Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/26 19:00:33.137 GMT+2

" kulturilla general"

Gaur txapa pixkat botako dizuegu " culturilla general " pixka bat eduki behar delako.

 

Edipo Tebaseko erregea zen, Layo eta Yocastaren semea. Berak ezer jakin gabe bere aita hil eta amarekin ezkondu zen.

         Edipo jaiotzean Delfoseko orakuluak Layori bere semea hil egingo zuela eta bere emaztearekin ezkonduko zela esan zion . Layok  hau jakitean bere morroi bati bere semea hiltzea agindu zion. Morroia pena sentitu zuenez Edipo hil beharrean Citeron mendian utzi egin zuen. Artzain batek jaioberria ikusi eta Polibori eman zion. Merope, Poliboren emaztea, Edipo hezteaz arduratu zen.

         Edipo nerabezarora heltzean, bere lagunengatik susmatu egin zuen ez zela Polibo eta Meroperen semea. Zalantza hauek edukitzean Delfoseko Orakulua bisitatu egin zuen eta honek bere aita hil eta bere amarekin ezkonduko zela esan zion. Edipo pentsatzen zuenez Polipo eta Merope bere gurasoak zirela Corintotik alde egin zuen. Edipo Tebaserantz abiatu egin zen eta bidegurutze batean  Layo aurkitu  zuen. Hitz egiten hasi ziren lehentasuna dela eta orduan Edipo haserreturik Layo hil zuen. Geroago denbora pasa ondoren Edipo Esfingea aurkitu egin zuen, hau da, munstro ikaragarri bat jendea hil egiten zuena bere asmakizuna ez bazekien, hau dela eta Tebaseko jendea beldurra zion. Esfingeak Edipori asmakizun bat esan  zion eta asmatu egin zuenez esfingea bere buruaz beste egin zuen. Orduan Tebaseko herria hau jakitean Edipo errege moduan izendatu zuten. Erregea den bitartean bera amarekin 4 seme eduki zituen: 1 Polinices, Eteocles, Ismene eta Antigona.

         Hortik gutxira, Tebasera hondamendia heldu zen, zeren eta Layoren hiltzailea ez zuelako zigorrik eduki.

         Orduan Edipo hiltzailea nor den jakin nahian Tiresias-engana joan zen laguntza eske eta bera hiltzailea zela esan zion.

         Yocasta hau jakitean bere buruaz beste egin zuen. Edipo ikaraturik orratz batekin begiak kendu eta Tebasetik alde egin zuen.

Nork: ander69.2008/05/26 19:00:33.137 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.