Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/03/27 20:46:05.882 GMT+2

Sora-roller

Aupa Soraluzetarrok!

Zelan doa dena hortik?

Ni azken aldian herritik urruti xamar, baina herria bera beti bihotzean. Eta are gehiago horrelako berri eta irudiak ikusterakoan:



Segi horrela, patinatzen, hockeixan jolasten eta oso ondo pasatzen eta beti be patin gainian bizitzari irrifar eginez!

Onak izan eta irrifar egin!

Nork: aitormorillo.2011/03/27 20:46:05.882 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/11/03 18:10:26.165 GMT+1

Bizitzaren Soinu-Banda

Kaixo lagunak!

Hemen naiz berriz ere!

Gaurkoan ez dut hausnarketa sakonik egiteko gogorik. Gaur pozik nago. Irrifartsu. Eta aurreko post-arekin lotuta izan dudan erantzun batek ideia bat eman dit (mila esker Egoitz, eta bide batez erantzuten duzuen guztioi ere eskerrak). Gaurkoan proposamen batekin natorkizue.
Lagunduko al didazue egunerokoaren soinu banda sortzen?

Edo hobe esanda, goizean goiz jaiki eta eguna tope eta irrifartsu hasteko kanturik ezagutzen? Edo ilunabar lasai eta koloretsu bat lagunduko duenik? Edo zure neska/mutil laguna ikusi bezain pronto sortzen zaizkizun kilimak deskribatuko dituenik?

Ongi da, neu hasiko naiz:

Eguna irrifartsu hasteko, klasiko bat, beharbada ezagunegia, baina niri gustatzen zait:





Maitasun kontuetarako:








Eta azkenik, zuei irrifar polit bat ateratzeko:









Onak izan, irrifar egin eta zuen proposamenak espero ditut!

Nork: aitormorillo.2010/11/03 18:10:26.165 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2010/10/14 17:59:33.956 GMT+2

Goibel edo Alai

Kaixo lagunak!



Azken aldian zail xamar egiten zait blogean sarrera berriak idaztea. Ideia falta? Beharbada.

Baina neure buruan beste arrazoi bat darabilkit, zergatik da hain zaila zoriontasuna trasmititzea? Edo beste ikuspuntutik ikusita, zergatik da errezagoa gauza goibelak adieraztea?

Adibideak jartzeagatik, zergatik amodiozko kanta ia denak, des-amodiozkoak dira? Zergatik oinarritzen dira poema eta eleberri arrakastatsu gehienak hildako, maitasun istorio garratz edo bizipen gogorrenetan?

Gure hizkuntzan bertan sentimendu tristeak adierazteko hiztegia oparoagoa da: Goibel 20 sinonimo, Alai, 11 sinonimo (Adorez hiztegitik).

Baina lasai, ez dut etsiko! Ahal dudan ehinean nire sentimendu denak era alai baten transmititzen saiatuko naiz. Azken finean bizitzak lur jota utzi al gaitu mila modutara, baina aurrera jarraitzeko modu bakarra ezagutzen dut, pentsamendu positiboak barneratu eta irrifarra berreskuratu! Eta bizitzak behin eta berriz kolpatu ahalko gaitu beste mila modutara eta guk beti berdin erantzungo diogu, indarra eta irrifarra!

Hizkuntzak berak hainbat hitz eskaintzen dizkigu indar eta kemen hau berreskuratzeko: Maitasuna, Adiskidetasuna ...eta hitz hauek bizi behar dira, hitz hauek sentitu behar dira burua berriz ere altzatzeko!

Eta zein da zeuek sentitzen duzuen hitza? Zein da indarra edo alaitasuna transmititzen dizuen hitza?

Inoiz baino gehiago, nire irrifarrik handiena zuentzat!
Onak izan!

Nork: aitormorillo.2010/10/14 17:59:33.956 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2010/09/29 18:25:17.603 GMT+2

Infinitua

Kaixo lagunak!


Gaurkoan beste galdera batekin natorkizue, zer da zuentzat infinitua?






Bai, alde matematiko batetik begiratuta badakit infinitua amaierarik gabekoa dela, hau da, zenbakiak; eta arlo fisikotik unibertsoa. Baina nire galderaren erantzuna ez dut nahi hemendik 11000 kilometrotara dagoen izar baten aurkitzea, zeuen barnean bila ezazue eta esan zer den infinitua.

Niretzat infinitua egunero jaiki eta libre sentitzea da. Inguratzen nauten lagunen adiskidetasuna gozatzea. Baina batez ere zure begietan barneratu eta zure pentsamenduak neureganatzea. Eta momentu berean zu nere pentsamenduen jabe izatea. Eta honela biok bat eginda infinitura heltzea! Bion pentsamenduen infinitora! Eta honela edozein muga gainditzeko gai sentituko gara, edozein amets egi bihurtzeko gai!


Onak izan, irrifar egin eta bidaiatu infinitora!

Nork: aitormorillo.2010/09/29 18:25:17.603 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/14 18:08:02.786 GMT+2

Oroimenak

Kaixo lagunak!

Hemen naiz berriz ere! Nire alter egoa azpaldi bueltatu da lanera baina nire inspirazioak, antza denez, oporretan jarraitzea erabaki du. Teklatu kolpe bitartez jarriko diot amaiera oporraldi honi.


Eta izenburuak dioen bezela oroimenetarako denbora da. Atzean utzitako oporrek utzitako oroimenak. Begixak itxi...

 ...eta zabaldu orduko hondartza baten nago,  kostaldea berde eta itsaslabarrez betea, jende ugari uretan....eta nire ingurura begira jarraitzen dut...eta hor zaude, niri begira, zure irrifarrik politenarekin...

...eta begiak berriz ere itxi ditut....

...eta zabaltzean ordenagailu aurrean nago, aurrean dudan teklatuko hitzak bata bestearen atzetik kolpatuz. Nire ingurura begiratu eta ez zaude baina pantailako isladak zure irrifarra bueltatzen dit eta orduan begiak itxi...

...eta berriz ere itsasoaren usaina nabari dezaket....

...eta orain ez dakit nire oroitzapena udako hondartza den edo hondartzan nagoela ofizina oroitzen dudan...

...argi dakatena zera da, zure irrifarra beti oroitzen dotela, zure irrifarra egunero bizi dotela!

Hasi  lan-urte berri hau ere zeuen irrifarrik politenarekin! Zeuen ingurukoak leku harrigarrietara bidaiaraziko dituzue. Oroimen politenak berrezkuratu araziko dizkiozue!

eta onak izan!

Nork: aitormorillo.2010/09/14 18:08:02.786 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/22 18:13:58.760 GMT+2

Laster arte

Agurrak...

Ez zaizkit bat ere gustatzen. Ez zait agur hitza gustatzen.

Gero arte bat nahiago dut. Pertsona hori berriz ikusteko desioa berean mantentzen du. Nahiz eta askotan jakin azken aldia dela.

Jejej, ez, ez naiz orain goibel jarriko. Udan gaude, Soraluzeko jaiak gertu eta denoi Uda alai bat izatea opa dizuet, badakizue, irrifarra beti ahoan!! Aberatsak izan eta ondokoak aberastu; gauza ikuspuntu ezberdinetatik bizi, urkulura patinatzera joan eta hegan egin ,hegazkinez edo zuen ohetik, bakarrik edo norbaiten eskutik! Eta garrantzitsuena, zoriontsu izan!

Ba hori, mila esker irakurri nauzuen denoi eta gero arte! Oporrak eta gero ikusiko dugu elkar berriz!

P.D.:Zuetako inor ez dut nahi Darwing sarien zerrendan ikusi nahi, ados?

Nork: aitormorillo.2010/07/22 18:13:58.760 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/06/28 18:18:43.854 GMT+2

aberatsa konturatu gabe

Kaixo lagunak!

Zelan doa bizitza?

Aspaldian nire txokotik agertu gabe egon ondoren Udaren etorrerak idaztera animatu nau. Zerura begiratu eta azkenean kolore urdina ikusi ahal izan dugu. Eta eguzkia. Eta beroa.

Bai, azken egunetan kexak mutur batetik bestera aldatu dira, hotz eta euriaz naskatuta egotetik, beroaz naskatua egotera pasatu gara. Nik beti pentsatu izan dut gizakia izatez ase ezina dela. 

Eta momentuko krisialdia eta ase ezintasun hau nahiko lotuta daudela uste dudanez pare bat galdera utziko ditut, erantzun baten esperoan noski:

Kapitalismoa sistema txarra al da? Ba al da beste aukerarik?

Kapitalismoak edo materialismoak eraman gaitu gaur egungo egoerara?

Eta honen harian gaur topatu dudan esaldia:

"Aberatsa ez da ugari duena, behar gutxi duena baizik"

Zuek zer uste duzue?

Ni behintzat zoriontsu sentitu naiz, aberats sentitu naiz! Behar dudan dena daukat!

Irrifar egin! Aberastu zeuen burua eta zeuen ingurukoak ere! Eta osasuna ez dadila inoiz falta!
















Nork: aitormorillo.2010/06/28 18:18:43.854 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2010/06/07 17:55:06.088 GMT+2

Erabakiak

Kaixo lagunak!

Gaurkoan hausnarketa batekin natorkizue, erabakien inguruko hausnarketa batekin hain zuzen ere.

Gure bizitza pausoz pauso eraikitzeko erabakiak hartu beharrean aurkitzen gara txiki txikitatik. Erabaki hauek gure bizitzaren zutabeak izan daitezke (ikasketak, lana...) edo apaingarri soilak (asteburuan mendira edo hondartzara joatea).

Zein da gakoa?  momentu oro erabaki zuzena hartzea ezta? Norbaitek esango du denborak esaten duela erabakiak onak edo txarrak diren. Nik ez nuke hori esango.

 Erabaki batek gure momentuko nahiak asetzen ditu, eta gure etorkizuneko desioak piztu. Erabaki batek beste batera garama. Beraz bizirik jarraitzeko erabakiak hartu beharra dago. Bizirik sentitzeko erabakiak hartu beharra dago.

Eta zer gertatuko litzateke...? Eta besterik aukeratu izan banu banu? Eta...? Inora ez garamatzaten hipotesi leloak baztertu behar ditugu eta garrantzitsuena, ahal den neurrian behintzat, erabakiak gozatzea da.

Gainera bizitzak askotan ustekabe oso politak gordetzen ditu eta ustezko erabaki txiki bategatik sekulako esperientziak bizi ditzazkegu.


Zein da zeuei bizitza aldatu dizuen erabaki txiki hori?

Nire kasuan adibidez, kafetxo bat hartzeko erabakiak bizitza aldatu didala esan dezaket. Bai, bai, kafetxo batek.

Erabakiak hartu eta irrifar egin!




Nork: aitormorillo.2010/06/07 17:55:06.088 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2010/05/26 18:49:40.252 GMT+2

Mundua Koloreztatu

Gaur esnatu eta leihotik begiratzean eguna grisez bustia zegoela ikusi dut.
Hasiera baten goibel xamar sentitu naiz baina barreneko poztazun batek bultzatuta pintzela hartu eta ingurua koloreztatzeari ekin diot:

                 

Lehenik hodei ilunak zuriz margotu eta zeru urdin bat tartekatu dut. Ondoren Eguzkiaren txanda heldu da, eguzki laranja laranja bat marraztu dut eta magia balitz bezala, hodei eta eguzkiaren tartean ostadar eder bat agertu da. Pintzela ostadarreko kolore ezberdinetan igurtziz mendi, erreka, txori eta zaldiak margotu ditut, batzuk more, besteak berde, nire irudimenari mugak jarri gabe.

 Honela ba ahate berde eta arrain gorri batzuk margotu ondoren zerua beltzez margotu eta gau polit bat marraztu dut. Ilargi hori eta borobila zeruan eta poliki poliki izarrak marrazten hasi naiz, bat horia, bestea berdea, bestea urdina, bestea larrosa.

Nire sorkuntza amaitu dudanean berau mirezten jarri eta izar koloretsuek irrifar polit bat oparitu didatela konturatu naiz, zure irrifarra!

Eta zuk zer koloreztatuko zenuke grisez bustitako egun horietakoetan?

P.D.: Nik adibidez gure etorkizunarekin jolasten duten handikeridun  politikari guztiak pailazoz koloreztatuko nituzke, ez genuke ia aldaketarik somatuko baina irrifar polit bat marraztuko litzaiguke ahoan!

Nork: aitormorillo.2010/05/26 18:49:40.252 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/05/25 13:57:47.181 GMT+2

Ikuspuntu bakarraren arriskuak

Nork: aitormorillo.2010/05/25 13:57:47.181 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)