ZUZENKI: HIRIBURUKO IKEA (I)

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2011-11-12 09:58
11

Lehenik azalpena eta segidan proposamena:

Aski ezaguna dugu Ikea suediar enpresa handia. Badu jadanik zentru bat Barakaldon eta beste bat ireki asmo dute Euskal Herriko ekialdeko eta Okzitania mendebaldeko bezeroekin aberasteko. Denbora batez zentru berri hori Gipuzkoan eraikiko zutela hedatu bazen ere, azkenik Lapurdi hautatu dute ezartzeko toki gisa. Hiriburu udalerriko Ametzondo gunea zehazki.

Asmo hori ezagutzean kontrako ahots batzuk altxatu baziren ere zinezko aurkakotasunik ez da gorpuztu eta ezustekorik ez bada, lanak 2012 hastapenean hasi eta 2014an irekiko ditu ateak. Ikeari gainera hipermerkatu erraldoi bat gehitu nahi diote.

Sozialki izaten ahal duen eraginaren ideia ematen du jakiteak 3.000 autorentzako parking-a egitea jasotzen duela proiektuak eta urtean 8 milioi bisitari aurreikusten dituzte. HORTAZ, HIZKUNTZAREN AFERAN ERE ERAGINEN DUEN GERTAKARIA IZANEN DA. Argiago erranik, kontra-presio bat egiten ez bada, euskara gehiago zokoratu eta frantsestea bultzatzearen eragina izanen du segurrenik.

Kontrabote euskaltzalea aktibatzearen beharra garbiki islatzen duen kasua da. Hiriburuko Herriko Etxeak, Alain Iriart ABko auzapeza buru, proiektuari bertako ekonomi eta ingurumena errespetatzeko neurriak galdegin dizkio. Hori ageri da bere web orrian.

Eta bertako hizkuntza errespetatzeko neurriak galdegitea zer? Ahantzi edo?

EKIMEN ZEHATZA:

Hiriburuko Herriko Etxeari, proiektua onartzekotan bere baitan euskararen erabilera bermatzea galdegin dezan eskatuz mezu hau igortzea:

Agur Hiriburuko Herriko Etxeko arduradunak:

IKEAk Ametzondo gunean ideki asmo duen zentruaren kari, proiektua baimentzekotan euskararen erabilera segurta dadin galdegiteko idazten dut. Tokiko ekonomiaren eta ingurumenaren babesteko neurriekin batera, tokiko hizkuntza aintzat hartzeko neurriak plantatuak izan daitezen. Erdal uholde batean "Ongi etorri" eta "Mila esker" afixa bana jartzearen eredua baztertuz, zinezko neurriak galdeginez, hizkuntza-paisai edo seinaletika osotik hasi eta publikoarekin harremana ukanen duten langileen arloraino.

Errespetuz,baina irmoki galdegiten dut.

-(Bakoitzaren esku izenpetzea, izen-abizenez, euskaltzale anonimo gisa edo horrela utzita).

Planteaturiko urratsak hauek dira:

1) Beltzez idatzia den testu hori kopiatu.

2) Herriko Etxearen web orrira joan: www.saintpierredirube.fr (bai erdal izena eta "fr"!Lotsagorritu AB). Sarrerako orriaren azpiko aldean "e-posta" jartzen duen tokian klikatu eta agertzen den tokian testua itsatsi.

3) Datu-taulak bete eta bidali.

Bakoitzak behin egitearekin ongi, baina "bakoitz" anitz izan gaitezen!

Bestetik, ekimen honen 2.urrats baterako ideiak egiteko tartea zabaltzen da.

Sukar

Sukar 2011-11-12 10:37 #1

Atzoko Iparraldeko Hitzan  agertu zen afera, baina hizkuntzaren prespektibaren aipamenik gabe (web gunea ez dute eguneratua eta ez da  berria ageri). Duela zenbait egun eraikitzeen inguruko informazioa zabaldu zen Kazeta.info-n baina hor ere "gerra komertzialean" zentratuz ( www.kazeta.info/info/euskalerria/ametzondoko-ikea-denda-proiektuarendako-trabak-ttipitu-dira-baina-gerra-komertziala-ez-da-amaituta ).

Halako ekimena ongi bada ere, nere irudikoz biziki tristea da herri mugimendu azkarrik ez izatea. Gure Euskal Herri hau hipermerkatuz, McDonalsez eta abarrez betetzen ari da eta ematen du gutti axola duela. Dena bozak, bozak eta bozak...eta halako borrokak zer?

ez nahas

ez nahas 2011-11-14 11:29 #2

Hiriburuko webgunearen izena dela-eta, ez egin nahasketa sinplistarik. Auzapeza ABko kidea izateak ez du erran nahi webgunearen izena ABren esku dela, edo ABk zerbait ikustekorik duela horrekin. Penagarria zait, berez helburu interesgarria duen blog honek afera xuritze politikoen kutsua har dezan, fede txarreko holako komentarioekin.
Lan handia bada egiteko abertzaleek euskara errespeta dezaten. Eta ni gauza anitzek mintzen naute. Gehien mintzen nauena da abertzaleek berek euskara zapaltzea. Baina ez zait tonu biziki eraikitzailea iruditzen erabiltzen ari zaretena.

Ez nahasentzat Peiok

Ez nahasentzat Peiok 2011-11-14 15:54 #3

Zu zara aferak nahasten lehena. Badirudi batzuen aurka ezin dela deus esan. Hasteko, Hiruburuko auzapezak Hiriburuko webgunearekin zerikusirik ukan ez duela esateak ez du ez hanka ez buru. Ez duzu nehor enaginatuko halaz. Penagarria dena da, zu zeu afera xuritze politikoetan ibiliaz blog honi hori bera leporatzea.

Fede txarreko komentarioa beraz, zurea. Nik blog hau merezi duenari egurra ematen ikusten dut, ez gehiago ez gutiago. Ikus sarrerak. Areago, batez ere abertzale eta euskaltzale omen direnak jasotzen dute egur gehien.

Beti gabiltza tonu eraikitzailearen kontuarekin, baina bada garaia formak bazter utzi eta hondoari eusteko. Gure jokabide desegokiek lotsagorritzen eta mintzen ez gaituzten artean, agian blog honetakoak bezalako kritikek mindu eta lotsagorritu behrko gaituzte. Hamarkadak daramatzagu tonu eraikitzaile eta posibilisten aitzinean, euskaltzale omen direnei bota beharreko bronkak barkatzen.

Niru iduriko gutxien axola duena une honetan forma da. Euskaraz bizitzeko helburua xekatzen dugunok gira bultza egin behar dugunok, betiko posibilismo eta serbilismoak besteentzat utziz. Euskaldunok nahikoa baimen eskatu dugu euskaldun izateko. Ofentsibara pasa behar gara. Goazen

ez nahas

ez nahas 2011-11-14 16:41 #4

Hau erantzun didazu: "Hasteko, Hiruburuko auzapezak Hiriburuko webgunearekin zerikusirik ukan ez duela esateak ez du ez hanka ez buru."

Baina nik ez dut erran Hiriburuko auzapezak webgunearekin deus ez duela ikusteko. Hauxe baizik ez dut erran: "Auzapeza ABko kidea izateak ez du erran nahi webgunearen izena ABren esku dela, edo ABk zerbait ikustekorik duela horrekin".

Eta hori idatzi dut esaldi honi erantzunez:

2) Herriko Etxearen web orrira joan: www.saintpierredirube.fr (bai erdal izena eta "fr"!Lotsagorritu AB).

Kritika dezakezue Hiriburuko auzapeza webgunearen izenarengatik, baina ez AB, ABk ez duelako zerikusirik webgunearekin. ABk ez du deus ikustekorik ere Alain Iriart bertako auzapez izatearekin, Iriart ez baita sekula ABko kide gisa aurkeztu ez auzapez izateko, ez Kontseilu Nagusiko hautetsi izateko.

Ikeari buruzko gainerako mezua ez dut kritikatzen. Iniziatiba ona iruditzen zait, gainera. Baina kritikatu dudan komentario hori bezalakoak, bai, fede txarrekoak iruditzen zaizkit eta blog honen helburua bera nahasten dute.

kaxkarrot

kaxkarrot 2011-11-16 00:23 #5

Ikearen proiektuaren aintzinean euskara zokoratua geldi ez dadin eginiko ekarpenarekin erabat ados naiz, egun besoak gurutzaturik gelditu ezkero ezer gutti egiterik izanen dugu gero.

Lotsagarri atxematen dut halako ekimen eraikitzaile baten proposamenaren aintzinean alderdikeriaz AB xuritu nahian aritzea. Hala ere, kostata baina azkenik iniziatiba ona iruditu zaizu...Auzapez izateko ABren izenean aurkeztu ez bada ere, ez naiz oso jakitun baina, ez al da Alain Iriart alderdi horretako kide?  auzapez izateak dituen erantzunkizun eta ardura guziekin eta jakinik hala aukeratua izan dela alderdi honetako kide delarik kritikagarria iduritzen zait bere ardurapean den herriko etxean halako webgunea zabaltzea.  Ez al da ba euskara euskal herritarron hizkuntza, ba erabil dezagun udaletxetan, karriketan, webgunetan... eta ez dadila geldi sukalde xokoetan!!!!

ez nahas

ez nahas 2011-11-16 08:49 #6

Kaxkarrot,
ez zait ezer kosta iniziatiba ona dela iruditzeko. Iniziatiba hobea litzateke alderdikeriak aparte utziko balitu blog honek. Nik ez dut alderdikeria egin, baizik eta blog honetan ikusi dudan alderdikeria kritikatu dut. Eta webgunearen izenari dagokionez, itxura guzien arabera ez nauzue ulertzen edo ez nauzue ulertu nahi: baina Iparraldeko politikaren funtzionamenduaz minimo bat dakizuenek badakizue ABk ez duela deus ikustekorik webgunearen izenarekin. Eta berriz ere diot, "LotsagorrituAB!" jartzea gauzak nahastea da, eta ez dio mesede egiten blog honen helburuari. Gauza bera pasatu da Berako udalaren ustezko afixarekin.

Jasone

Jasone 2011-11-16 15:20 #7

Patetikoa! web orriarena.Ez dut frantses hizkuntzaren ezagutzarik eta Euskal Herritar bezala ezin dut Hiriburun zer gertatzen den jakin.Tamalgarria! zenbat dagoen egiteko. Orri hori sortu dutenek ez dakit zertaz duten beren burua baina fr-a ongi doakie.

sankara

sankara 2011-11-16 16:27 #8

Penagarria iruditzen zait Hiriburuko auzapeza den Alain hiriart-ek duen erantzunkizuna,bere herrian euskara sustata eta normalizazio bidean egin beharreko urrats urriak ikustea.Kontua ez da ABkoa,batasunakoa edo NPAako hautetsi,auzapez...izaitea; kontua da abertzaletzat bere burua duen auzapez batek,eta berak kudeatzen duen herriko web gunean,frantsesa nagusi dela.(AB jartzeak guztiz normala da,nahiz eta batzuek begi onez ez ikus.) Alain hiriart ABko kide izanta,AB alderdi abertzaleari bezala dagokio bere kideari gauzak norabide abertzaleetatik eramaitea,kasu honetan web-gunea euskaldundu eta euskara lehen mailan jartzea eta ez bigarrenean. Hori gertatzen da munduko edozein alderdi eta alderdikideekin,iparraldeko politikagintza ez da kasu berezia eh!.Zuen ekimenak biziki interesgarri iruditzen zaizkit,are gehiago holako makroproiektu baten aintzinean dauden giza-botere-abertzaleen ipurdiak nola mugiarazten (edo ez) dituzuen ikusteak.Dena den azken hilabeteotan egin diren AHTren aurkako manifestaldietan,Alain hiriarte auzapezak bere bularretik harro-harro zintzilik eramaiten zuen frentses elastika ikusirik,(ABek ez du zerikusirik,ez to!)Hiriburun eginen den IKEA erraldoian frantsesa jaun ta jabe izanen,Ah EZ!,barkatu,milesker,ongi-ethorri eta ikus-arte segur aski bermatua izanen dela. Mota hauetako abertzaleekin etorkizunik ez!

ez nahas

ez nahas 2011-11-21 11:26 #9

Sankara, ematen du ez dakizula nola funtzionatzen duen politikak Iparraldean.

Bestalde, galdera bat, petizioaren iniziatibari balioa kendu gabe: euskalgintzako eragile bat (EHE, Kontseilua, Euskal Konfederazioa) zuzenean sartu da harremanetan Hiriburuko auzapezarekin horrelako eskaera bat eginez?

Sukar

Sukar 2011-11-23 09:50 #10

EHEk ekimena hedatu duela blog huntan bertan ikusten da, Santutxuko taldearen gunetik lotura ezarria dela ageri baita. Kontseilua eta Konfederazioa egitura "astunagoak" dira, nolabait instituzionalagoak ere bai. Lan handia egiten dute eta erreferenteak dira, baina ez dira behar diren dinamika guztien eramatera iristen eta ez dut uste funtzio hori dutenik ere. Euskalgintzan anitz ildo badira eta beharrezkoa da, oraino dauden hutsuneetan ere eragiteko dinamikak aitzina eramatea. Ildoak eta moduak desberdinak izan arren, osagarriak izaten ahal dira.

Hala ere pentsatzen dut gotian idatzitakoa soberan dakiela edozeinek eta erranak erran, "ez nahas" bezalakoek beti izanen dutela galdera bat pausatzeko edo puntu bat argitzeko. Soberan ezagutzen dugun jarrera da, beti puntu berdinean itzulika, orenak eta orenak eztabaida akigarrietan...Hemen ere ikusten da: ezer berri planteatu gabe, itzuli-mitzuli oraino...

Bai, "ez nahas" suposatzen dut zure eskemak hausten direla. Jendea motibatua da gauzen egiteko eta izenak erraten duen moduan zuzenki egiteko ere. Ez da zain egon beharrik, norberak ere bere ekimenak plantatzen ahal ditu eta zuk Konfederazioa inplikatu nahi baduzu bikain, nahi baduzu zuk galdegiten ahal diezu.

IKEAren afera hasieratik segitu dut, arrazoi anitzengatik halako proiektuen aurkakoa naizelako eta blog hau etorri arte, inor, INOR ez da oroitu hizkuntzaren arloaz. Alain Iriart buru duen Herriko Etxearen txostenetan inon ez da ageri hizkuntzaren konturik, INON. Bere momentuan EH Bai koalizioak proiektua errefusatu zuenean arrazoinen artean hizkuntzaren arloa ez zuten aipatu ere egin (eta hor AB, Batasuna eta EA denak elgarrekin dira). Eta euskalgintza nik dakidala mutu egon da, MUTU.

Ekologistak ez, horiek mugitu ziren. CADE taldea inplikatu da eta Bizi!-k ere afera aztertu du. Kontrabotere ekologista bai aktibatu da eta bai, emaitza eman du: Herriko Etxearen txostenean ingurumenaren arrangura ageri da. Ekologistek eragin handiagoa izan dute euskaltzaleek baino. Tentsionatzea? Hutsaren pareko!

Beraz aski, otoi. Ongi etorri iniziatiba berriei eta Peiok erran gisan EUSKALDUNOK OFENTSIBARA eta EREDU KAPITALISTA ETA KOLONIALISTA BULTZATZEN DUTEN PROIEKTUERI EZ!

ez nahas

ez nahas 2011-11-24 09:53 #11

Sukar, milesker argibide horiek emanik. Ez pentsa fede txarreko galdera bat zenik, kuriositate hutsa baizik.

Gainerakoan egiten duzun hausnarketari dagokionez, Ikeari euskara erabiltzea ez zaiola eskatu eta abar, arrazoi duzu ez dela normala ez halako eskaerarik egin izana. Uste dut Ikea enpresaren ereduaren kontrako kezkak estali duela hizkuntzaren gaia; baina uste dut ere Ikea ez balitz Ikea izan, eta ez balu eztabaidarik sortu gizartean, nehor ez zela oroituko ere saltegi berri horri edozein eskaera egiteaz, ez eta ere euskarari dagokionez, saltegia oharkabean eginen baitzen. Hori ez dut idazten nehoren aurpegia zuritzeko.

Jakin ezazu(e), bestalde, iniziatiba honen berri izan bezain laster igorri niola nik ere Hiriburuko webguneari igortzea proposatzen zenuten eskaera.

Utzi iruzkina: