Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/11/14 09:59:45.543 GMT+1

Azatzak 24: Gartxot

Azatzik azatz jarraitzen dugu azaroan. Eta oraingoan ekialdera joko dugu, baina mendebaldetik datorren oihartzunak hara eramanda.

Galizia aldeko Sechu Senderen bidez jakin dugu Gartxot izeneko ekimenaren berri. Animaziozko filma egiten ari dira egin dute Zaraitzu aldean. Datorren hilean estreinatuko ei da filma. Ostiral honetan estreinatuko dute Euskal Herriko zinema aretoetan.

Baina, horretaz gain, bestelako ekimen batzuk ere jarri nahi dituzte martxan:
Gartxot bidea eta abar.


Gartxot trailerra from Somuga on Vimeo.

Eguneraketa: filma amaitu dute eta ostiral honetan estreinatuko dute. Ikusteko irrikatan gaude. Aupa Gartxot!

Nork: garaigoikoa.2011/11/14 09:59:45.543 GMT+1
Etiketak: soziologia kulturgintza azatzak gartxot zinema hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa, eskerrik asko Gartxoten berri emateagatik, dena dela, hor ikusten den bideoa Gartxot film laburrekoa da (2009ko abenduan egina). Orain film luzea egin dugu, zinema aretoetan azaroaren 18tik aurrera. Informazio gehiago nahi baduzue, hemen dago: www.gartxotfilma.com

Nork: Edorta.2011/11/14 12:12:21.083 GMT+1

Mila esker, Edorta. Zinemara joateko irrikitan nago. Aldaketak sartu ditut artikuluan.

Nork: txerra.2011/11/14 16:33:09.661 GMT+1

Atzo ikusi nuen filma eta oraindik hunkituta nago. Film zinez gogorra bada ere, berriro ikusteko irrika dut. Merezi du filma, merezi ere. Estetika aldetik oso ona, eta mezu aldetik ere ederra: gure kosmobisioarekin bat datozen mila gauza agertzen dira, kultur erreferentziak, sinesmen zaharrak, koblakariak, alboka, panderoa, sorginak, artzainen bizimodua, abadeen zitalkeria, Nafarroako erregea, ... Eta hori guztia Baxenafarroako euskaraz eta azpititulu barik. Biba Gartxot!


Nork: txerra.2011/11/25 08:47:47.921 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru