2010/11/11 21:14:36.846 GMT+1
Auzoko
Petra
Elserrekin Manhattan eta Bronx-etik bidaiatu genuen pasa den astean.
Eztabaida teoriko samarra izan zen, baina tira. Eta aste honetan ezagutu
izan dut Auzoko egitasmoa. Programa berritzailea iruditu zait eta
ekimen polita. Eta etorkinekin egiten diren ekimentxoak batzea otu zait.
Auzoko
bera aipatu dut dagoeneko. Horrez gain, bada Andoain-Hernani aldean
ninaiz gugara ekimena (ezta Petra?). Bestelakoak ere badaude:
euskaltegiek antolatutako Aisa ikastaroak, Lea-Artibai aldeko ekimenak, euskara errefortzuak hainbat herritan, etorkinentzako
hiztegitxoak ...Bestelako ekimenik bururatzen al zaizue?
Nork: garaigoikoa.2010/11/11 21:14:36.846 GMT+1
Etiketak:
soziologia
etorkinak
auzoko
hizkuntza
elser
sl
soziolinguistika
petra
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (1)
Erantzunak
Nork: Benito.2010/11/12 09:04:20.167 GMT+1
http://karrajua.org
2Daide: http://www.urtxintxa.org/antbuspre.asp?nombre=3188&cod=3188&sesion=14
Alea Tita Konba: http://www.urtxintxa.org/antbuspre.asp?cod=2339&nombre=2339&nodo=&orden=True&sesion=14
Por tzierto! AISIA.NET web orria berritu dugu eta bertan blog bat sortu dugu aisia, haurrak, gazteak eta soziolinguistikaz hitz egiteko.
http://www.aisia.net/bloga/
Nork: Jaime Altuna.2010/11/12 09:59:57.601 GMT+1
www.aisia.net/bloga
Jaime, oso interesgarriak Urtxintxaren biak. Eta aisiako bloga ere elegante. Harpidetza egin dut jadanik, jarraituko zaituztet bai horixe.
Ekimen gehiagorik?
Nork: txerra.2010/11/12 10:37:46.072 GMT+1
eta beste bat ere ezagutzen dut, Donostian: "Ongi etorri" izenekoa. Ez dakit web orria edo bloga duten baina gurean (www.ninaizgugara.org) agertzen da honi buruzko informazioa.
Iaz hasi zen ekimen hori eta esperientziari buruz bideo bat ere egin zuten.
Nork: Petra.2010/11/16 18:44:36.358 GMT+1
Bilbon Uribarrin eta Bilbo Zaharrean GITE-IPESek antolatzen dituzten gau eskolak ere aipatuko nituzke. Ez dira bereziki etorkinei zuzenduak baina parte hartzaile asko etorkinak dira.
Nork: txerra.2010/11/16 22:01:27.597 GMT+1