epaiketetan itzultzailerik gabe testifikatu nahi duena, edota epaiketa euskaraz
burutzeko eskatu eta eskaerari horri muzin egin zaiola ikustean euskaldunon
eskubideak epai-gelan aldarrikatu eta defendatzeagatik kartzela zigorrera
kondenatzen hasi dira epaileak. Horrela gernikar bat sei hilabetetako kartzela
zigorrera kondenatu zuten orain urtebete, eta datorren abenduaren 19an berriz,
12 herritar epaituko gaituzte Bilboko auzitegi probintzialean epai-gelan Euskal
Herrian Euskaraz abestu eta ondorioz epaiketaren jardun “normala” oztopatu
izana leporatuz. Bakoitzari 5na hilabetetako kartzela zigorra eskatzen digu
epaileak.<o:p></o:p>

Horixe da gaur eguneko errealitatea. Gerra zibilean eta frankismoan
gordina zena, baina estatutu eta konstituzioak inondik inora aldatu ez duten
errealitatea. Eta errealitateak gordina izaten jarraituko du, herri gisa dagozkigun
eskubideen jabe ez garen bitartean. Euskal Herri euskalduna eraiki ahal
izateko, euskarak menpeko hizkuntza izateari utzi behar dio ezinbestean, orduan
bakarrik izango dugulako euskal herritarrok Euskal Herria berreuskalduntzeko
beharrezkoak diren lege eta politikak abian jartzeko eskumena. Euskarak
autodeterminazioa ezinbestekoa du. Hizkuntza eta kultura txikientzat mundua
bera kaiola den garai hauetan, euskarak hegan egiteko espazioa behar du,
espainiar zein frantziar legedi eta politikek ukatzen dioten askatasun
espazioa.<o:p></o:p>

Gainontzean euskaraz biziko den Euskal Herria lortzea ezinezkoa izango
zaigu, adibide garbiena 25 urte eta gero, euskararen legeak utzi digun
errealitatea bera izan daiteke. Espainol elebakarrei “pixka bat es mucho” esanaz
dihardugu 25 urte eta gero. Ze aurreratu dugu bada urte guzti hauetan? Jakin
daiteke zeintzuk diren “pixka bat es mucho” izeneko hizkuntza politikarekin
lortu nahi diren helburuak? Ekimen sinpatikoak beharrezkoak dira, baina
euskarak politika antipatikoak behar ditu ezinbestean. Gordina dirudien arren
horrelaxe da, euskaraz ez dakitenei begirako politika antipatikoak soilik
ekarriko duelako euskaldunok egunen batean euskaraz bizi ahal izatea geure
lurrean. Gainontzean euskaraz ez dakitenentzat, euskaldunak bufoi eta euskara
kontu exotiko besterik ez gara izango aurrerantzean ere.<o:p></o:p>

Zorionez euskaldun asko gara oraindik euskara bere lurrean aske
ikusteko lanari lotuak. Abenduaren 19an Bilbon epaitzen gaituzten bitartean,
Madrilen 18/98an inputatutako lagunak epaia entzuten ariko dira. Hori da
euskaldunon egunerokoa, batzutan pixka bat zigortzen zaituzte, eta beste
batzutan asko. Urte asko daramatzagu era bateko edota besteko zapalkuntzak
jasaten, baina gure hizkuntzak, gure herriak aurrera egin dezan, pixka bat zein
asko ematen jarraitzeko prest gaude oraindik, bai horixe!! <o:p></o:p>

Besarkada eta muxu handi bana Mendi, Olatz eta gainontzekoei, zuekin
ikasitakoa baliatuz  jarraituko dugu
aurrerantzean ere bide eginez.<o:p></o:p>

<o:p></o:p>Nik erantzun diot galderari, baina berriro irekita uzten dut inork
heldu nahi badio.  Eta orain zer? <o:p></o:p>

Baztarrika eta bere esanak
Azkenaldian HPS-ko arduradunen ahotik, euskararen inguruan batean
eta bestean entzun eta ikusitakoen inguruan bi hitz...

Hutsuneak ba omen dira Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikan,
baina hutsune horien erabilpen maltzurra egiten omen dute batzuk, eta hori ez
omen da zilegia. Baina, egia esateari zergatik deitzen zaio “erabilpen
maltzurra”? Egoera desdramatizatzeko beharra omen dago, baina egoera dramatikoa
baldin bada, zergatik ezkutatu behar dugu berau? Zer dago benetan zuen jardunaren
atzean: EAE berreuskalduntzeko taktika, edota gaur egungo erdal inposizioa
mantentzeko estrategia?

Honako galderak ere entzun ditugu, “ari al gara erkidegoan
herri erakundeak, gizartea, neurriak hartzen euskararen erabilera gero eta
handiago eta zabalagoa izan dadin?”. Erantzuna argia da: noski baietz!!. Baina
ondoko galdera erantzun gabe gelditzen da: Noizko lortuko da gaur egungo
hizkuntza politikarekin, zuek aldarrikatzen duzuen jendarte elebidun orekatu
hori? (Jendarte elebidun orekatua= %100ak euskara eta gaztelania jakitea esan
nahi du, ezta?).

Eta ondoko perlak ere entzun dira, "Zenbaitek egin ohi
duen moduan euskara beti liskarrarekin, albiste negatiboekin, gorabeherekin
lotzen badugu, ez diogu batere mesederik egiten. Hobe dugu
erakargarritasunarekin, baliagarritasunarekin, gozamenarekin eta
elkarbizitzarekin lotzea". Beti bezala euskaldunak ernegatuta
egunerokoarekin eta erdaldunak gustura euskaldunak ze jatorrak diren esanaz.
Gauza bat da erdaldunengana ze diskurtso helarazi behar den, eta bestea
euskaldunoi euskaraz bizitzea nola bermatzen zaigun!! Euskaldunok bizi dugun
egoeran, zer egin behar dugu ba? Egunerokoaren sumiso bihurtu ala? Ba, ez da
pentsatu ere!  Eta horretarako albiste
negatiboak kaleratu, liskarrak sortu eta kartzela zigorrak jasan behar baditugu
ere tinko eutsiko diogu. Patxi, jakingo duzu EAEko epaitegietan euskaldunak
kartzela zigorrak jasotzen hasi direla, hizkuntza eskubideen aldarrikapena egitearren,
ezta? Hurrengo epaiketan epaileari euskaltegirako matrikula orria eman
beharrean, gerturatu eta muxu handi bat emango diot zure partez, ados?

Bukatzeko esan, politika sinpatikoa egin behar dela, baina
politika antipatikoa ere derrigorrezkoa izango dela euskararen egoera
minorizatua gainditzeko. Gaurko egoera aldatu nahi badugu, eta euskaraz biziko
den herria eraiki, neurri, ekimen ugari egiten jarraitu beharko dugu, baina
euskarak gaur egun bizi duen menpeko status-a gainditu behar du ezinbestez. Horretarako
bidea, Euskal Herriaren eta euskararen autodeterminazioa lortzean kokatu behar
dugularik. Noski, baldin eta Euskal Herri euskalduna baldin bada helburu.

Nazio Eztabaida mamitsua
Barañainen burutu da gaur goizean aurtengo Nazio Eztabaida. Izan behar lukeenetik urruti bada ere, bide onean dela iruditzen zait. Urteko plan egokia onartu delakoan nago, eta are garrantzitsuago, aurrera begirakoan tresna honek eduki beharko lukeen garrantziaz ikusiriko konbentzimendua nabari zer bertaratuen artean.
Beti egongo da ondoko diskusioa: hura etorri da, beste hura ez... baina horri begiratzeari utzi eta euskal herrian eta nazio eraikuntzan sinisten dugunon artean ekin behar diogu sinismenez gure egitekoari.
Gaur goizekoa honela ageri da Berrian eta Garan.

