Azatzak 51: Izarren distira

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-11-28 08:25

Izarrak zure zain daude, hala esan didate zeruko maindire beltza han hemenka zulatzen (Berri Txarrak)

Izarrak zure zain daude bai, distira egiteko zain daude. Talentu berriak euskaraz, talentu berri gazteak. Bizkaiko hiru eskualdetan garatzen ari dira programa, Durangaldean, Txorierrin eta Getxon: Izarren distira.

Tailerrak egiten dituzte (kazetaritza adibidez), sormen topaketak, kastinak, entseguak, galak eta abar. Teknologia berrietan ere aritzen dira (tuentin eta youtuben). Izarren distiraren atzean dauden ideiak eta motibazioak ezin baino hobeto azaldu zituen Aritza Escandonek udaltop jardunaldietan 2010ean.


Utzi iruzkina: