Neurtu ondoren, emaitzak publiko egin behar, emaitzak karrikara atera behar, dudarik gabe. Prentsak jaso ditu emaitzak gainetik, baina horrekin ez da nahikoa. Eta, horretarako, Soziolinguistika Klusterrak Bat aldizkariaren ale berezia atera du ikerketa honen harira. Emaitzak aurkezteaz gain, emaitza horien gaineko interpretazioak eta hausnarketak ere badakartza aldizkariak. Oso mamitsua da bertan esandakoa, eta hainbat ikuspuntu dira nabarmentzekoak.

Batetik, nik nabarmendu nahiko nituzke Araba, Nafarroa eta Gipuzkoaren emaitzen gaineko irakurketak. Bakoitzak bere alorrean ekarpen ederra egiten dio euskal soziolinguistikari, euskararen komunitatearen errealitatea hobeto ulertzen laguntzen digu. Bizkaikoak, ordea, ez du besteen maila eta orokortasunetan galdu egiten da, emaitzak xehe aztertu beharrean. Pena da, Bizkaiko kasuak irakaspen ederrak eman ditzake-eta, nire ustez behinik behin.
Bigarrenik, bestelako ekarpen batzuk ere nabarmendu nahiko nituzke: Xabier Isasi eta Olatz Zabaletarenak, bereziki azken honek egiten duen irakurketa prestigioari buruz.

Idatzi artikulu bat