Azatzak 49: Galtzakomik

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-10-30 19:28

Komikigintza gutxi jorratu dut azatzen artean, nahiz eta komikizalea izan. Aurreko batean Napartheid zaharrak apaletatik jaitsi eta azken aldiko arratsalderik gogoangarriena pasa nuen. A ze oroitzapenak!




Gaurkoan Galtzakomik lehiaketa dakargu, 49. azatza hain zuzen ere. Tolosako Galtzaundi euskara elkarteak antolatzen du lehiaketa. Lanak aurkezteko epea azaroaren 23an amaitzen da. Oinarri zehatzak http://galtzakomik.blogspot.com webgunean daude.


Utzi iruzkina: