Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/12/11 20:44:06.349 GMT+1

Euskara amablea

Azken egun hauetan Bilboko kaleak El euskera amable izeneko kartelez josita ikusi ditut. Orain arte gutxik komentatu dute kartelek atzean daramaten karga.



Izan ere, euskara amablea (maitakorra?) izango da hemendik aurrera, antza. Eta orain arte nire mingainean zegoena zer zen ba, euskara ez amablea? Ez zuten esaten ba euskarak ez zuela irainik ala?

Txantxak alde batera utzita, kezkagarria iruditzen zait azken aldi honetan zabaltzen diren zenbait mezu: el euskera amable, euskara askatasunez (edo horrelako zerbait), ... Ematen du orain arte euskararen alde jardun dugunok inposatzaile hutsak izan garela, euskara besteak gutxiesteko erabili dugula, ... Nazionalismo espainiarrak irabazi digu partida, baina nik nahiago honako mezu hauek.

Posted by: garaigoikoa.2008/12/11 20:44:06.349 GMT+1
Tags: euskara soziologia hizkuntzaren politika hizkuntza sl amablea soziolinguistika | Permalink | Comments (4) | References (2)

Comments

Laster batean barkamena eskean ibili beharko dugu. Gurekin inork ez du "amablea" izan behar ala?

Posted by: Benito.2008/12/11 23:18:25.294 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka

Posted by: Marti(n).2008/12/12 22:24:25.529 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/1976

Izan ere, amabletik gutxi dugu euskaraz bizi ezinean bizirauten dugunok... Laster barkamena eskatzen ibili beharko dugu, bai...

Posted by: Aitor.2008/12/13 02:45:42.252 GMT+1

Ez dakit zein den penagarriagoa, mezua ala Biribilko bera orokorrean. Zein baino zein. Hauen martxan 10 urte pasa eta oraindik kartelen bidezko kanpainetan baietz ibili. Inor ez haserretzeko aitzakiaz, ikerketa pilototik pilotora eta beste kartel batzuk atera arte.

Posted by: Joao.2008/12/14 22:28:15.313 GMT+1

References

...an Anjel Lertxundik hobeto esan ditu nik esan beharrekoak. Badoaz, beraz, bere berbak, nireak baino dezente hobeak.Euskara txit amab...

Reference by: Euskara amablea (II) - Garaigoikoa 2008/12/13 21:11:26.945 GMT+1

...56.883 GMT+1 NOIZKO AMABLE? TRADIZIONALISTAK DEUSTUN IV Euskara amablearen garai hauetan halakorik sinestea zaila badirudi ere...

Reference by: NOIZKO AMABLE? TRADIZIONALISTAK DEUSTUN IV - Berbaizu Euskara Elkartearen bloga 2008/12/26 12:50:08.776 GMT+1

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco