Azatzak 39: Etxegiroan + Xerezade

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-31 08:27

Gero eta gehiago entzuten da literatura. Gero eta gehiago. Gurean ere literatura entzuteko ekimenak jarri dira martxan. Eta horietako biri dagokie 39. azatza.

Etxegiroan.com-ekoek narrazio laburrak, ipuinak, poemak, liburuen pasarteak eta abar grabatzen dituzte eta sarean jarri edonork entzuteko moduan. Helduentzako eta gazte eta haurrentzako atalak dituzte. 100dik gora grabazio batu dituzte dagoeneko.



Xerezade ere antzeko proiektua da. Bilbo Hiria irratian grabatzen dute astean behin podcast-a eta gero sarean eskegi euren blogean. Munduko eta bertako literatura euskaraz grabatu eta entzuteko moduan jartzen dute.

Segi dezagun bada literatura entzuten.


Utzi iruzkina: