50 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-11-19 09:00

Zuzeun eta sustatun argitaratu arren, nire blogean ere argitatu behar nuen:

Nekazari finek haziak non bota zituzten gogoratzeko azatzak jartzen zituzten. Normalean, makila txikiak izaten ziren, hazia non bota den markatzeko. Azken bi urteotan ni ere horrela ibili naiz, makil txikiak ipintzen han-hemenka. Kasu honetan, nik ez ditut haziak bota, nik egin dudan gauza bakarra izan da hazi horiek non loratu diren adierazi. Beti ere, euskarazko kulturgintzaren soloan.

Hazietatik denetarik ernatu da: haritz sendoak, loretxo ahulak eta uzta ederrak. Denetarik bilatzen saiatu naiz, proiektu handi eta txikiak, profesionalak eta boluntarioak, eta ahal zen neurrian lurralde guztietakoak eta kulturgintzako alor guztietakoak. Ez dakit lortu dudan, baina hor doaz azken bi urteotan batu ditudan 50 azatzak:

Literatura:

- Azatzak 1: 111 akademia

- Azatzak 4: Armiarma.com

- Azatzak 9: irakurri, gozatu eta oparitu

- Azatzak 11: literaturia

- Azatzak 20: Hitzen uberan

- Azatzak 26: Ahotsenea

- Azatzak 32: irakurle klubak

- Azatzak 39: Etxegiroan + Xerezade

- Azatzak 42: Edo argitaletxea + Pasazaite liburuak

- Azatzak 44: Literatur mikropilulen farmazia

- Azatzak 46: Euskarari ekarriak

Arte eszenikoak:

- Azatzak 2: Eztena fanzinea

- Azatzak 15: EHAZE

- Azatzak 21: Irrien lagunak

- Azatzak 29: dantzan

- Azatzak 36: Artedrama (ADEL)

Komikigintza:

Azatzak 49: Galtzakomik

Ikus-entzunezkoak:

- Azatzak 5: Azpitituluak.com

- Azatzak 7: Laburbira

- Azatzak 22: Bertsolari

- Azatzak 24: Gartxot

- Azatzak 25: Lekeitioko zinema eta bideo bilera

- Azatzak 31: Beranduegi

- Azatzak 35: EiTB nahieran

- Azatzak 40: Mihiluze

Azatzak 50: Argia multimedia

Musika:

- Azatzak 8: ekaitzaldia badok

- Azatzak 12: Euskal Herria Zuzenean

- Azatzak 18: Herri musikaren txokoa

- Azatzak 26: Ahotsenea

- Azatzak 28: Entzun musikazuzenean

Azatzak 34: Berri txarrak

- Azatzak 38: Kantuz

- Azatzak 47: Euskal Karaokeak

Bertsolaritza:

- Azatzak 17: Auspoa

- Azatzak 22: Bertsolari

- Azatzak 33: Arabako bertsozale elkartea

- Azatzak 43: Algortako bertsolari eskola

Azpiegiturak:

- Azatzak 14: Kukutza gaztetxea

- Azatzak 27: Azpeitiko kultur mahaia

- Azatzak 45: Bilboko Kafe Antzokia

Orokorrak:

- Azatzak 3: Korrika kulturala

- Azatzak 6: Iparra-hegoa

- Azatzak 10: eskola txikiak

- Azatzak 13: Euskal kulturgintzaren transmisioa

- Azatzak 16: Xamarrenak

- Azatzak 19: Arratsaldekoa eta arratsean

- Azatzak 23: Luma aldizkaria

- Azatzak 30: Ahotsak

- Azatzak 37: EKE

- Azatzak 41: Garaion

- Azatzak 48: Euskararen maratoia


Utzi iruzkina: