(erdi)Gunea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-22 17:11
1

Pasa den larunbatean Topaguneak antolatu zuen Gunea eguna Azkoitian. Bertan hainbat elkartek 23 ideia aurkeztu zituzten (tartean Tximintxekoa Eider eta biok aurkeztu genuen).



Aurkezpen guztietan ezin egon (bi frontoitan batera ari ziren egiten), baina haietako askotan bai izan nintzen.

Elkarteek denetarik egiten dute: kulturgintza auzolanean (Tximintxeko Herria martxan martxa herrian, Garaion-eko egitasmoa, Berbaizukoen Müllerenea, Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa), lehiaketak (Galtzakomik), hausnarketa saioak (Batu sutondora, Pil-pilean elkartekoa), familia transmisioan eragiteko proiektuak (Sendi, Getxo), aisialdi egitasmo berritzaileak (Jarduneko udaleku ibiltariak, Txatxilipurdiko Eguzkilaru, Goienak ondutako Kantari egitasmoa), komunibakide berritzaileak (aiaraldea.com), etorkinekin lan egiteko programak (Auzoko) edo euskarazko produktuak saltzen dituen denda (Karridenda, Iruñea).

Ikaragarrizkoa. Ikaragarrizkoa. Auzolana eta imajinazioa bat eginik. Originaltasuna. Asko ikasi nuen. Ea hurrengo urteetan honen modukoak egiten jarraitzen duen Topaguneak.


Topagunea

Topagunea 2012-05-25 00:41 #1

Handia da dagoen sormen eta antolakuntza gaitasuna. Dena krisia dan garaiotan oraindik badaude ekimen eredugarriak.... eta sortuko dira berriak!
Ederra izan zen... http://www.topagunea.org/topagunea/gunea-eguna-ederra-izan-zen
Besarkada bat eta, bai, egingo ditugu horrelako gehiago ere: jarrai dezala festak!


Utzi iruzkina: