Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/12/15 16:18:13.965 GMT+1

Gorroxixa berri III


Hona hemen txabolan egin ditugun azken lanak
Garabi bat jarri dugu balkoian, saskian piñak eta horrelako gauzak jasotzeko.

Txabolako atarian eskailera bat ipiñi dugu...
Eta beste aldean faroltxo bat, kanpokoa argitzeko
Txabolako ateari, tindatu ondoren, beste bisagra bat jarri diogu


Eta pixkanaka pixkanaka txabolaren barnea apaintzen ari gara
Eta bukatzeko txabola goizeko eguzkiaren argipean...

Nork: flap.2011/12/15 16:18:13.965 GMT+1
Etiketak: txabola gorroxixa etxetxoa etxola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/08 16:49:29.433 GMT+1

Gorroxixa berri II


Uda pasa eta gero hemen gaude berriro, jo eta ke txabola amaitu arte!!
Argazkietan azken hilabeteko lanak eskaintzen dizkizuegu.  Ea egindakoa zer iruditzen zaizuen...

Txabolako lehioak jarri ditugu Gero etxetxoren hormak gaztainondozko oholez estali ditugu





Pixkanaka-pixkanaka Gorroxixa berri gero eta guapagoa
Pirata-bandera zutoinean...
Umea txabolaren sendotasuna aztertzen...
Txabola beste ikuspuntu batetik

Inportanteena eginda dago baina oraindik detalle asko falta dira...(argi-indarra jartzea adibidez...).
Eta azkenerako etxeko barrukoen apaintze-lanak laga ditugu...
Laster informazio gehiago.

Nork: flap.2011/11/08 16:49:29.433 GMT+1
Etiketak: txabola gorroxixa etxetxoa | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2011/07/19 09:20:13.553 GMT+2

Gorroxixa Berri

Azken bolada honetan "a tope" nabil proiektu berri batekin...
Betidanik arboletan eraikitzen diren etxetxoak izan ditut gustuko, tamalez inguruan dauzkadan zuhaitzak pinuak dira batez ere eta beraien enbor luzeak ez dira egokienak txabola bat muntatzeko.
Agian enbor edo poste batzuk erabiliz...baina nondik atera? Horretaz nengoenean lehengusu batek etxe zahar batetik egurra pila zekarrela sua egiteko...
Bat batean nire arazoak konponduta...
Ez nuen denbora gehiago galdu eta ziztu bizian zutoin sendo batzuk hartuz  hasi nintzen eraikitzen "Gorroxixa Berri".
Hona hemen argazkietan  eraikuntzaren prozesua...

Txabolatxo bat baneukan jada eginda...
Leku berean jarri nituen oinarrizko zutabeak
Gero lurreko oholak jarri nituen Listoi batzuk erabiliz txabolaren estruktura eraiki nuen eta ohol ezberdinekin hormak eta teilatua jarri nituen Balkoitxo bat egin eta teilatuko leihoak jarri nituen ...eta une honetan teilaturen teilak jartzen ari naiz...
Laster informazio eta argazki gehiago...

Nork: flap.2011/07/19 09:20:13.553 GMT+2
Etiketak: gorrotzia txabola gorrotzixa gorroxixa gorrotzeaga | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/11/23 10:44:02.899 GMT+1

Perretxikoen denboraldia

Orain arte ez da makala izan...


Onddo Zuria (Boletus Edulis) 2010/10/13


Onddo Zuria (Boletus Edulis) 2010/10/26


Esne Gorriak (Lactarius Deliciosus) 2010/10/31

Kaskabeltz (Boletus Pinophilus) 2010/11/06

Onddo Zuria (Boletus Edulis) Urritxak (Russula Cianoxantha) Tripakiak (Hidnum Repandum) 2010/11/20

Denak Eibarren jasoak...

Nork: flap.2010/11/23 10:44:02.899 GMT+1
Etiketak: onddoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/13 15:41:38.866 GMT+2

Lekeitiokoa

Atzo, martitzenean, mendira joan nintzen perretxikoen bila. Beno egia esateko onddoetan ibili nintzen. Eguraldi lehorra pasata, bazen ordua, jai-eguna aprobetxatu nuen inguruak miatzeko.
Zapatuan ere mendian ibili nintzen eta nonbait onddo berriak ikusi nituen. Txikiegiak zirenez bertan laga nituen  martitzenerako haziak jasotzeko... Inuzentea, atzo perretxikoena, ez ziren arrastorik.
Horregatik beste toki "ez hain ezagunetarantz" abiatu nintzen.
Ni Eibarko inguruetan mugitzen naiz, nahiz eta basoak gero eta itxiagoak egon...baina beno bizpahiru onddo etxera eramateko lekutxo aproposak ezagutzen ditut. Baina hori lortzeko pinudiz pinudi eta pagadiz pagadi ibili egin behar da.
Horretaz nenbilenean, pista batean norbaitekin egin nuen topo. Gizona zelai batetik zetorren, eta poltsa bat zeraman eskuan.
-Egunon..esan zidan
-Egunon...ze perretxikotan?
-Bai...erantzun zidan eta poltsan zeraman dozena-erdi bat onddo  erakutsi zidan...
-Koño, non topatu duzu pinudian?
-Bai erdi-erdian eta denak batean...
-"Botadia" ba al dago, ez?
-Bai hasten ari da...
Eta pistatik erromara bat irekitzen beste toki batera abiatu zen...
Arraro pixka bat iruditu zitzaidan bide horretatik norbait topatzea, baina beno perretxikoen denboraldian jende asko hurbiltzen da mendira. Nire bidea jarraituz segituan kotxe bat topatu nuen...
-Segur aski gizonarena izango da...pentsatu nuen
- aiba...zer jartzen da hor?...Oxtias "Lekeitioko Udala"...Alajaina!!! Lekeitiotik hona onddoen bila???...
Gero "ipsofaktuan" ideia bitxi bat bururatu zitzaidan...
-Gizon hau akaso,  blog honetara hainbat erantzun bidali zituena izango al da?? Auako pagadiari buruz eztabaida itzela eduki nuenekin gizona ote??
Akordatu nintzen kurioso iruditzen zitzaidana Eibarko inguruari buruz eztabaidatzea eta testuetan  "Lekeitiotik" sinadura agertzea...
Horrela geratu nintzen, moskeatuta, tamalez ez nuen ikusi berriro gizona.
Segur aski aspaldi ez du blog honetatik pasa (normal neuk ere urtebete bat daramat horrela), baina kasualitatez berriro jausten bada hemendik, nire agurra beroena... ea hurrengoan berba gehiago egiten dugu elkarrekin...
PD: Portzierto azkenean neuk ere topatu nituen onddo batzuk...


Nork: flap.2010/10/13 15:41:38.866 GMT+2
Etiketak: onddoak lekeitio | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2010/10/13 15:24:56.351 GMT+2

Berriro martxan

Beno urtebete bat pasa eta gero berriro hemen nauzue.
Saiatuko naiz berriro bloga martxan jartzea (edo jartzen ?), nahiz eta euskaltegiaren klaseak utzita eduki.
Segur aski akats ugari topatuko dizkizue nire postetan...
Badakizue ez "kortau" eta ahal baduzue akatsak aipatu...horrela pixkanaka-pixkanaka nire euskara zuzenduko dut.
Nola edo hala, mila esker zuen arretagatik...

Nork: flap.2010/10/13 15:24:56.351 GMT+2
Etiketak: euskara euskarazoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/13 11:12:40.264 GMT+2

Sarkoziren laguna ote?

Atzoko "susedidoa". Eguerdian, seme txikiarekin atera nintzen bueltatxo bat ematera. Umea bere bizikletarekin zihoan. Untzagaraino igo eta gero Urkizuko ingurura abiatu eta taberna batera sartu ginen zer edo zer hartzeko. Taberna gainezka zegoenez bizikleta atarian laga genuen.
Pote eta pintxo bat hartu, egunkariak pittin bat irakurri eta berriro kalera.
Baina ze demontre!! non dago bizikleta???
Leku batera eta bestera begira baina alperrik, ez zegoen bizikletaren arrastorik inon.
Kaguenla!! ume-bizikleta bat lapurtzea ere kontu xelebrea...
Parkean begira, ezta ezer ere...la letxe!!!
Susmo bat neukan edo...Umea etxean eraman eta berehala  kotxea hartu nuen.
Txonta auzora abiatu eta goitik behera ingurua miatzen...
Bat-batean talde bat kalean eta kontxo! bizikleta "galdua". Kotxea gelditu nuen eta taldeari esan nion:
-Bizikleta hori nirea da.. ya os vale...
-La niña... batek esanda
-decia que estaba al lado de la basura... beste batek
Betiko kontua... enfin bizikleta berreskuratu eta eskerrak... baina etxera joan nintzenean ideia bat bururatzen zitzaidan:
Azkenean Sarkoziren laguna bihurtuko naute... al tiempo...
 

Nork: flap.2010/10/13 11:12:40.264 GMT+2
Etiketak: bizikleta ijitoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/09 12:17:23.896 GMT+1

Slot-pista Iraunkorra

Kaixo lagunok

Agian Slota zen den ez dakizue, segur aski Scalextric hitza ezagunagoa duzue ezta???... ba, horixe da  bukatu dudana: Scalextric pista iraunkor bat hain zuzen
Beno hemen duzue nire lanaren fruitua ea zer iruditzen zaizuen...

Luzaro hitz bat ere ez dut idatzi baina horrek ez du esan nahi oporretan egon naizenik
Une batean Euskararen klaseak laga nituen oso lanpetuta nenbilelako, "stressatuta" pittin bat...
Estres hori kentzeko  eta lan-bitarteak aprobetxatuz aspaldian hasita neukan Slot-pista bat bukatu dut.
Esku lanak beti izan ditut gogoko eta astirik baldin badaukat gauzaren bat egiten topatuko nauzue seguru. Eguneko bizipenak ahazteko medizina onena niretzat.
Tamalez, azken bolada honetan lanak hainbat eginkizun bazter batean lagatzera behartu nau.
Baina azkenean proiektu zahar bat berreskuratzea lortu dut eta hona hemen emaitza.





















































Nork: flap.2009/12/09 12:17:23.896 GMT+1
Etiketak: slot scalextric | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 15:31:46.800 GMT+2

Ezinean

Azken bolada honetan ezinean nabil...
Buruan gauza gehiegi, lanean a tope, (guk ez daukagu krisirik) astirik ez, ezinean....
Aurten ez dut aurkitu bitarte bat ere euskara lantzeko bihar den moduan.
Boga edo Mooddle plataforma guztiz ahaztuta daukat.
Agian ikastaroa ez zait iruditu erakargarria eta pixkanaka-pixkanaka bazter batean laga dut, ez dakit...
Azken finean, ariketak utzi ditut egiten eta gero eta gutxiago noa Euskaltegira...
Enfin, beti esan dudan bezala, nire erritmoan joango naiz, eta une honetan atsedenaldi bat hartzea komenigarriena izango da niretzat.
Azken hiru urte hauetan nahiko aurreratu dut (horrela uste dut behintzat) eta iaz bigarren mailako azterketa gainditu nuen ere, ze demontre...
Beraz, lasai-lasai hartuko dut eta tartetxo baten medioz  laster itzuliko naiz indarrak eta gogoak guztiz berreskuratuaz.
Laster arte

Nork: flap.2009/05/12 15:31:46.800 GMT+2
Etiketak: stop | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2009/04/16 11:02:12.908 GMT+2

Toalle baserria

Iparraldetik etorrita, Urrestillan luzaro bizitzeko topatu zuten lekua Lapeyrarrek.
Izan ere, XVIII. mendeko hasieratik hona, Toalle edo Toberagile baserri-burdinola-errotan  bizi izan dira Lapeyra edo Lapeirarrak.
Lanbide Tradizionalak izeneko liburuan horrela diote: " Lapeira familia 250 urtez galdaragile eta toberagile edo haizebidegile lanbideei lotua agertzen da"
Gaur egun burdinola ez da existitzen, aspaldian ale-errota eraiki zen baina ..." Guztia oraindik ere funtzionamendurako primerako egoeran aurkitzen da, eta Lapeira familiak garia eta artoa ehotzen du bertan enkarguz."



Toberagille baserria, arbasoen jatorria, gauza ezaguna zen niretzat.
Nire familia-adarra kanpora joan eta Euskal Herrian zehar barreiatu zen. Zoritxarrez belaunaldiz belaunaldi Urrestillakoekin harremana gero eta urriagoa bihurtu zen.
Duela gutxi. Azpeitiko Udalak argiratu zuen Liburu bitxi bat " Nobiliario de Azpeitia" hain zuzen. Liburu honetan hainbat prozesu biltzen dira Azpeitiko bizilagunen noblezia edo hidalgia frogatzeko. Haien artean Lapeirarrarena ere agertzen da.
Eibarko lagun batek denda bat dauka Azpeitian eta Azpeitiko Lapeira batekin topo egin zuen. Horrela liburu honen berri heldu zitzaidan eta horri esker jakin nuen familiaren genealogia.
Hala ere arbasoen zuhaitza Jose Ignacio Lapeyran geratzen zen...Eta ez zen agertzen nire birraitxitxa Justo Lapeyra...galduta nengoen.
Lagun honen medioz Azpeitiko Lapeirarekin nahi nuen harremana eduki ea berak bazekien gehiago kontu honi buruz, bitartean  internetera jo nuen ea zer aurkitzen nuen.
Gora eta behera ibili ondoren azkenean web-orri bat topatu nuen.
Koño!! abizena ikertuta zegoen, hala ere autorea zalantzan zebilen bi lerro ez zekien nola lotu eta...
Nik aprobetxatu nuen neukan informazioa bidaltzeko.
Nire sorpresarako, segituan jaso nuen erantzuna, eta zelakoa gainera!!
Antonio Castejonek, web-orriaren autoreak, ziztu bizian konpondu zuen ataskua eta genealogia askoz luzeagoa eta zabalagoa osatu zuen. Nire birraitxitxaz gain nire Aitxita ere agertzen zen...
Orain 1500 urteko arbasoarenganaino hel naiteke , demasa!!!
Bazirudien kontu mamia konponduta zegoela, gainera baneukan telefonoa Azpeitiko Lapeirari deitzeko...
 A ze sorpresa emango diot familiakoari...
Rinnng...rinnng...rinnng...
-Bai..
-Aupa Eduardo Lapeyra naiz , Eibartik deitzen dizut....
-A bai...."Azpeitiko-euskaraz-eta-hikaz"...
-??????...
Hortik aurrera nola edo hala moldatu nintzen, azkenean ez dakit datorren asterako geldituta gauden edo ezinezkoa zen dentista bazeukalako...
Demontre "Kutsidazu bidea Ixabel" pelikularen protagonista sentitu nintzen...
Ai ama lan ugari daukat "arbasoekin" elkar-ulertzeko... Beno mintza praktika ezin hobea dut aurrean...animo y al toro!!!

Nork: flap.2009/04/16 11:02:12.908 GMT+2
Etiketak: lapeyre toalle lapeyra urrestilla lapeira toberagile | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)