Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/13 18:14:33.107 GMT+2

Azkue eta bere garaia

Pasa den astean bete zituen Euskaltzaindiak 90 urte (bejondeizuela). Eta pasa den astean ere amaitu nuen Euskaltzaindiko lehen lehendakariari buruzko biografia (edo). Jurgi Kintanak idatzi du (zure bloga berrituta noizko?). "Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra".

Resurreccion Maria Azkueren beste ikuspegi bat eman dit liburuak. Orain arte, Azkue beti tradizio biltzaile gisa irudikatu dut, ipuinak, herri hizkerak, kondairak, kantak, ... biltzen zituena. Baina ez, ez da hori bakarrik, euskara modernizatzeko ahalegin betean aritu zen Azkue. Eta ez bakarrik corpus plangintzan, estatus plangintzan ere eragiten saiatu zen, gogotik saiatu ere (nahiz eta ez izan berak esperotako emaitzak).

Horrez gain, euskararen historia sozialerako beste ekarpentxo bat da liburua. Zehazki, euskalgintzaren historiari ekarpen itzela egiten dio. Ondo dokumentatuta, mitoak apurtzen, hizkera erraz eta atsegina, ... irakurtzen gozatu dudan liburua izan da.

Horixe gomendioa, XX. mendeko euskalgintza zer izan zen ulertzeko ezinbestekoa baita. Liburuaren laburpena.


Nork: garaigoikoa.2009/10/13 18:14:33.107 GMT+2
Etiketak: euskara euskalgintza soziologia hizkuntzaren resurreccion historia kintana jurgi sl soziala euskaltzaindia maria soziolinguistika azkue | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...skuratzea-dvd">Euskararen berreskuratzea (DVD)Beste gomendio batzukAzkue eta bere garaiaBerbagaz ...

Erreferentzia: Urria: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/10/05 09:03:44.748 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru