ideien gudan bizirauten

legeak babestutako lapur aberatsak
gaurkoan blog honi zentsu aktibista bat emango diot. gaur SGAEren aurkako eguna dela erabaki dugu nik eta beste hiru tipok. horregatik gaurko gure blogak lapur horien aurka erabiliko ditugu, horretarako bakoitzak bideotxo bat jarri dugu.
mezua argia da, SGAE, arma gabeko eta legeak babestutako lapur inteligenteen babeslekua baita. pirateriaren aurkako kanpaina salbatzaileak, cd birginen gaineko kanon lotsagabeak, taberna eta txoznetan musika jartzeagatik kobratzen, kontzertuetatik etekinak ateratzen, musikazaleak zentsu gabeko epaiketetan juzgatzen...
zer uste duzue kabroiok, inozoak garela? ipuin honetatik jende asko bizi da, eta badakigu nortzuk diren. berriz diot enfasi berezi batekin, legeak babestutako lapurreta da! kulturak ez du jabetzarik! graba ezazue musika, jaitsi ezazue internetetik

begira tipo honek munduko arrazoi guztiaren SGAEra deitu duenean zer erantzun dioten, edo hobe esanda zer ez dioten erantzun

gaur egun badira alternatibak SGAE eta copyrightaren aurrean, copyleft eta anticopyright esate baterako. EZgae!!! secam EZ!!!

<embed src="http://www.youtube.com/v/5wbo97v8Gfs" width="425" height="350" type="application/x-shockwave-flash"></embed>

Rage Against The Machine
orain dela urte batzuk asko entzuten nuen talde hau, eta gainera nolabaiteko errespetu berezi bat izan diot talde honi txikitatik. gaur egungo rock munduan panfletismoa, bushen aurkako mugimendu guayak estatu batuetan, "fuck" hitzaren erabilera mugagabea antisistemismoaren izenean... eta azkenean guztiak aberatsak, guztiak "deretxos de autor" delakoak kobratzeko epaiketetan murgilduta.

"anti" guzti horien artean, esan bezala, RATM da sinesgarritasun gehien transmititu didan talde horietakoa, gero agian hipokrita batzuk dira, ez baititut pertsonalki ezagutzen. momentuz begiko ditut, nahiko kontsekuenteak dirudite.

orain dela urte batzuk utzi zuten eta aste honetan irakurri dut aldizkari batean itzulera kontzertu bat egingo dutela. diru iturria bukatu ote zaie? diruagatik itzulera hau? (euskal herrian gaur egun talde batzuk diruagatik itzuli dira esate baterako). ez dakit, diru faltarik ez dut uste dutenik; partaideetako hiru Audioslave taldean dabiltza arrakasta lortzen eta abeslaria, Zack de la Rocha mexiko aldeko mendietan ibili zen sasoi batez zapatisten artean, orain bakarkako proiektu bat du esku artean.

dena dela, kontzertu horretan ez naiz egongo, baina nire abesti gogoenetako hau horrela entzungo da zuzenean, edo antzera gutxienez. "bulls on parade"

<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/SGecMvpPsd0"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/SGecMvpPsd0" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>

my skin
aspaldi honetan doinu eta melodia desberdinek erreakzio bereziak sortu izan dituzte nire baitan; eta harrituta nabil.

esate baterako, erosi nuen azken diska orijinala entzuten ari nintzela, lehen abesti zoragarriaren garrasi eta melodien bultzadaz irudiak etorri zitzaizkidan burura. eta irudiz irudi film bat ikusi nuen nire buruan, film laburra, baina filma.

geroago irudi haietaz gogeta egiten ari nintzela abesti hura entzunez, beste melodia eta doinu batzuk etorri zitzaizkidan bapatean eta honen inpultsoz gitarra bortxatu nuen sentipen haiek bertan isuriz. baina ez nuen nahi bortxaketa soila izatea, isuri hark bere fruitua ematea nahi nuen momentuko gorakada horretan, horretarako modu baldarrean doinu haiek gorde egin nituen. kate inprobisatu honen hurrengo eslaboian, sortutako doinu haiez mozkortzen nengoela, melodiek hitzak ekarri zituzten. ez zuten zentzu berezirik hitz errefuxiatu haiek, baina horixe izan zen burura etorri zitzaidana; eta ez dakit zergatik, baina horrela da.

eta konturatu gabe, film labur bat banda sonora eta guzti, abesti berri bat eta poesia lerro hotzak nituen esku artean; edo ez.

kate harraroa egunotan erditu dudana, batzuek drogen eragina izan daitekeela usteko dute, beste batzuek desoreka mental baten islada garbia dela, beste batzuek artista garaikide baten prozesu globalizatua izan daitekeela esango dute, beste batzuek ez dute ezer esango berdin zaielako nire txorraden zentzuak, eta niri berdin zaizkit aurreko guztiak.

bukatzeko katea hasi zuen abestiaren berri emango dizuet, merezi du eta; Inserta talde deustuarraren “my skin” abestia, “escenarios de no tiempo” diskoan aurkituko duzue.

zaindu, maitatu eta gorrotatu.

badator mendeen iraultza
Eserita nagoen txoko honetatik kalea ikus dezaket, milímetro ukiezinez hornitutako leihoak bereizten ditu nire mundua eta munduaren mundua. Eta mundu horretan segunduak korrika ikus ditzaket autoak gidatzen, erosketak egiten, umeak ikastolatik jasotzen, fabrikara sartzen… segundu hutsak gara aspaldi hondatutako hondarrezko erloju baten baitan. bat gehiago gara, munduak ez dakit zenbat mila milioi segundu baditu, gu soilik horietako bat gara. Gure funtzio bakarra minutuak osatu eta hiltzea da, gero minutuok orduak bete eta egunen zorionak jaso ditzaten, baina beti ere asteen begirada zorrotzaren azpian eta hileen agintez, hileen gainetik urteek agintzen dute, eta hauei hamarkadek ematen dizkiete instrukzioak eta mendeek hartzen dituzte munduko erabaki nagusiak eta…

Gorantz begiratzen badut, beste segundu batzuk ikus ditzaket mendeak hiltzen. Makina horiz baliatzen dira segunduak mende berdeak hiltzeko eta batzuetan dinamita erabiltzen dute hilketa agerian utziz. Baina ni harrituta nago, hilketa progresiboaz inor ez baita mintzatzen eta hori egunero ikusten ari garela, nahi edo ez. Hormigoiaren diktadurak mende berdeak errepresioz kolpatzen ditu eta hauek ezin dute erantzun, ezin dira matxinatu, izan ere sustraiak lur azpian dituzte. Fidel gordetzen dute jaio ziren lekua, duintasunez hiltzen dira txerri itxurako segunduen aurrean. Baina badakit mende asko dituen amalurra ez dela hain pasiboa, badakit sufritzen ari dela  eta ez dituela segunduak gustoko, badakit mendeen iraultza aurki pairatuko dugula. Guk ez badugu defendatzen amalurra, egun batean bere burua defendatzen hasiko da eta segundu alaiok negar egingo dugu amaieraren aurrean…

Has gaitezen amalurra defendatzen, , AHTrik ez!

ongi etorri ideien lehen guda dantzara
ideien gudan dantzatzeko musika jartzen dugu ezker paretean. mugitu ezazu burmuina!