Azatzak 34: Berri Txarrak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-03-15 08:20
1

Negu Gorriak taldeak urratu zuen bidea aspalditxo: nazioarteko arrakasta lortu euskaraz. Horren gainean entseguak eta guzti egin izan dira. Ordutik hona bidea urratu dute euskal taldeek nazioartean, gutxiago ala gehiago.

Baina ia 20 urte pasa dira Negu Gorriak-en moduko fenomenoa izateko gurean (desberdintasunak desberdintasun, jakina). Berri Txarrak da taldea. Berri Txarrak da fenomeno berria. Euskaraz mundura irekirik. Euskaraz kantatzearen inguruan mila aldiz erantzun behar izan duten arren.

Gure musika enbajadoreak (orain dela urte asko, Metz-en Luxenborgoko morroi batekin egon nintzen aterpe batean, nongoa nintzen galdetu eta euskalduna erantzun, eta bera hasi zen kasete batean musika bilatzen eta Lehenbiziko bala kantua jarri zuen).


txerra

txerra 2012-04-18 08:30 #1

Jon Eskisabelek artikulu interesgarria idatzi du, Negu Gorriak eta Berri Txarrak taldeen arteko antzekotasunak aipatuz: <a href="http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-04-17/034/003/harian.htm">Harian</a>.<br />


Utzi iruzkina: