Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/12/28 08:45:11.974 GMT+1

Ez dugu nahi

Intsumisioaren inguruko liburua egin du Edurne Elizondok. Liburu horretan behin eta berriro aipatzen da desobedientzia gaur egun ere hainbat arlotan erabilgarria eta baliagarria dela: ekologian, independentziaren alde, bazterketaren kontra, …



Baten batek ere euskara aipatzen du. Egia esateko ez dute zehazten euskararen kontuan zelan erabili desobedientzia. Baina hori interpretatzeko lizentzia hartu dut nik.

Egunerokoan euskaldunok hainbat esparru daukagu desobeditzeko. Lehen berba euskaraz egiten dugunean, fakturak eta abar euskaraz eskatzen ditugunean, ordenagailuak euskaraz konfiguratzen ditugunean, … Milaka adibide txiki daude: eta denak dira garrantzitsu. Gugandik hasi behar duelako euskaraz bizi gura dut leloak. Gainera, desobedientzia hori egunero gauzatzeko ikastaroak eta teknikak izan badira.

Desobeditu, beraz.

Nork: garaigoikoa.2011/12/28 08:45:11.974 GMT+1
Etiketak: euskara intsumisioa soziologia hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru