Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/19 21:30:27.236 GMT+2

Azken txanpa

Aaarraun, aaarraun, aaarraun!!!

Eman, gogor, helduko dek relajatzeko garaie, zzziuuff, zzzziuuuff, zzziiufff.

Etzeukeat jarraitzeko gogoik baño eman beharko zoau helmuga allau arte behintzet...

Zzzziuuff, eeeutssi, zzziiuufff, zenek aginduko ote zian nei hemen sartzeko... zzziuufff, kaben... zziuufff.

Nekauta neok baño joe, zzziuufff ez al dek zzziufff, sekula bukauko... Nahi diat sinistu bukaera allaukoekela baño aaarraun. Geo batzuk esaten die earki bizi gaittukela... Eeeeutsi.

- BEA MOTELLEK!! EEEEMAN, GUTXI FALTAEK ETA!! AAARRAUN!!!

Hoire ixildukoek halakonbaten!! Zzzziuff...
_____________________________

Ez naiz estropadetaz ari ez, nire azken txanpa pertsonalari buruz baizik. Azterketa bakarra geratzen zait, batzuek dagoeneko amaitu dute, beste batzuk oraindik ez dira hasi (ez nuke euren lekuan egon nahi) eta beste asko ni bezalaxe daude. Ostiralerarte heldu beharko diot arraunari gogor uda lasaitasunez hasi ahal izateko.

Ni bezala zaudetenoi, animo, iada oporretan zaudetenoi, kabroi galantak eginak zaudetela, eta oraindik hasi ez zaretenoi, sentitzen dut.

Nork: kukue.2007/06/19 21:30:27.236 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2007/06/06 12:50:09.880 GMT+2

Gaurkoa lagun handi bati

Asteburu nahiz astebarruan tartetxo bat izanez gero, berarekin igarotzea gustatzen zaidalako eta bere izena gure artean dagoeneko sinbolo bihurtu delako.

Alemaniar ilehoria bera, sustraiak Donostian jarriak baditu ere. Juergazale amorratua, beti dabil festarik festa, nahiz eta herri batzuetan erlijioso eta santuzaleegiak izan bera ikusi nahi izateko.

Lagun asko ditu dagoeneko, eta bera ezagututa ez dira azkenak izango.

Askok diote zaharra dela dabilen bezala ibiltzeko, ez dakite ongi zer esaten duten, 117 urte baina gehiago izanda ere 18 urteko mutikoa bezalaxe portatzen baita antiguotarra.

Kirolzalea ere bada, juerga eta juerga artean kirolaren inguruko ekintza askotan ikusten baitzaio. Eta egia esan adiskide paregabea da larunbat edo igandeetako futbol partidak ikusteko.

Urteak pasa zaizkion eran egin du bere txokoa eta harro esan dezake Nortasunaren sinonimo bihurtu dela azkenaldian.

Bi bideo hauetan ikusten da nori buruz ari naizen. Euskarazko bertsioak ere badaude, baina oraindik inork ez ditu youtube-ra igo.





Eskerrik asko Juan eta Teodoro Kutz.

Nork: kukue.2007/06/06 12:50:09.880 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2007/06/02 12:24:04.384 GMT+2

Oraindik exisitzen al da ba hau?

Badirudi urte batzuk pasa direla hemen idatzi nuen azken alditik... Agian esajeratzen ari naiz, baina bada denbora bai azken hitza egin nuena hemen.

Orain ere aurreragoko post batean idatzi nuen bezela nator, lanak besapean hartuta. http://borborka.blogsome.com -en etxeko lanak jarri dizkidate.

Aurreko batean sekretutxoak kontatzeko eskatu zidaten, gaurkoan aldiz irakurtzen ari naizen liburuaren 179. orrialdeko 2. parrafoa idazteko eskatu didate, hurrengoa zer izango da? Gabonetako opariren bat? Hala bada poesia eran edo idatzi eran izan dadila, askoz gehiago ezingo baitizuet eman, eta hau ematen ere nahiko lan, ikustea besterik ez dago azkenaldian zenbat idatzi ohi dudan.

Beraz lanari ekingo diot. Mahaiganean dudan liburua Software Ingeniaritzaz aparte (honi buruz ez dut idatziko, klaseko liburua baita eta nik ere ez dut irakurri nahi),  "El hijo de Juanita Gerrikabeitia" da, Jon Idigoras-en autobiografia.

179. orria, 2. parrafoa:

"Tardaban mucho tiempo en volver a sacarme, posiblemente estarían indagando en Zornotza la identidad de 'mis amigos'. A la vuelta, seguro que me iban a machacar por la burla que les había hecho."

Liburu gomendagarria benetan.

Ni ez naiz lanak ematen hasiko inori, norbait hala ere langile badabil eta bere liburuari buruzko idatzitxoa egin nahi badu bota iezadala niri errua etxekolanen inposatzaile bezala, ez naiz haserretuko. Agian poztu egingo naiz, norbaitek nirea irakurri duenaren seinale.

Nork: kukue.2007/06/02 12:24:04.384 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/22 10:39:19.434 GMT+1

Trabant: historia apur bat

Alemanian, gaur egun, komunismoaren logotipo den bati buruz hitzegingo dizuet, Trabant autoa.



50. hamarkadatik 1989rarte fabrikatu zen auto hau, Alemaniar Errepublika Demokratiko edo ekialdeko Alemanian. Hasieran AWZ bezala ezagutu zen bere sortzailea zen lantegiaren omenez, hala ere gerora Trabant bezala egin zen famatu. Material merke eta txarrekin eraikitako autoa zen hau garai hartan alemania hark zuen egoera ekonomikoaren islada gisa.

Trabant alemaniarrez satelitea da. Ekialdeko alemaniak autoa honela bataiatu zuen sobietar batasunarekin zuena konpontzeko, 1957an hauek jarri baitzuten Sputnik orbitan. Ez zieten omenaldirik politena egin, ez baitzen teknologia puntako autoa.

Metalurgiaren krisiaren ondorio zen bere plastikozko karrozeria, eta ez zen ekologistek gaur egun maite dezaketen autoetako bat, garai hartako auto normal baten CO2 igorpenak 5 aldiz biderkatzen baizituen. Gainera ezin zen birziklatu, bere plastikozko karrozeria tratatzeko metodoek ozono geruzan egin zezaketen kaltea izugarria zela eta.

Bi motore izan ziren honen gihar, 690 cc-ko eta 22 zaldiko motore bizilindriko bat, eta bere historia amaitzera zihoala, VW etxeak bere Polo-an montantzen zuen 1.1 motorea.

Merkatura salto egin zuenetik ez zuen inolako aldaketa gogorrik jaso 1989rarte, Berlineko harresiarekin batera desagertu zen arte.

Hala ere mito bihurtu zen. Gaur egun badaude Trabant zaleen taldeak, hauek erosi eta konpontzen dituztenak, eta alemanian oraindik ere ikusten omen dira bakarbatzu eguneroko auto bezala.

Bat erosi nahi duenak Alemaniako edozein hiritan aurki dezake, kale guztietan aurkitu omen daitezke giltzatako bezela edo beste edozein souvenir moduan.



Hainbat aldizkaritan agertu den grafitti-a, Berlineko harresiaren gainean eginikoa

Auto kuriosoa dudarik gabe.

Nork: kukue.2007/03/22 10:39:19.434 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2007/03/08 22:01:46.180 GMT+1

Kakazaharra

Post bat oso osorik idatzia nuela Gehitu botoia sakatu eta zerbitzarian errore bat zela eta dena pikutara joan zait, momentutxoren bat dudanean berridatziko dut, lerro kopuru polita baitzuen.

Bitartean gozatu Shakiraz!!




Komentarioak zuei utziko dizkizuet.

P.D.: indezenti dedikatua, azkenaldian faltan bota omen nau eta ;)

Nork: kukue.2007/03/08 22:01:46.180 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2007/02/17 13:17:34.958 GMT+1

Hibernatzetik betebeharrak besapean ditudala...

Siberian dagoela dioen Beasaindar misionero batek idatziriko hitz batzuen erruz nator berriz ere blog hau kontuez betetzera, azterketak direla medio, nahiko abandonaturik egon baita egunotan. 

Norberari buruzko bost sekreturen jokoa dela eta bewater-ek nire sekretutxoak jakin nahi omen ditu, bere zerrendako buru izendatu bainau. Eta nik, gizontxo edukatua naizen honek ez diot ezezkorik emango. Hemen nire biziko sekretuen arteko bost:

1. Kirolari buruz, nik ere egin nituen nire "pinitoak" futbolean. Futbitoan lizeoko pista-ireki edo frontoi hartan belaunmuturrak urratutakoa naiz eta promesa hutsa nintzenez futbol 11-n hasi nintzen bewater jenerala Igor Alustizarekin batera buru nituela. Entrenatzaile bikainak, azala taldearengatik uzten zutenak, kirola maite eta kirolagatik borroka egiten zutenak (kar kar). bewater-ek Javier Clemente gogorarazten zidan, Ducados paketean batez ere (kar kar berriz ere). Denborarekin aspertu egin nintzen futbolaz eta utzi egin nuen, nire indarra oraindik ezin bainuen dosifikatu, eta baloiak nire hankak ukitzen zituen bakoitzeko "patatal"-en ondoan dagoen Irizar-en pabelloian bukatzen baitzuen, nahiz eta alde hartakoa gure porteria izan. Ondoren atletismoan hasi nintzen, eta han nire biziko momenturik onenetako batzuk pasatakoa naiz, ahaztezinak dudarik gabe, kontzentrazio eta entrenamenduetan lagun bikainak egin nituen eta patuaren erruz utzi egin behar izan nuen, lastima.

2. Lau urte nituela, Beasaingo festen ondorengo klase egunetan, eskola-aurrean, kolorezko errotatxo horietako bat eraman nuen. Makil luxe eta zuri baten puntan kolore ezberdineko plastikoz eginiko errotatxo horietako bat, festetan postu guztietan egon ohi zirenetakoa. Errekreo ordua ailegatu zenean, han joan ginen ni eta nire errotatxoa korrikasaiotxo batzuk botatzera. Korrikasaio bakarrean geratu zen atariko ordua, hasi eta segituan estropozu egin bainuen zerbaitekin eta hegan egin nuen lorategiko petril baten aurka kopetarekin eman nuen arte. Ondorioa, zortzi puntuko oparitxoa. Ordundik gaur arte, 22 urterekin ez dut berriro errotatxo batekin korrika egin, eta ez naiz lotsatzen aitortzeaz.

3. Atletismoak belauneko lesio bat ekarri zidan, eta honek ebakuntza bat izan zuen ondorio. "Tendinitis rotuliana" omen zen nuena eta Gasteizko mediku batek egin behar omen zidan txapuza, berriz ere salto egin ahal izateko. Joan nintzen bada ebaketara eta aurreko eguneko afaritik hurrengo eguneko arratseko seiretara ezer jan gabe eduki ondoren, halako batean, herizaina agertu zen nire bila prozesuari hasiera emateko. Sartu ninduten kirofanora eta labanatxoarekin belauna irekitzera zihoazela oraindik anestesiak efekturik etzuela izan esan nien, eta faborez itxaroteko. Beraien harridura aurpegia hanka okerra loartarazi zidatenean izugarrizkoa izan zen, ezkerra anestesiatu partez eskuinekoa anestesiatu baitzidaten. Soluzioa? Txute bat. Ez naiz ezertaz akordatzen. Badakidan gauza bakarra da, muletekin ospitaletik irtetzera nindoala herizain batzuk eta harrerako emakumeak esan zidatena: "Cuando renueves el repertorio, vuelves otra vez!!". Txisteak kontatzen egon omen nintzen kirofanoan, sekula izandako ebaketarik dibertigarriena izan omen zen, izorrai!

4. Gurutze gorrian ere ibili izan naiz anbulantziarekin aurrera eta atzera, eta oraindik ahal dudanean ere jarraitzen dut. Honetan nengoen gau batetan Arrasaten 112ko zerbitzua atenditzen, goizaldeko ordubiak aldera sabelaldean ikaragarrizko minak eraso zidan, hasieran gaua bukatu arte helduko niola pentsatzen nuen, baina 3ak aldera minaren minez Arrasateko ospitalera eraman behar izan ninduten, nirekin batera, zerbitzua betetzen ari zirenak. Hasieran apendizitis bat zela pentsatu zuten eta ireki egin beharko nindutela, eskerrak analisiak ailegatu eta "colico nefritico" bat nuela adierazi zuten goizaldeko lau t'erdiak inguruan, ordurarte ezer hartu gabe eduki ninduten, malko potoloak begietatik erortzen zitzaizkidala minaren ondorioz. Etxekoak esnatu behar izan nituen nire bila etortzeko, benetan gaizki bainengoen nahiz eta dagoeneko, medikamentuei eskerrak, minik ez nuen.

5. Hau, familiartean ez da sekretua, egin bezain laster domeinu publikokoa bihurtu baitzen. 19 urte nituela etxean afaltzeko bakarrik geratu nintzen batean txorixoa errioxar erara egitea bururatu zitzaidan, entzuna bainuen errezeta eta ezitzaidan konplikatua iruditu. Beraz ekin egin nion. Materiala banuen, zartagia, txorixoa (inportante), olioa eta ura. Errezeta aplikatu nuen eta izugarrizkoak geratu zitzaizkidan, hori zen hori gauza goxoa. Beraz hori izan zen nire afaria patatatxo batzuk eta xolomo batzuez gain. Gurasoak ailegatu zirenean galdegin zidaten ea zer afaldu nuen, eta nik harro harro esan nien txorixoak errioxar erara prestatu nituela. Denbora falta izan zitzaien galdetzeko ea nola prestatu nuen. Eta nik pozik esan nion egin nuena. Tontoaurpegia nirea parrez akabatu beharrean hasi zirenean. Ez nekien zergatik. Eta halako batean, arnasa berreskuratu zutenean,  txorixoa zartagian hasieratik jarri behar zela esan zidaten. Momentu batez motza, sentitu nintzen. Errezeta honakoa zen. Ura olioarekin batera zartagian jarri eta txorizoa bota, hauek tapatuta gera daitezen. Ura lurruntzen denean olioarekin zertxobait prejitu eta atera. Nik egin nuena. Ura olioarekin batera zartagian jarri. Lurruntzean txorixoa bota eta prejitu, eta ondoren atera. Ez galdetu zergatik egin nuen hau, nik ere ez baitakit. Oraindik famili bazkarietan adarra jotzen didate horrekin, eta nik uste luzerako joango dela.

Nire partetik gehiago ez. Espero dut zuek ez didazuela adarjotze handirik egingo txorixoaren inguruan.

Beraz, jarrai dezala, sardina bat bezala, orain: Borborka, Karakate magaletik, Tutikeriak, Logaritmo nepertarra eta Bush-ek. Azken honek izango dik zer kontatu sekretu aldetik, eta nik uste bostekin motz geratuko zaiola.

 

Nork: kukue.2007/02/17 13:17:34.958 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2007/01/29 19:31:31.292 GMT+1

Artista hutsa!

Bada denbora azterketak preparatzen hasi nintzela... Orduezkeroz ez dut ezer idatzi hemen, eta gaurkoz nik uste horrela jarraituko duela, oraingoan ez baitut nik hitzegingo, tipo honi utziko diot dantzan. Nik parre dexente egin dut berari begira, artista hutsa!

Disfrutau!!


Nork: kukue.2007/01/29 19:31:31.292 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

2007/01/09 20:22:18.792 GMT+1

Trebetasuna, hizpide

Denok gara trebeak zerbaitetan. Futbolean batzuk, beste batzuk kartetan, lotan ederki egiten dutenak ere badira (ni barne).

Gauza asko daude probatuko ez ditugunak ea trebeak garen ikusi gabe. 1 formula bat gidatu, 007 bezalako espia izan, aberatsa izan, etab..

Gaurko protagonistari, argi eta garbi geratu zaio ez dela lapurretarako jaioa. Gafeak daude, baldarrak, zorte txarrekoak, eta gero tipo hau dago.

Seguruenik lapurreta frustatu horren ondoren, kartzelan egoki dagokion beste afizioren bat aurkituko du, humorista agian... lapurretan baina trebeago dela dudarik ez.




Nork: kukue.2007/01/09 20:22:18.792 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

2007/01/05 12:51:39.590 GMT+1

Man-en museoa, Galizian

Enuen honen berri gaur interneten buzeatzen nebilela berari buruzko artikulu bat aurkitu dudan arte.

Gazte alemaniar bati buruz zen irakurri dudana, Manfred Gnädinger izenekoa.

Orain urte asko, 1962an zehazki ailegatu zen (turismo bidai batean) Camelle-ra, Galiziako herri txiki bat, eta bertako kosta eta parajeen edertasunak maitemindurik han bizitzen jarri zen.

Hasiera batean, pertsona bat gehiago omen zen. Gorputz haundiko gizona, beti arropa onekin estaltzen zuena. Irekia omen zen oso, ez baitzuen inongo arazorik jendearekin erlazionatzeko.

Itsuraz herriko irakasle batekin amodiozko istorioren bat ere izan omen zuen, oso ongi amaitu etzuena, eta egun hartatik aurrera ez omen zen berriro lehengokoa izan. Orduezkero beraldiko bilakaera eman zuen, ia gaur arte.

Museo bat egitea lortu zuen, inongo teilatuperik gabe, inguruko harri, animali hezur eta arrantzako materialez eginiko artelanak ikusteko erakusleiho bat. Hura izan zen bere bizileku bere biziko azken urteetan.Kaxeta txiki bat omen zuen museoan bertan.

Bere janzkera 1962an heldu zenetik asko aldatu zitzaion, azken urteak "taparrabos" bat bakarrik soinean zuela ibiltzen omen zen.

Honek etzion inongo osasun kalterik eragin, behin bakarrik joan baitzen medikuarengana, zakur batek kozka egin ziolako. Erabateko kirolaria bera, igerian zein oinez benetan trebea, eta jateko barazkijalea soilik. Haragirik ez omen zuen probatu ere egiten, eta arrainik ere ez.

Bere museroa sartzeko 100 pezeta kobratzen zituen, eta beste 100 kamara batekin baldin bazindoazen. Honen truk berak kolorezko lapitz batzuk eta libretatxo bat ematen zizkion bisitariari, honek museotik gehiena gustatzen zitzaiona marraztu eta bueltan berari itzultzeko, izena eta jaiotze datarekin. Debekatuta zegoen erretzea, beraren hitzetan: "Ez dut kerik nahi nire zeruan".

Tamalez, Prestige petroluntziak istripua izan zuenean, eta honen zikinkeria guztia galiziako kostetara ailegatu zenean, Man-en bizibide eta pasio zena zerri eginda geratu zuen.

Aste batzuk beranduago 2002ko Abenduaren 28an hil zen, penak jota.

Hil aurretik hau esan zuen kostako zikinkeriari buruz:

<<yo decir que esto no debe limpiarse nunca..., porque hombre no querer a hombre, ni a mar, ni a peces, ni a playa>>




Hemen bera.



Bere museoa.



Irakurri ditudan gauza batzuek ulertzera eman didatenaren arabera herritar batzuk borrokan dabiltza museoa instituzio publikoek hartu eta horrela inork ez dezan izorratu.

Man-Camelle

Nork: kukue.2007/01/05 12:51:39.590 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

2007/01/05 01:00:11.880 GMT+1

Leherketak astindu du hautsa...

... bederatzi hilabete luzez txokoan bildurik zegoen hautsa. Esperantza genuen hauts hori hor geratuko zenarena, geldirik, norbaitek egunen batean jaso eta behinbetiko desagertaraziko zuelakoan. Berarekin gauza pilo bat eramanez. Aldiz txokoa garbitutakoan hautsaren azpian zegoena ikusi ahalko genuen. Han egongo ziren herriak urteetan eskatutako gauza asko, zorte apur batekin, denak. Zoriontsu izango ginateke hautsa biltzearen ondorioz lortutakoarekin gehientsuenok behintzat, beste batzuk tripakomin galantarekin, orain bertan gu gauden bezalaxe, beti egon behar baitu norbaitek tripakominez.

Baina urtea amaitu baino lehen, Madrilgo Barajas aireportuko T4 terminala leherketa, su eta kez josi da. Honekin bat, bi pertsona, lasai lasai, norbera bere autoan lo zeudela, bi ekuatoriar, hormigoi, kristal eta burdinez estalita geratu dira, bizirik ateratzeko inongo posibilitaterik gabe.

Entzun dudanean ezinezkoa zela pentsatu dut, ez nuen irratirik entzun nahi banekiena ez sinisteko.

Eta honekin txokoan zegoen menditxoa, gainbehera etorri da. Hauts ale bakoitza berriro ere, zegoen lekura itzuli da. Berarekin batera esperantzak menditxoaren azpitik desagertu dira.

Ez dakit dagoeneko zer pentsatu, zerbait egin dezaketenek beste aldera begiratzen baitute ezer gertatu izan ez balitz bezala.

Orainarte bederatzi hilabetez bake prozesua ezinezkoa zela ziotenek eskuak bata bestearekin igurtziz jaso dute berritxarra. Beste guztiek aldiz negar besterik ez dute egiten.

Inpotentzia ikaragarria sentitzen dut horrelakoetan, herriak hitzegin baitu, eta abertzale garenok aho batez eman dugu gure iritzia atentatu honen aurrean. Baina ez da horrelakorik aditu politikoen ahoetatik. Bestalde egon dira deklarazio publiko eta artikulu batzuk hedabideetan. Hemen bi:

Guillermo Arbeloa - HBko parlamentaria izandakoa

Fermin Muguruza - Aurkezpenik behar ez duen musikaria


Pozgarria da horrelakoak irakurtzea.

Agian izango da berriren bat egunotan, milaka hipotesi aditzera eman dira behintzat. Ahalik eta azkarren izatea espero dut, ez baitaukat gogorik berriro hauts guztia jasotzen hasi eta alferrik izateko.

Nire hautsazpiko esperantzak poltsikoan gorde ditut berriro, hautsa jasotzen hastean berriz menditxoaren azpian jartzeko. Agian, egunen batean menditxoa desagertzea lortuko dugu, ez al da beranduegi izango, nire esperantzak bizitzeko aukera izan nahi baitut.

Nork: kukue.2007/01/05 01:00:11.880 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)