Bihar Nazio Eztabaida Barañainen
Jardunaldi interesgarria benetan gaur Euskara Elkarteen Topaguneak antolatuta bizi izan duguna. Bertan esanak hemen jaso, irakurri, eztabaidatu ahalgo dira, baina hausnarketa dezente jarri dira mahai gainean gaurkoan. Emango digu bai zer pentsa gaur entzundako zenbait kontuk. Aztertuko ditugu poliki-poliki.

Eta bihar berriz, Nazio Eztabaida Barañainen. Artikulu bat idatzi dugu, eta gaurko Berrian azaldu da, beraz luzapenetan ibili gabe, bertan partehartzearen zergatiak jakin nahi dituenak artikulu hori irakurri besterik ez dauka.

Kontatuko ditugu bertan entzun eta eztabaidatuak,

Amets on,

Euskalduna izateagatik zigor bikoitza!
11 urtetako borrokaren ostean, badirudi Gabiren epaiketa bukatzear dela. 11 urte, hamaika borroka egin dira epaiketa hau dela eta.

Atzo bertan "visto para sentencia" gelditu zen kasua, honela jaso dute kontua Berrian eta Garan (españolez).

Euskararen semaforoa gorri beste 4 urtez?
Urteetako lan eta borrokaz eraikitako egoerari atarramentua
ateratzeko garaia iritsi da, eta kapitalismo globalizatzaileak gure
hizkuntza, kultura... irentsi aurretik behar dugu egin hori

Horixe ondoriozta dezakegu Kontseiluak hauteskunde
aurretik egindako udal programen azterketa eta hauteskundeen emaitzak
alderatuz gero. Udal programa egokiak kolore berdez identifikatu ziren,
baina batzuek ez dute indar gehiegirik batu hauteskundeetan eta beste
batzuen ilegalizazioaren ondorioz (eta zenbait alderdiren jarrerak
medio) eragiteko ahalmenean gutxiagotuta aurkituko dira. Ondorioz,
gorriz zein laranjaz identifikatutako programa eta politikak irten dira
indartsuak hauteskunde hauetatik. Orain arte bakoitzak egunerokoan
defendatzen edo gauzatzen duen politiken jarraipena besterik ez dugu
ikusi. Alderdi espainolek euskarari ateak ixten dizkiete udaletan,
noski. Alderdi abertzale gehienek, aldiz, hizkuntza politikaren eremuan
arduragabekeria handia erakusten jarraitzen dute, elebitasunaren eta
hizkuntzen arteko elkar bizitzaren gezurraren aitzakiapean. Argi
ikusten da euskararen berreskurapena modu serio eta antolatuan
bultzatzeari ematen dioten lehentasun eza. Tristea da gehienetan ezker
abertzalea soilik kokatzea hizkuntza politika egokiarekin. Programek
argi erakusten dute nork kolpatzen duen euskara, nork ez duen egungo
mendekotasuna gainditzeko asmo garbirik eta nork erakusten duen
konpromiso sendoagoa.

Oro har, euskararen sustapenerako ez-nahikoak diren programak izango
ditugu, beraz, datozen lau urteetan udaletan. Eta horren aurrean zer?
Begira gelditu? Ez, noski. Ezin dugu onartu euskara beste lau urtez
udaletatik kanpo egotea edo, gehienez ere, minimoen azpiko politikak
egitea. Hautetsiei eta alderdi politikoei ikustarazi behar diegu
udaletxean euskararen normalizazioaren alde asko dagoela egiteko eta
beren erantzukizuna dela egokiak diren neurri eta erabakiak hartzea.
Presio soziala eragin behar dugu euskarak behar dituen benetako
neurriak har daitezen.

Euskara ofiziala eta lehentasunezkoa izendatu behar da udalez udal.
Izendapen hau ez da ezeren berme, ados, baina ondoren egingo den
politika definitzeko garrantzitsua da euskarak behar duen gutxieneko
estatus hori onartu eta konpromiso hori adieraztea.

Estatus horri lotuta, hizkuntza politika eraginkorrak jarri behar
dira abian udaletan. Ekintza zehatzetan, antolakuntza, pertsona zein
ekonomi baliabideetan oinarritutakoa. Hizkuntza politikaren helburu
nagusiena euskararen normalkuntza bururaino eramatea izango da, eta
horretarako ezinbestekoa izango da euskaldunon hizkuntza eskubideak
maila guztietan bermatu ahal izatea.

Politika hauek garatzeko, berriz, arau babesa behar da udalerriz
udalerri, udal ordenantza hain zuzen ere. Hamaika eztabaida badira
honen inguruan, beharrezkotasunari lotutakoak, espainiar zein frantziar
mende- kotasunari lotutakoak... guretzat eztabaida guzti horietan bada
nahiko arrazoi ordenantzei bai esateko. Udalerriz udalerri hizkuntza
arauak erabaki eta gauzatzeko plangintzak ezinbestekoak dira.

Neurri horiek hartuz gero hizkuntza eskubideen bermerako norabide
egokian jarriko ginateke lanean. Baina ezin gara zona guztietan
eskubideen bermea helburu dugula gelditu. Zona euskaldunetan euskaraz
bizitzea ahalbideratu beharra daukagu, hizkuntza eskubideak bermatzetik
pauso bat aurrerago hain zuzen. Tresna egokia daukagu horretarako, UEMA
hain zuzen.

Zona euskaldunen aldeko borroka berraktibatzeak garrantzi berezia
izango du aurrerantzean. Horregatik, UEMAko kide izateko erabakia
hartzeko eskatzen diegu Euskal Herrian Euskaraz-etik bertan sartzeko
baldintzak betetzen dituzten udaletan sortuko diren udalbatza berriei.
Alderdi guztiek apustuarekiko konpromisoa adierazi eta lehenbailehen
urrats hori eman behar dute, horretarako aukerak handiak direlako.
Urrats hori ez ematea onartezina dela deritzogu.

Neurri hauek guztiak hartzea ezinbestekoa da euskararen
normalizazioan aurrera urratsak emateko, baina udalean zein bestelako
funtzio publiko zein pribatuetan euskarak behar duen ibilbidea
garatzeko, ezinbestekoa da euskarak Euskal Herrian daukan estatusa
iraultzea. Herritar guztiek euskara ezagutzeko betebeharra eta
erabiltzeko eskubidea bermatua ez duten bitartean nekez eman ahalko
ditu pauso kualitatiboak euskararen normalizazio prozesuak.

Gaur egun ordea euskal herritarrok ez daukagu horrelako estatus
aldaketa aurrera eramateko eskumenik. Euskararen galbidearekin
bukatzeko, autodeterminazio linguistikoa eskuratu beharra daukagu
ezinbestean. Antzaren gisa hegan egin nahi izan arren, hegoak lotuta
baitauzkagu aspaldian.

Hegoak lotzen dizkigun soka usteltzen hasia dago, ordea, eta guztiok
batera ekiten badiogu lortuko dugu soka hori behin betiko apurtzea.
Horretarako ordea autodeterminazioaren alde gaudenok, elkarlanerako
konpromiso zintzo eta sendoa hartu beharra daukagu. Gure artean mokoka
gabiltzan bitartean gustura da zaindaria, baina usteldurik aurkitzen
den lokarria berri batengatik aldatzeko aukerarik ezin diogu eman.

Urteetako lan eta borrokaz eraikitako egoerari atarramentua
ateratzeko garaia iritsi delakoan nago, eta kapitalismo
globalizatzaileak gure hizkuntza, kultura... irentsi aurretik behar
dugu gainera egin hori. Irenste horren epemuga guk pentsatzen duguna
baino gertuago egon baitaiteke.

Hala ere, ilusioa behar dugu horretarako. Ilusioa udalez udal
euskarak behar dituen neurriak hartzea exijitzeko, ilusioa euskal herri
euskalduna lortzeko dugun eskubidearen jabe egiteko.

Antzara semaforoa berde jartzeko zain dago hegaldia hasteko. Apurtu
ditzagun beraz gure herria lotzen duten soka usteldu horiek guztiak.
Bada garaia!

IV. Hizkuntza Eskubideen Eguna
Aurten ere EHE-k Hizkuntza Eskubideen Eguna burutuko dugu Maiatzaren 6an. Baina hortaz gain, bezperan manifestazio bat ere egingo da aurtengoan. Azken honetan Atarrabia eta Burlatatik egun hau  hiri hauetan ospatzeko jasotako ezetza salatu nahiko dugularik.
Atzo aurkeztu genuen Iruñean aurtengo Hizkuntza Eskubideen Eguna. Honela jaso du Berriak.
Lotsagarria benetan Atarrabia eta Burlatako agintariek emaniko ezezkoak, udal-hauteskundeak aitzaki gisa ipinita. Ea orain abian jarritako ekimenekin lortzen dugun beraien erabakiaz damutzea.
Animatu eta parte hartu deialdietan!!

Utikan sasi irtenbideak!!
Euskararen
normalizaziorako proposamen “politizatu gabea” aurkeztu berri digu PSE-EEko
Isabel Celaak. Hizkuntza ereduen inguruan datozen asteetan egongo den
eztabaidari aurre hartuz, bere ustez egokiena den proposamena.

Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarrak ondokoa onartu zuen PSE-EEren aldeko
bozkaz: «Hezkuntzako maila guztietan bi
hizkuntzetan hizkuntz gaitasunak bermatuko dituen eredu berri bat aztertu behar
du, eta lehenbailehen indarrean jarri». Baina bere proposamen berriak ez dio
eskolak euskalduntzeko dituen gabeziei inondik inora erantzuten. Hezkuntza sistemaren lehentasuna ingelesaren
gaitasun eraginkorra lortzea omen da, nahiz eta horretarako gizarte elebidunak
zailtasun gehiago omen dituen. Hain hitz gutxitan hainbeste astakeri ez nuen
aspaldian irakurri.

Elebitasun orekatua bermatuko
duen proposamena omen da berau. Baina non bizi zara Isabel? Nolatan esan
dezakezu, euskarak bizi duen egoera diglosikotik ateratzeko zuen proposamenak
balioko duela? Ikasle finak irten zaizkizu ezta Baztarrika? Ikusten al duzu
elebitasun orekatuaren diskurtsoak zeri ematen dion bide?

Ikusiko dugu Hezkuntza Sailak
ze proposamen jarriko duen eztabaidagai legebiltzarrean. Aldaketarako aukerak
egon badaude, baina borondatea eta adostasunaren izenean ez dirudi beharrezko
den aldaketarik emango denik. Eta horrelakorik ezin dugu onartu, ezin dugu
onartu azken 25 urteetako dinamikari jarraipena emango dion proposamenik.
Egiten den edozein aldaketak, ezinbestean ikasle guztien euskalduntzea bermatu
behar du. Ikasleen hizkuntza eskubideak aintzat hartu eta errespetatu egin
behar dira. Eta ezin dira ikasleen hizkuntza eskubideen bermea guraso eta
ikastetxeen aukeren baitan eta azpitik geratu.

Une honetan, alderdi
abertzaleek ere aukera dute benetan euskalduntzearen alde dauden agertzeko.
Eztabaida horretatik irteten den hezkuntza ereduak argi adieraziko baitigu
hori. Orain artean aurpegi euskaltzalea erakutsi nahi izan dutenek, orain dute
aukera hori ekintzen bidez erakusteko: euskaldunduko duen eskola bultzatuz eta
hori bermatzeko beharrezkoak diren bitarteko guztiak jarriz. Iruzur berririk
ez!!!