Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/26 19:08:58.758 GMT+2

Bon Jovi

Neska edo mutil lagunarekin zaudela eta ez dakizula ze musika jarri???? ( mesedez musika "txunteroa" ez jarri) Hemen daukagu abesti eder bat BON JOVIK egina seguruenik honekin asmatuko duzula!!!!!

LIVING ON A PRAYER

Once upon a time
Not so long ago

Tommy used to work on the docks
Union's been on strike
He's down on his luck...it's tough, so tough
Gina works the diner all day
Working for her man, she brings home her pay
For love - for love

She says: We've got to hold on to what we've got
'Cause it doesn't make a difference
If we make it or not
We've got each other and that's a lot
For love - we'll give it a shot

We're half way there
Livin' on a prayer
Take my hand and we'll make it - I swear
Livin' on a prayer

Tommy got his six string in hock
Now he's holding in what he used
To make it talk - so tough, it's tough
Gina dreams of running away
When she cries in the night
Tommy whispers: Baby it's okay, someday

We've got to hold on to what we've got
'Cause it doesn't make a difference
If we make it or not
We've got each other and that's a lot
For love - we'll give it a shot

We're half way there
Livin' on a prayer
Take my hand and we'll make it - I swear
Livin' on a prayer

We've got to hold on ready or not
You live for the fight when it's all that you've got

We're half way there
Livin' on a prayer
Take my hand and we'll make it - I swear
Livin' on a prayer.

Nork: ander69.2008/05/26 19:08:58.758 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/26 19:04:04.720 GMT+2

zergatik kirolak?

Orain dela gutxi lagun bati kalean kirolen onureei buruz hitz egiten aritu ginen eta hemen jartzea pentsatu dugu. Badakizue KIROLA EGITEAK EZ DU EZER KOSTATZEN!!!!

Egungo gizarteak gero eta garrantzia handiagoa ematen dio osasunaren prebentzioari, eta horretarako, ariketa fisikoari buruz edo orokorrean kirola egiteari buruz, asko hitz egiten da.Ez da berria ariketa fisikoak osasuna mantentzeko erabateko garrantzia duela, eta prebentzio mailan puntu zentrala hor kokatzen da.

            Baina osasuna ez dugu soilik kontzeptu mediku batetik ikusi behar, ikuspuntu askoz ere zabalago batetik baizik.

            Ariketa fisikoak dakarren onurak hauexek dira.

 

         Bihotz zirkulazioa hobetzen da:

                   • Bihotz maiztasuna jaitsi.

                        • Esfortzuaren ekonomia hobetu.

                        • Bihotzeko eta giharreko oxigenoaren garraioa handitu.

                        • Odol hodien kopuru eta tamaina hobetu.

                        • Tentsio arteriala kontrolaren hobekuntza.

 

            Hezur gihardura:

        

                   • Patologi osteoartikularrak hobetu.

                        • Indarra handitu eta horrela lesioak murriztu.

                        • Osteoporosiaren aurka lan egiten du.

                        • Artikulazioen flexibilitatea hobetu.

 

            Metabolismoa:

                   • Gluzemiaren kontrola hobetzen da, eta horrela intsulinaren beharra gutxitu egiten da.

                        • Gizentasuna kontrolatzen du.

                        •Lipidoen irudia hobetzen da: Triglizeridoen edukia gutxitu, kolesterolaren zatien proportzioa hobetu egiten da.

         Hau guztia gutxi balitz kirolak estresa murriztu egiten du eta baita ere ongizate psikologikoa

Hau arrazoi gutxi iruditu bazaizkizu.....

Nork: ander69.2008/05/26 19:04:04.720 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/26 19:00:33.137 GMT+2

" kulturilla general"

Gaur txapa pixkat botako dizuegu " culturilla general " pixka bat eduki behar delako.

 

Edipo Tebaseko erregea zen, Layo eta Yocastaren semea. Berak ezer jakin gabe bere aita hil eta amarekin ezkondu zen.

         Edipo jaiotzean Delfoseko orakuluak Layori bere semea hil egingo zuela eta bere emaztearekin ezkonduko zela esan zion . Layok  hau jakitean bere morroi bati bere semea hiltzea agindu zion. Morroia pena sentitu zuenez Edipo hil beharrean Citeron mendian utzi egin zuen. Artzain batek jaioberria ikusi eta Polibori eman zion. Merope, Poliboren emaztea, Edipo hezteaz arduratu zen.

         Edipo nerabezarora heltzean, bere lagunengatik susmatu egin zuen ez zela Polibo eta Meroperen semea. Zalantza hauek edukitzean Delfoseko Orakulua bisitatu egin zuen eta honek bere aita hil eta bere amarekin ezkonduko zela esan zion. Edipo pentsatzen zuenez Polipo eta Merope bere gurasoak zirela Corintotik alde egin zuen. Edipo Tebaserantz abiatu egin zen eta bidegurutze batean  Layo aurkitu  zuen. Hitz egiten hasi ziren lehentasuna dela eta orduan Edipo haserreturik Layo hil zuen. Geroago denbora pasa ondoren Edipo Esfingea aurkitu egin zuen, hau da, munstro ikaragarri bat jendea hil egiten zuena bere asmakizuna ez bazekien, hau dela eta Tebaseko jendea beldurra zion. Esfingeak Edipori asmakizun bat esan  zion eta asmatu egin zuenez esfingea bere buruaz beste egin zuen. Orduan Tebaseko herria hau jakitean Edipo errege moduan izendatu zuten. Erregea den bitartean bera amarekin 4 seme eduki zituen: 1 Polinices, Eteocles, Ismene eta Antigona.

         Hortik gutxira, Tebasera hondamendia heldu zen, zeren eta Layoren hiltzailea ez zuelako zigorrik eduki.

         Orduan Edipo hiltzailea nor den jakin nahian Tiresias-engana joan zen laguntza eske eta bera hiltzailea zela esan zion.

         Yocasta hau jakitean bere buruaz beste egin zuen. Edipo ikaraturik orratz batekin begiak kendu eta Tebasetik alde egin zuen.

Nork: ander69.2008/05/26 19:00:33.137 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/11 18:23:11.620 GMT+2

DIMA ROCK MASTER

Gaur egun futbola, F1, ... asko entzueten dira baina beste kirolak zer???

Guk orain eskaladari buruz hitz egingo dugu.

Eskalada, hankak eta eskuak erabiliz, harkaitz, izotz horma,edo artifizialki prestatutako erliebe bertikaletatik igotzean datzan kirola da

MOTAK:

Hainbat eskalada mota daude, hala nola,horma artifizialeko eskalada, Boulder, kirol eskalada eta eskalada librea.

Eskalada askea: eskalatzen gauden heinean, horman aurki ditzakegun laguntza artifizialik gabe egiten den progresioa da. Eskalatzaileak, bere eskuak eta hankak bakarrik erabil ditzake horman gora egiteko. Soka, segurtasun neurri bezala bakarrik erabiltzen da (erorketa bat balego, arriskua saihesteko soilik), ezin da erabili igotzeko laguntza bezala.

Eskalada gustuko baduzu maiatzak 21etik 25era Diman munduko eskalada txapelketa egingo da. beraz etorri zaitez!!! ez zaitez etxean sofan itzunda geratu.

 

Nork: ander69.2008/05/11 18:23:11.620 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/28 15:34:56.745 GMT+2

Sweeney Todd

Filmak gustukoak badituzu eta batez ere beldurrezkoak hemen daukagu bat zuretzat:

       Benjamin bizargile ospetsu bat da bere familia duena, baina egun batean Turpin epailea bere emaztea eta alaba ikustean Benjamin jo eta Londresetik bota egiten du.

        15 urte pasatu eta gero Benjamin Londresera itzuli egiten da Turpin hiltzeko asmos honetarako bere itxura eta izenak aldatzen ditu. Bere asmoa betetzeko bizar denda bat zabaldu egiten du, bertan jendea hiltzeko asmoz. Hau guztia ez litzateke gertatuko Lovett-en laguntza edukiko ez balu, zeren eta berak ematen dio bizartegia.

           Denbora pasa ondoren azkenean Turpin epailea Benjaminen bizartegira sartu egiten da eta......

 

 

 

 

Nork: ander69.2008/04/28 15:34:56.745 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/04/21 15:10:42.701 GMT+2

KOBETASONIK

Heavy-a baldin bazara edo musika Heavy-a gustuko baduzu artikulu hau irakurri beharko duzu. Last Tour International bultzatzaileak jaialdi berri bat egongo dela adierazi du, kobetasonik izenekoa. Bilbon izango da ekainak 20 eta 21 bitartean. Jaialdira, besteak beste, Kiss eta Judas Priest taldeak etorriko dira. Hauek ez ezik Helloween, Blind Guardian, Gamma Ray.... Taldeak etorriko dira. Jaialdi honen prezioak honako hauek dira: Bi egunak 125€. Egun bakarra 68€.

 

Nork: ander69.2008/04/21 15:10:42.701 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)