Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/15 20:22:48.628 GMT+2

Berbagaz olgeu

Askok esaten dute euskararekin olgatu egin behar dela. Irratian ere badago irratsaio bat honako izenarekin: Hitza jolas. Eta horretan gaudela, ba egin dezagun berbarekin jolas egiteko modutxo batzuk aipatzera.
 
Gurean kirol nazionala badago, hori bertsoa da. Amurizak behinola horrela deitu zion: Hitzaren kirol nazionala. Eta, gainera, aurton kirol horren Champions League jokatzen ari da. Abenduan finala, BECen, eta bitartean gozatzera eta onenak irabaz dezala.
 
Telebistan ere badago Mihiluze programa gomendagarria eta arrakastatsua. Azpitik dagoen filosofia berbekin jolas egitea baino ez da: hitzekin jolas egin, euskalkietako berbak ezagutarazi, bertsoak ere, ...
 
Bi horietaz gain, bestelako mila ekimentxo daude han eta hemen: bertso eskolak, esaera zaharren txapelketak, liburuak (Hitza azti, adibidez), artikuluak hainbat lekutan (adibidez, Sustatuko sail hau), hitano ikastaroak, euskalki ikastaroak, ... 
 
Baina beste bi ekimentxo aipatu gure nituzke. Alde batetik, Luma aldizkaria eta aurton, azaroan, egingo duten Euskal Herriko III. Txapelketa. Hitz gurutzatuen III. txapelketa. Eta, beste aldetik, Markos Gimeno eta bere palindromoak.
 

Nork: garaigoikoa.2009/10/15 20:22:48.628 GMT+2
Etiketak: ludohizkuntzalaritza hizkuntzaren soziolinguistika soziologia sl | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Berbagaz olgetan ari bagara, hauek be horreri ekiten dautsie: http://wiki.hamahiru.org/index.php?title=Hitzokei Hiztegi zoroa, oin urte batzuk harek egin eban Zorotariko euskal hiztegia bezalatsua.

Nork: txerra.2009/10/26 16:39:09.545 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Errenferentziak:

...a/beste-gomendio-batzuk">Beste gomendio batzukAzkue eta bere garaiaBerbagaz olgeuFamilientzako...

Erreferentzia: Urria: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/10/05 09:03:45.650 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru