Goizeko seietan izan da Sanglaren atxiloketa. Hura gurasoen etxean bizi da eta poliziak etxebizitzan sartzear zirela bere gertukoak telefonoz gertatzen zenaz oharrarazteko parada eduki du.
Joan zen eguberri bezperan Angelun (Lapurdi) izandako eraso batekin lotuta gertatu dira lau atxiloketak, irrati haren arabera. Bonba batek eztanda egin zuen orduan Guy Hoquet etxe-agentziaren bulegoan, eta kalte handiak eragin zituen. Euskal Herria ez da salgai leloa margoturik azaldu zen hango horman.
Berria.info
•••
Idatzi artikulu bat