Iruñerriko AHT Gelditu! eta Mugitu-mugimendua euskarari bizkar emanez

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-06-19 09:48

Euskal Herritik pasatu arazi nahi duten abiadura handiko trenaren aurkako eragile ugari biltzen ditu AHT Gelditu!Elkarlana plataformak eta eragile horietako asko euskaltzale dira printzipioz.Proiektu bera gelditzea xede duen Mugitu-mugimendua berriz batez ere Nafarroa Garaiko Barcina lehendakariari emandako “tartakadak” egin du ezagun (ondorio errepresibo larriekin).Orduan azaldu zutenez ekintza hura bere ildoen artean okzitanieraren ofizialtasunaren aldeko borroka garatzen duen Libertat! taldearekin burutu zuten.

Datu horiek ezagututa pentsa liteke bi eragile horiek gure hizkuntzarekiko aldekotasunez (edo behintzat errespetuz) burutzen dutela bere jarduna baina zenbaitetan gutxienez,horrela izan beharrean euskara baztertuz ari dira.Zehazki beraien Twitter-kontuen aurkezpena espainol hutsezkoa da eta bai mezuetan eta bai Iruñerriko AHT Gelditu!ren blogean euskararen erabilera hutsaren hurrengoa da.

Duela aste batzuk Twitter sareko aurkezpen horiek ikusi eta mezu bana bidali genien euskararen baztertzeaz oharpena eginez.Ez zuten ez erantzun,ez aldatu (gogoratu interpelazio berdinaren aurrean beste eragile batzuek aurkezpenak euskaratu dituztela,Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeak adibidez).Beraz duela gutxi berriz idatzi eta mezu hauxe bidali genien: “Zuen Twitter kontuen aurkezpena EUSKARA BAZTERTUZ espainolez izaten segitzen duzue.ALDATZEKO ASMORIK EZ,EDO?”.Gaur arte ez erantzunik,ez aldaketarik.Larria iruditzen zaigu,bi oharpenen ondoren argi baitago ahazturaren bati egotzitako mespretxu “inboluntario” baten aitzakia ere gainditzen duela eta konszienteki ari direla gure hizkuntza baztertzen.Euskaltzaleok ordea Barcina eta gisakoen hizkuntza-politika salatzeaz gain horrelako jarrerak ere salatu behar ditugu.BUKATU DIRELA KOPLAK,EUSKALDUN ATZAPARRA,BEHARRA!


Utzi iruzkina: