THE-LOAF EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-08-11 10:20
5

Alberto Silvak Donostian ezarri duten "The Loaf in a box" okindegiaren web-gunea euskara baztertuz espainolez eta inglesez dagoela salatu du Donostia 2016ren babesa duela nabarmenduz.Eragitea planteatu du eta beraien web-gunean ( www.theloaf.es ) kontaktu atalean klikatuz mezu hau bidaltzea planteatzen dugu:

"Kaixo,zuen web-gunea espainolez eta ingelesez duzue EUSKARA baztertuz.Euskal Herrian gure hizkuntza baztertzea onartezina dela adierazteko idazten dizuet.EUSKARARI MESPRETXURIK EZ!"

Alberto Silva

Alberto Silva 2012-08-13 08:56 #1

Kaixo,

Bada beste modu bat eragiteko, hau da, Facebook bitartez. "The loaf"-en facebookeko profila hemen duzue eta bertan mezuak utz daitezke: https://www.facebook.com/TheLoaf.es

Alberto Silva

Alberto Silva 2012-08-13 09:21 #2

Facebook-en bitartez erantzun didate:

"Kaixo, itzulpenekin hasi gara eta laister jarriko dugu euskarazko bertsioa. Ondo segi."

Ez dakit nik egia den edota pakean utz ditzagun den, baina behintzat haien konpromisoa lortu dugu!

Inigo

Inigo 2012-08-13 14:10 #3

Informaziorako, hona hemen haien erantzuna e-postaz:

Ongietorria
izango da zure laguntza webgunea euskaratzeko. Nahi duzunean gurekin
kontaktuan jartzeko hemen azpian dituzu nire datuak.
Mila esker zure eritziagaitik. Denon artean lortuko dugu web guztiaren edukia euskaratzea!

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2012-08-14 10:14 #4

Ea ba laister ikusten dugun asmo horren gauzatzea!Ekimen honen garapena eredutzat hartzeko modukoa da behintzat!Bestetik Lacturaleko marketin arduradunaren erantzuna ere jaso dugu eta ekimen horrentzako erantzunen atalean agertuko dugu.AURRERA!

Alberto Silva

Alberto Silva 2012-08-16 14:50 #5

LORTU DUGU!

Theloaf-ek haien web orria euskaratu du:

http://www.theloaf.es/eu/the-loaf/

Utzi iruzkina: