* ARGAZKILARITZAN *

Felix Urrutia
Laukariz-Mungian (1953) jaiotako argazkizale bat naiz. Nahiko gaztetatik dator nire argazki zaletasuna eta nire lehenengo argazkiak  kamara konpakta analogiko bategaz izan ziran. Geroxeago, 1978an, reflex analogiko bat erosi neban eta holan ibili nintzen urte pilo batean . Gaur egun, argazkilari gehienak digital munduan sartuta dabiltza eta ni bere hor nabil 2005garren urtetik aurrera kamara reflex digital batekin.

Aldizkaritan, liburuetan eta interneten argazki asko ikusitakoa naz baina holan da guztiz bere, autodidaktatzat daukat nire burua. Urte asko daroat  argazki  munduan eta nire asmoa, artxibatuta daukadan lan pilo hori erakustea da. Horretan ahaleginduko naz hemen eta zabalik daukatezan beste webgunetan  bere.

Gehien erabiltzen dotezan gaiak Naturari buruzkoak izaten dira ( paisaiak, lorak, hegaztiak, tximeletak..) baina  beste gai batzuekaz bere asko gozatzen dot ; hiri-paisaia, arkitektura, kirola....

Argazki Lehiaketatan eta Argazki Rallytan bere parte hartu izan dot azkenengo urteetan eta adibidez,  Mungian, Ataunen, Beasainen, Legazpin eta Zumarraga-Urretxun sarituak izan ziren nire lan batzuk.

Argazki Erakusketa batzuk bere egin dodaz;       -2007ko Martxoan, Mungiako Torrebillela Kultur Etxean izan zan nire lehenengoa. "Mungiako flora, fauna eta paisaiak" izan zan bilduma horren izenburua.  -2007an, "Mungiako Ingurumen Ondarea" liburutxuan nire 30 argazki argitaratu ziran.  -2008ko Otsailan, Derioko Trippy tabernan,  gai ezbardinez osatutako "Danatarik" argazki bilduma euki neban ikusgai.  -2008ko Martxoan,  naturari buruzko argazki bilduma bat euki neban ikusgai Bilboko Somera kaleko K2 tabernan "Natura Ikutuak" izenburuagaz.  -2008ko Ekainan, "Mungiako landazabaleko bizimodua" liburutxuan nire bi argazki argitaratu ziran.  -2008-2009ko tartean Erakusketa Kolektibo bat euki genun ikusgai EHUko Leioako Campusean, Urdaibaiko Madariaga Dorretxean (Busturia) eta Segurako Ardixarra etxean. Bertan, Euskal Herriko 9 argazkilariaren lanak ikusteko aukera egon zan "Objektibotik: euskal natura argazkitan" izenburuagaz.   -2009an,"Natura Ikutuak". Naturari buruzko argazki bilduma baten erakusketa Derioko Udondo Tavern tabernan.

Amaitzeko, orrialde honetako eskumako aldean, nire argazkiblog batzuen estekak dagoz eta bertan sartzera gonbidatuta zagozea.

Ba horixe, egin klik eta begiradatxu bat emon.      Eskerrik asko!