Azatzak 52: Xabiroi

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-12-05 08:42

Komikigintzan batzuk Napartheid aldizkariarekin etorri ginen euskararen ingurura. Gaur egun Napartheid ez dago, Zapla izeneko fanxin bat dago Eibar aldean eta Zuberoan Astapito izeneko beste bat.

Baina euskaraz komikigintzan azken urteotan ekimen interesgarririk izan bada, Xabiroi da hori. Aldizkari txukuna, idazleak eta komikigileak harremanetan, urtero album zoragarriak (iazko Euskadi sarien irabazle Azken garaipena lekuko) eta abar. Aurten ere albuma argitaratu dute: Annubis 3.0. Blog txukuna egin dute komikiarekin ere.

ANUBIS 3.0 TrailerHD from Dani Fano on Vimeo.


Utzi iruzkina: