Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/11 15:38:55.467 GMT+1

Zozketako irabazlea

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik. Zozketa egin dugu eta irabazlea Karmenen taldeko Susana Martinez Gonzalez izan da.

Zorionak!!

Laster jasoko duzu opari eder bat.

Nork: eibarkoudaleuskaltegia.2008/11/11 15:38:55.467 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/07 13:28:21.302 GMT+1

Gaztaiñerre eguna

 

Azaroaren 10a, Gaztaiñerre eguna. Gaztaiñerre eguna  noiz den jakiteko, Domu Santu egunetik hasi behar da kontatzen, beti ez baita egun berean egiten. Domu Santu osteko bigarren astelehenean ospatzen da, batez ere, Eibar, Ermua eta Soraluzen.

Lagunarteko afari-merienda eginez ospatzen da Gaztaiñerre. Plater nagusia marraskiloak izaten dira, marraskiloak saltsan, txorizo errea eta amaitzeko gaztaina erreak.

Hortik datorkio izena egunari, baina nondik dator eguna ospatzeko ohitura? Jatorriz, hildakoen aldeko hondra-jana zen, horregatik egiten da Domu Santu egunaren ondoren. Era horretan, urtean zehar hildako guztien oroimenez egiten da Gaztaiñerre eguneko afari-merienda.

Garai batean “soziedade” gehienetan egiten ziren afariak eta lagun asko elkartzen ziren gaztainen inguruan egun berezi hau ospatzeko; AEK-k ere urtero antolatzen du afaria;  Orbeako frontoian, orain arte, eta aurten, Armerixa Eskolan.

Eta zuk zer deritzozu “ohitura” honi? Ospatzen duzu? Nola? Ezer berezirik egiten duzu? Zer zentzu, zer esanahi dauka zuretzat Gaztaiñerre egunak?

Idatziguzu eta sari bat jasotzeko aukera izango duzu. Idazten diguzuen guztion artean zozketa egingo dugu.

 

Nork: eibarkoudaleuskaltegia.2008/11/07 13:28:21.302 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (26) | Errenferentziak: (0)

2008/07/08 13:47:44.204 GMT+2

ba al dakigu kontrolatzen?

Ez dakit zergatik baina ezinezkoa dirudi jan edota edan gabe ezer ospatzea. Are gehiago udako egun hauetan eta herrietako jaietan. Nagusiok ardoa edota kaba dugu lagun. Gazteak, normalean, garagardo edota kalimotxora jotzen du gehien bat. "Puntito bat" hartzeko aitzakiarekin hasi eta batek daki non bukatu...Ba al dakigu  kontrolatzen? Zer da koma etiliko bat?   

Nork: eibarkoudaleuskaltegia.2008/07/08 13:47:44.204 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/02 08:26:45.739 GMT+2

Automobila gaur egungo gizartean.

Ukaezina da automobilak gero eta garrantzi handiagoa duela gaur egungo gizartean. Gure hiri eta herrietako paisaia

itxuraldatu egin du autoak, eta, horrekin batera, jendearen bizimodua ere bai, neurri handi batean. Automobilaren aroan

bizitzen ohituta gaudenontzat lanak ditu autorik gabeko gizarte edo bizimodu bat irudikatze hutsak ere,

hainbestexerainokoa baita ibilgailu horrekiko atxikimendua eta menpekotasuna.

Baina ukaezina da, halaber, automobilak eragindako arazo eta kalteak ere gero eta larriagoak direla. Autoak gero eta

ugariago dira eta ez dirudi ugaltze horrek inoiz goia joko duenik. Gobernu, erakunde eta abarrek oraintsu arte ezer gutxi

egin dute izurrite moderno honi gogor egiteko, baina noizbait neurriak hartu beharko dituzte, automobilaren oldarpean

itota hilko ez bagara, behintzat.

Automobilak sortzen dituen arazo eta buruhauste horietaz guztietaz eztabaidatzeko aukera izango duzu ataza honetan.

 

 

 

Irakur ezazu ondorengo inkesta eta esan horko hamar baieztapen horiekin ados zauden ala ez.

Nork: eibarkoudaleuskaltegia.2008/07/02 08:26:45.739 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2008/06/26 13:40:57.524 GMT+2

telebista ala internet?

Zenbait ikerketaren arabera gero eta denbora gutxiago pasatzen dugu telebistaren aurrean. Harritzekoa, ezta? Antza irratia eta internet ari dira zale gehiago "harrapatzen" eta azken urteetako ohiturak aldatzen ari dira etxeetan. Horrela al da?

Irakurri hau   eta eman zure iritzia.

Nork: eibarkoudaleuskaltegia.2008/06/26 13:40:57.524 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)