Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/10 18:34:20.429 GMT+1

Diglosia atxikigarria

Gaur irakurri egin dut Martin Rezolak Euskara 21 txostenari buruz esandakoak. Porzierto, artikulua oso ona eta oso gomendagarria.

Eta hor berak aipatzen du diglosia atxikigarria (gaztelaniaz sostenible-edo). Eta berak ez duela kontzeptua inoiz entzun aipatzen du. Eta interneten non topatu duen. Eta amaitzeko esaten du oximorona iruditzen zaiola. Hau da, berez diglosia eta atxikigarritasuna (tumatxa) ezin direla ezkondu. Ba, ez nago ados. Baina kontzeptua niri ere ez zait gustatzen.

Izan ere, Charles Fergusonen definizio klasikoan diglosia berez atxikigarria zen, diglosia egoera egonkor eta estankatu bat definitzeko erabiltzen zen, hizkuntza beraren funtzioak oso ondo definituta eta oso ondo barneratuta zeuden bere diglosian. Gerora zabaldu diren adieretan hori ez da horren argia, baina hasierakoan argi eta garbia zen.

Dena den, gaur egun gurean diglosia atxikigarriaz berba egitea hodeietan ibiltzea da nire ustez. Hemen eta orain diglosia ez da inondik inora atxikigarria, ezta gutxiago ere. Ez Bilbon, ez Aulestin, ez Ataunen, ezta Iruñean ere. Ez da, eta oso zail ikusten dut nik diglosia atxikigarria inoiz herri honetan ikustea (nik ikustea behinik behin). Eta are gutxiago gaur egun gizarteak daraman abiadurarekin. Baina tira .....

Nork: garaigoikoa.2009/02/10 18:34:20.429 GMT+1
Etiketak: soziologia hizkuntzaren politika hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.