Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/11/22 18:28:13.143 GMT+1

Emozioak-gaitasuna-praktika

Motibazioa, ezagutza eta erabilera izan dira euskal soziolinguistikaren ardatzak azken urteotan. Txepetxek asmatu eta beste guztiok hari ikasi.

Baina ... Jone Miren Hernandez ausartu da. Aldaketa eskatu eta alternatiba proposatu: emozioak-gaitasuna-praktika.



Beraz ....

Motibazioa-ezagutza-erabilera

vs.

Emozioak-gaitasuna-praktika

Zeinen alde zaude zu?

Nork: garaigoikoa.2010/11/22 18:28:13.143 GMT+1
Etiketak: hernandez gaitasuna soziologia motibazioa txepetx miren ezagutza praktika hizkuntza jone sl soziolinguistika erabilera emozioak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Benitok nik baino hobeto azaldu du bere Atoan blogean.

Nork: txerra.2010/11/23 09:46:51.898 GMT+1

Emakumeook....EMOZIOEKIN hasita...;)

Ezagutzen duzue "Sortir de l'armari lingüistic" liburua? Hasi berria naiz irakurtzen (katalanarekin borrokan) baina iruditzen zait guztiz merezi duela eta gai honen inguruan hainbat bide erakusten duela...

Nork: Petra.2010/11/23 22:23:40.700 GMT+1

Klusterrekoek ere aipatu dute Jone Mirenen hitzaldia. Eta zehaztasun gehiago ekarri dute (egon ez ginenok ezin jakin).

o ERABILERA - PRAKTIKAK
Erabilera hitza hitz egitearekin lotua dagoelakoan, Praktika proposatzen du hizkuntza batean iragarki bat irakurtzea edo euskarazko elkarrizketa batean hiztun batek hiztun-pasibo bezala jokatzen badu, praktika linguistiko bat egiten ari dela jaso nahian.

o EZAGUTZA - GAITASUNAK
Ezagutza kontzeptuak funtzionatzen du EZAGUTZEN DU/ EZ DU EZAGUTZEN eskeman. Hiztun bakoitza hizkuntza batean zenbait funtzio ongi betetzeko gai da, beste batzuk erdizka bete ditzake eta bete ez ditzakeen batzuk ere baditu. Horien bilduma lirateke bere gaitasunak (edo konpetentziak edo trebetasunak).

o MOTIBAZIOA- EMOZIOAK
Motibazioa mugatzaileegia da eta zentzu batean uler daiteke (Motibazio handia, txikia, honek hark baino motibazio gehiago,…) Hizkuntzarekiko emozioak eskala bakar batean bildu ezin diren senmtimenduen multzoa dira.

Nork: txerra.2010/11/24 15:09:59.383 GMT+1

Errenferentziak:

...tika"> 2 All 0 Influential $(window).load(function(){$('#side-ad-block').oneriot_ads();}); Emozioak-gaitasuna-praktika - Garaigoikoa blogak.com/garaigoikoa/emozioak-gaitas...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Emozioak-gaitasuna-praktika - Garaigoikoa [blogak.com] on Topsy.com 2010/11/22 20:04:03.586 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru