Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/15 09:57:05.585 GMT+1

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak (1 eta 2)

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak

logoa

Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzun nahi zaio abenduaren 14an, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean aurkeztuko diren bi kasuen bidez. Bi hauek Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak bildumaren lehen bi aleak dira, eta bertan euskara beren erakundean laneko tresna bezala erabili ahal izateko egin dituzten urratsak kontatzen dira, modu atsegin eta irakurterraz batean. Argitalpen hauek Soziolinguistika Klusterrak, HUHEZIrekin eta /Ezagutzaren Clusterrarekin lankidetzan osatu ditu 2007an zehar.

Ezagutzaren Clusterrak egindako Kudeaketa Aurreratuko Enpresak argitalpenak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu ditugu. Beraz, kudeaketan eredugarri diren kasuen ordez, euskararen normalizazioan eredugarri direnak aztertu ditugu. Aurten landu ditugunak ELAY Taldea eta EIKA Koop. E. erakundeen kasuak dira. Kontaketa hiru hizkuntzetan egin da: euskara, gaztelania eta frantsesa. Urtero beste bi kasu aztertzea da helburua.

Hauek dira bi kasuetan aipatzen diren puntu nagusien laburpena:

ELAY

1. ELAY, bide erakusle

1991 arte ez zen inon euskara planik egin. Aurretik euskararen erabilera areagotzeko lanik egina bazen ere, ELAY Taldean egin zuten euskararen erabilera sustatzeko lehen proiektu pilotua, Elhuyar aholkularitza eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren laguntzarekin. Lantaldeak aurkeztutako ideia Zuzendaritzak asanbladan proposatu zuen, eta denek onartutako erabakia izan zen.

Formazioa eta komunikazio zirkuluak hasieran, teknikaririk gabeko fase autonomoagoa geroago eta euskararen erakundetzea, azkenik. Azken pauso handi hau lortzeko, plana enpresaren prozeduretan beretan txertatu zuten, kalitatezkoetan hain zuzen.

ELAY

2. EIKA, lan-gune euskalduna

EIKA Koop. E.k bere buruari “lan-gune euskalduna” deitu ahal izateko egindako bidea kontatzen du koadernoak. Emun Koop. E.ren aholkularitzarekin, horretara iristeko bizitutako prozesuaren giltza batzuen berri ematen du, elementu hauei garrantzia azpimarratuz: erakundeak inguruarekin duen konpromisoa eta langileen borondatea eta parte hartzea. Hauek osatu dute aldaketarako oinarri sendoa.

EIKAk euskarari lekua egin dio lan-munduan. Gazteek eskolan jasotzen duten heziketari jarraipena emateko lekua. Bere adibideak besteei ere hori nola egin erakusten die.

EranskinaTamaina
ELAY.pdf771.53 KB
EIKA.pdf792.25 KB

Nork: garaigoikoa.2007/12/15 09:57:05.585 GMT+1
Etiketak: soziolinguistika-klusterra hizkuntza-soziologia soziolinguistika euskara sl | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...uskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketa (i) Eskolaren mugak Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak (1 eta 2) Erreferentzia: Abendua: hiru kandela - Garaigoikoa 2009/12/02 19:15:45.923 GMT+1

...zi du liburutxo hau. Oso interesgarria iruditu zait, benetan. Soziolinguistika Klusterrak ere bide bera hartu duela ematen du, bejondeigula. Liburu honetan ...

Erreferentzia: Irakurgaiak: Euskara planak: nondik gatoz, non gauden eta nora goaz - Garaigoikoa 2010/11/16 14:57:59.859 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru