Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/25 12:44:35.090 GMT+2

SERANTESERA MENDI URTEERA

 

Nork: bidean.2008/04/25 12:44:35.090 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/25 12:41:14.307 GMT+2

BIKINGOEN ASTEBURUA ATXONDON (Urretxindorra)

Zelako asteburua pasatu dogun Atxondon, ezta?? Barikuan ikastolatik pixkat nekatuta heldu ginan, baina zapaturako indarrak gorde behar genduzan Bikingoen egunean primeran pasatzeko!!! Zorte txar pixka bat izan genuen, gauean euritan hasi zalako, baina zapatuan jaiki bezain pronto, zelako eguzki ederra!!!

Zapatuan Bikingoen eguna ospatu genduan, eta zelako mozorro politak egin genduzan: bikingoen txanoak, estandarte paregabeak,… horrela goiza igaro genduan jateko ordua heldu arte.

Eta arratsaldean: Bikingoen altxorraren bila!!!! Ze ondo pasatu genduan pistak topatzen, leku batetik bestera korrika, ea hurrengo pista azkar topatzen genduan …! Eta arratsaldea bukatzeko, kriston txokolatezko bokata jan genduan!!

Dutxa bero-beroa hartu eta gero afaltzera, eta eguna primeran bukatzeko: Azken Jaia!!! Edabe magikoa edaten, dantza eta dantza denbora guztian… eta nekez lehertuta gengozanez, goazen ohera! aaa! agudo goazen ohera!....

Zelako pena eman euskun hurrengo egunean etxera itzultzea, baina lasai, zihur hurrengo ekintzan ikusten garala elkar!!

HURRENGORARTE!!!!!

Nork: bidean.2008/04/25 12:41:14.307 GMT+2
Etiketak: umeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/07 10:10:41.581 GMT+1

ASTEBURU HONEK KRONIKA BAT BAINO GEHIAGO MEREZI OTE DAU???

Zein arin pasatu egin dan Atxondon igarotako azken asteburu hau. Normala da, gustura egiten diran gauzak arrapaladan pasatzen dira. Oraindik oroitzen dodaz barikuan prestatutako baserritarren dantza dotoreak, argi gelditu zen “Chayanne“ gure alboan ez dauala zereginik, jaja... Eta zenbat mendi saltatu genduzan gaubelan? Ez dot gogoratzen, baina badakit asteleheneko nekeagatik pilo bat izan zirala.

      Eta gainera zapatuan ginkana erraldoia, gehiago ez zan falta asteburu borobila izateko. Zoritxarrez plazako andrak pista bat lapurtu euskun... ai! Zelako sorte txarra! Arrastian, lasai eta patxadaz bizkotxo goxo-goxoak egin genduzan guztion artean. Eta indarrak berritu ostean, herri kirolak! Hemen bai gure indar guztiak ipini genduzala. Gogoratzen dozue? Baina betikoa, talde tranpatiak irabazten dauz txingak; beno, isilik egon beharko eta hurrengorako ikasi jijiji... Eta zer ikasi genduan gaubelan? Euskal dantzak lagunen aurrean fin-fin ibiltzeko.

      Etxera bueltatzeko egunean neke-aurpegiak somatzen ziran autobusean. Eta normala da, mota ezberdinetako ekintza asko egin ostean...

Badakizue orduan, indarrak hartu eta hurrengo batean elkar ikusteko prest?

 

Nork: bidean.2008/03/07 10:10:41.581 GMT+1
Etiketak: umeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/03 11:02:10.104 GMT+1

ASTEBURU PASA ATXONDON (BEGOÑAZPI)

Barikuan ikastolatik atera ginan beti moduko asteburu zoragarri bat igarotzeko asmoz. Baina, gure begirale kuadrila honek hainbta sorpresa izan ebezan guretzat gordeta....

 

Beno beno, asteburuan danetarako tartea  izan dogu: jolasak, sukaldaritza tailerra, euskal dantzak,...

Baita ezkontza baten parte hartzaileak izan ginan,...guk ziurrenik ez dogu gogoratuko baina...bikoteak ziur baietz beraien albunaren parte izango baikara, ikusi ikusi!!!

Nork: bidean.2008/03/03 11:02:10.104 GMT+1
Etiketak: umeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/03 10:51:13.064 GMT+1

ATXONDON GAGOZ; POZEZ BETERIK

Bariku arrastian heldu ginen Atxondora. Baserritar giroan murgildu ginen asteburu osoan zehar. Heldu eta hiru baserri ezberdinetan banatu ginen. Lehenengoak, Ardi Latza izena zuen, bigarrenak Euskal Etxea eta hirugarrenak Mendipe.

 

Zapatu goizean, indarrak hartu eta proba ezberdinak burutu behar ziran Gynkana erraldoia egin genduan, hiru baserrien artean. Amaitu eta oraindik denbora gelditzen zen bazkaldu baino lehen egin genituen jolasak egiteko.

 

Bazkaldu eta sukalde lanetan jarri ginan. Domeka goizean gosaltzeko bizkotxo goxoa egin genduan, eta jarraian herri kirol ezberdinak burutu genduzan herriko frontoian.

 

Dutxa hartu eta afaldu ostean Euskal dantzak ikasi genduzan, txulalai eta esku dantza , eta jolas eta kanta batekin amaitu genduan eguna. Ohera sartu ginan eta oso nekatuta gengozanez, musika lasaiaren konpaniaz segiduan lo gelditu ginan.

 

Oso asteburu ona pasatu dogu Anboto mendiaren magalean, baserri giroa hurbiletik ikusiz.

Nork: bidean.2008/03/03 10:51:13.064 GMT+1
Etiketak: umeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/19 13:30:42.324 GMT+1

15 urte zugaz lanean

Nork: bidean.2008/02/19 13:30:42.324 GMT+1
Etiketak: gurasoak eta umeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/18 16:57:39.262 GMT+1

Bermeora urteera NEGU BARRI

Danak Boluetako geltokian trena hartuta, Bermeorako bidean jarri ginan. Han Bermeoko Aita guria museoa ikusteko asmoa genduan eta ziur Bermeo aldean primeran pasatu be. Museoan sartu eta gida batek baleontziko istorio ezkutuak kontatu euskuzan.

 

Isilik eta arretaz entzun genduzan: gizon txikiek egindako lan arriskutsuak, Ternuara joateko bidea, gizonen elkarbizitza, piraten gudak eta baleen arrantza… harrituta eta liluratuta geratu ginan entzundako kontakizun eta ontziko eraikinagaz. Azkenean baleontziko kanpaia guztiok batera jo genduzan eskatutako desioa betetzeko itxaropenagaz.

 

Bazkaldu baino lehen herri jolasa egin genduzan Udaletxe aurreko plazan. Begiraleek prestatutako galdera interesgarriak herritarren artean erantzunaren bila aritu ginan, barre eta algaren artean, Bermeotarrek gustora parte hartu eben gure jolasean gu piloa lagunduz.

 

Bazkaldu ostean, ikurrina gurutzatua egin genduan, bi taldetan banatuta, Bermeotarrak eta Mundakakoak, Izaroko irla lortzea zan helburua. Historiak dinoan moduan bermeotarrak irla irabazi eben, baina egun honetan Izaro irla mundakakoentzat izan zan.

 

Trena hartu baino lehen, jaurtigailuagaz ibili ginan. Benetan tresna ikaragarria  hau, irrikitan nago barriz honekin jolasteko. Azkenean, irribarretzu eta “riki riki” abestiarekin bilborako bidea hartu genduan.

Nork: bidean.2008/02/18 16:57:39.262 GMT+1
Etiketak: umeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/12 09:29:22.344 GMT+1

Eroan dagigun euskera bihotzean

Gaur egun euskeraren egoera hobetu beharrean txarrerako joera hartu dauala esango neuke. Baliteke orain urte batzuk euskera ekian jendea gutxiago izatea. Hori horrela izanda, ez dau esan nahi, gaurko egoera aurrekoa baino hobeagoa danik.

Orain dala hainbat urte euskera galtzeko arriskua ikusita, geure gurasoek egoera horri aurre egiteko beharrean aurkitu ziran. Beraien euskerarekiko maitasunari esker, gaur egun euskera bizirik ikusteko aukera daukagu. Maitasun hori euren gurasoen eta geure gurasoen bihotzetan gordeta iraun dau. Maitasun horri esker ikastolak, euskeraz idatzitako liburuak, abestiak,… eta era berean euskera salbu egoten lortu egin da. Ukatu jaken sentimendu edota bizitzeko era baten aurrean tinko mantendu ziran.

Gaur egun askoz ere jende gehiago ulertu edota daki euskera. Hori egia bada ere, euskeraz bizitza egiten dabenak gero eta gutxiago dira eta horren ondorioz, euskerarekiko sentimendua pixkanaka ahultzen doa.

Baliteke euskeraren arauak betiko gordeta egotea eta etorkizunean hainbat museoetan agertzea, hizkuntzaren azterketa bat eginda baitago. Ostera, hizkuntzarekiko maitasuna ahuldu egin da eta hizkuntza bat gizartean irauteko, gizartean eragile aktibo diran pertsonen zainetan sendo mantendu behar da.

Euskera gizarteratzeko beharrizanetan aurkitzen gara. Hori egiteko ahalegin guztiak egin behar doguz benetan euskeraz bizitzeko era bat dagoela pentsatzen dogunok. Beraz euskeraren alde egin dezagun eta euskeraz bizitzeko konpromezu argia aldarrika dezagun.

EUSKERA EZ DA GALDUKO EZ DAKIENAK IKASTEN EZ DABELAKO, BAIZIK ETA DAKIENEK BERBA EGITEN EZ DABELAKO.

Nork: bidean.2008/02/12 09:29:22.344 GMT+1
Etiketak: gurasoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/11 12:12:38.077 GMT+1

Margolariak Begoñazpira heldu ziran eguna

 

Margolari ospetsu bat etorri jakun aurreko asteburuan Begoñazpi ikastolara umeak bisitatzera. Hara heldu zanean bakar bakarrik egoan baina handik gutxira umeak heldu ziran eta oso ondo pasatu ei eben batera.

Margolariaren txapela ta jantzia asko gustau jakenez margolariaren poltsa zabaldu eta mozorro bat egitea erabaki eben eta horretan aritu ziran goizean zehar.

Zelako txapel eta jantzi politak egin ebezan !!!

Jantzia apaindu ondoren, bakoitzak bere paleta ta pintzela hartu jantzia jarri ta margoztera joan ziran!!!! Momentu baten mural haundi bi egin ebezan gure Begoñazpiko lagunak. Eskerrak jantzia jarrita ebela murala egiten margoz bete ziralako...

Orain bai ulertu dabela margolariek euren jantziak hain zikin eroatea!!

 

 

Nork: bidean.2008/02/11 12:12:38.077 GMT+1
Etiketak: umeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/05 14:48:43.864 GMT+1

MOZORRO GOIZA URRETXINDORRA IKASTOLAN

               2008ko Otsailaren 2an inauteriak zirala aprobetxatuz      URRETXINDORRA IKASTOLAN gure kabuz mozorro polit bat egitea erabaki gendun. Baina ez edozein mozorro!!!!!!!!!

Honetarako, Parisera bidai magiko bat egin gendun. Parisen badago oso plaza ezagun bat non bertako margolari askok kalean margotzen dabez bere koadroak. Oso auzo bohemioa da eta benetako margolarien xarma inguruan nabaritzen da. Beraiei omenaldi bat egiteko asmoz margolariz mozorrotzea erabaki gendun.

            Lehenengo, margolariak antzina eramaten ebezan txapelak egiten hasi ginan. Zelako lana grapekaz gora eta behera!!!!!!!!! Azkenean guztiok egin gendun txapel urdin polita.

            Bigarrenez, zirikina egin gendun, bere lazo eta guzti. Baina margolari baten brusa ezin da garbi egon eta tenpera eta gometsekin oso ondo margotu eta zikindu genduan.

            Azkenik margolari bakoitzak koloreetako paleta eta pintzela egin gendun. Oso polito geratu ziran baina kartoia mozten bat baino gehiagok ia ia pazientzia galtzen dau.

            Behin gure mozorroa prest egoala bibote borobil batzuk margoztu genduzan eta mozorroa jantzitakoan argazki batzuk atara genduzan. Ikusi, ikusi argazki albumean ze dotore geratu ziran gure mozorroak!!!!!!!!

            Hurrengo ekintza zein izango ete da?........

                                                                    Hurrengora arte!!!

Nork: bidean.2008/02/05 14:48:43.864 GMT+1
Etiketak: umeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)