Joan zen zapatuan
Kalamua mendira joan nintzen. Ez nintzen igo betiko bidetik, Diruzulo
trikuarriaren alboan pasatzen den bidetik baizik. Hortik Kalamuako tontorrera
igotzeko bi aukera dauzkazu, edo Parlamentua izeneko lekutik pasatzea edo
zuzen-zuzen eskuin aldean dagoen bidexkatxo batetik igotzea. Bigarren aukera hau
hartu nuen eta azken maldetan nengoela (nengoenean) gauza arraro bat ikusi nuen lurrean.
Goiz (horretan) hartan kristoren (izozketa) izotza zegoen, eta belarra zuri-zuria zegoen eta baita
(nindoanetik) bidea ere, eta hor zegoen nire parean tramankulu arraro hori. Jaso nuen
(katxarroa) trastea eta (hasiera batean) lehendabizi (momentuan) egurrez eginda zegoela pentsatu nuen, baina
lokatza eta izotza kendu eta gero konturatu nintzen hezurrezkoa zela. Une horretan nire
irudimena martxan jarri zen, ea nork eta zertarako egin izan zuen tramankulu
hori pentsatzen, baina batez ere, noizkoa izango zen aurkitu nuena. Akordatzen
nintzen Diruzulo Trikuarria gertu zegoela eta inguru horretan gure arbasoen
aztarnak bildu zituztela...agian garai hartakoa izango ote zen tramankulua??
Etxera bueltatu bezain laster internetera jo nuen, ea sarean antzerako zer edo zer (antzerakoa) aurkitzen nuen. Googlen hezurrezko orratzak eta hezurrezko puntzoiak jarri nituen, eta beno zer edo zer (antzerakoa) bazegoen, baina oso arraroa (izaten) suertatzen zitzaidan kontua. Nola demontre agertu zen bide erdian, belarra gainean, eta hain garbi(a). Agian abere batek hartu zuela hori eta gero bide erdian laga zuela, pentsatu nuen, baina arraro samar iruditzen zitzaidan. Oker nenbilen, beste gauza bat izan behar zen, baina zer??
Galdera horrekin buruan bueltaka egon nintzen asteburua osoan, eta nahiz eta gakoa denbora guztia nire aurrean egon , azkenean taberna batean aurkitu nuen erantzuna.
Orain zuen txanda da, ea asmatzen duzuen zertan ari naizen.
Erantzunak
Beste Iruñea-Veleia bat Eibarren? A ze ezustea, ez? CSIkoei kontsultatu beharko diezu, ba. Nahiko bitxia, bai, tramankulutxoa. Niri, holan, begiratu baten, ez zait gauza handirik bururatzen, baina zelan esan duzun taberna baten topatu zenuela erantzuna, ba, ez dakit, zulo horrekin, botilen txapak ateratzekoa ematen du. Baina, egurrezkoa?? Beno, ea beste norbaiti, ideia orijinalago bat bururatzen zaion.
Nork: Nerea .2007/11/28 14:39:54.466 GMT+1
Jope Nerea zelako irudimena daukazun..je je...txapak kentzeko itxura duen arren, tramankuluak ez dauka loturik tabernekin, taberna batean ikusi nuen traste bat, eta halako tramankuluak traste horien zati bat izaten dira.
Pistak nahi badituzue hona hemen bat:
Abereekin oso lotura estua eta zaratatsua dauka...
Zer, asmatu duzue??
Nork: flap.2007/11/28 17:18:32.422 GMT+1