Azatzak 55: Kultur errota

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-01-16 08:18

Topaguneak sortu zuen Kultur Errota, aspaldi, 1998an. Ordutik hona, Topaguneko euskara elkarteek ehunka kultur ekitaldi antolatu dituzte programa honi esker. Ehunka eta dabilen harriak jiraka jarrai dezala.




Honako hauek dira programa honen ezaugarriak, Kultur Errotaren webgunearen arabera:

  • Hitzaren lehentasuna: Eskaintzen diren emanaldietan euskararen erabilerak lehentasuna izaten du. Horrek ez du esan nahi inoiz berbarik erabiltzen ez duten ekitaldiak onar ezin daitezkeenik.

  • Herri mailako ekitaldi xume, formatu txikikoen beharrari erantzutea.

  • Kultur emanaldien kalitatea: Oinarrizko balorea dugu kalitatea. Horretarako, mota askotako proposamenak aztertu, hautatu eta, horren arabera, osatu behar dira.

  • Aniztasuna: Kultur eskaintzak anitza izan behar du (kantaldiak, poesia, errezitaldiak, antzerkia, bertsolaritza, dantza etab.).

  • Lurralde guztietako adierazpenak jasotzea: Saiakera berezia egin beharko da zenbait lurraldetako kulturgileen adierazpenak bildu eta bultzatzeko.

  • Hainbat belaunaldiren arteko harremanak bultzatzea eta, belaunaldi gazte horien parte-hartzearen bitartez, etorkizunerako euskarazko kultur dinamika bat sustatzea.

  • Eklektikotasuna: Ohiko kultur jarduerarekin batera (trikitixa, kantagintza...), berriei eta sor daitezkeenei (performance berriak, musika estilo berriak...) ere irekiak egotea.


Utzi iruzkina: