Azatzak 58: Bertso movie da!

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-02-27 09:51

Bertsolaritzaren inguruan hainbat lehiaketa egiten dira han-hemenka. Bat-bateko bertsoen txapelketez gain, bertso-paper lehiaketa ugari egiten dira.

Iaz arte, Beasainen ere egiten zen bertso-paper lehiaketa. Baina … lehiaketari buelta bat eman eta bideo bidezko lehiaketa egin zuten. Aurten lehiaketa horren bigarren urtea da. Bertso movie da! dauka izena ekimenak.

Ekimen berritzailea da, bideo bidezko sorkuntza, euskara, bertsoa eta parte hartzea uztartzen duena. Eta, gainera, interneten eskegitzen dituzte bideoak. Iazko bideo bat hemen, kasurako:


Utzi iruzkina: