Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/12/07 13:56:57.616 GMT+1

Azatzak 26: Ahotsenea

Mekaren erdigunean gaude bete-betean. Baina ondoko karpa batean. Durangoko azoka azken urteetan biziberritu duen gunean, karpapean. Ahotsenea duzue hau.

2011n 95 ekitaldi, bost egunetan. Euskarazko sortzaileak eta euren publikoa batera, punta-puntako idazle eta taldeak, eta hasiberriak, denak nahasian, baina espazio berean.



Gainera, aurten horri lotuta sortu dira Irudienea eta antzerkiari lotutako espazioa (azokak eta Ahotseneak apur bat bazter utzi dituzten bi esparru, bideogintza eta antzerkigintza). Eta biek ahotsenean izan dute abiapuntu.

Gauza txar bakarra dauka honek guztiak: hurrengo urtean egunero Durangora joan beharko naizela horrenbeste eskaintza kultural tartean izanda.

Nork: garaigoikoa.2011/12/07 13:56:57.616 GMT+1
Etiketak: ahotsenea soziologia kulturgintza azatzak hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru