J. D. J. Sallaberry abokatuaren bizitokia

No profile photo Euskargazki | 2024-04-24 09:49

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1713808508121

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Mauleko etxe honetan bizi izan zen Jean Dominique Julien Sallaberry abokatua (Maule, 16/05/1837 - ?, 25/11/1903). Artikulu eta testu zenbait idatzi bazituen ere, bere Chants Populaires du Pays Basque lanagatik da ezaguna, 1870ean Baionan argitara emana. Liburu horretan lehen aldiz jaso ziren idatziz Bereterretxeren Kantorea bezalako doinu famatuak, ahozko tradiziotik bilduak, eta beste batzuk nahita kanpo utzi.

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Etxea aurkitzea erraza da. Mauleko karrika nagusian dago, Victor Hugo karrikaren 25.ean hain zuzen. Oroigarri bat dago bertan: Etxe honetan bizi izan zen / Dans cette maison vecut / J. D. J. Sallaberry / 1837-1903 / Lege-gizona / advocat, notaire / Eüskal kantorearen sütazale / auteur du premier recueil de / chansons populaires basques (1870).

Informazio gehiago:


Utzi iruzkina: