EAJ eta AMAIURek ere parte hartu zuten Madrileko omenaldi-fartsan

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-03-19 09:15

Burutu bezain laster aipatu genuen lehengo astean RAE espainiar akademiaren egoitzan izaniko zuritze ekitaldia: www.blogak.com/euskarazhostia/maskarada-higuingarria-madrilen

Izan zen ordea orduan aipatu ez eta guztiz aipagarria den gertakaririk ere. Azpimarragarria baita gonbidatu gisa omenaldi-fartsan parte hartu zuten bakarrak ez zirela Carlos Urquijo, Leopoldo Barreda,Carmelo Barrio edo Jon Juaristi “euskaltzale ezagunak” izan. Ez! EAJ eta AMAIURen ordezkariak ere bertan izan ziren bere presentziarekin Espainiar estatuaren eta bereziki PPren gobernuaren politika asimilatzailearen zuriketa elikatuz.

Ekitaldia higuingarria iruditu zitzaigun;presentzia hori beste horrenbeste.Ez ote dakite ba politika inperialisten osagarri dela zurikeria, edo jakinda ere erabaki ote zuten parte-hartzea? Larria edozein kasutan.

 


Utzi iruzkina: