Garaigoikoa
Ziaboga hartuta
Orain dela gutxi, Topaguneak aurkeztu du liburu bat, Entitateak euskalduntzeko liburu bat.
Gainetik
irakurri dut, baina berritasun nabarmen bat topatu dut liburuan. Orain
arte, elkarteak edo merkatariak edo enpresak euskalduntzera jo dugu,
euren jarduna euskaraz egitera bultzatu ditugu.
Oraingo
honetan hori ere proposatzen da. Baina norantza aldatzea ere
proposatzen da, ziaboga hartzea. Elkarte batzuk euskalduntzea bai, baina elkarte batzuk
euskararen aldeko eragile bihurtzea inportanteagoa omen da, euskaldundu
ala ez. Ala euskaldundu ostean.
Berria da hori. Elkarteekin baino ez da proposatzen baina berria da.
Galegoak laboratorioan
Galiziatik dator notizia ostera ere. Oraingoan galego lab izeneko webgunea, galego lab izeneko ideia zaparrada.
Eta zer da ba? Euren berbetan, galegoaren aldeko ekintza zehatzak garatzeko sare soziala, behetik gora, batez ere kultura berrietan eta egunerokotasuneko kontuetan.
Eta zelan funtzionatzen du? Ba, zeuk ideia botatzen duzu eta gero beste hainbat kideren artean ideia hori garatzen da, ideia hori borobiltzen, ideia hori txukuntzen eta martxan jarri. Ideia laborategia, ideiak lankidetzan.
Eta ze ideiak daude? Ba, garatu gabekoen artean, adibidez galizieraz film pornoak grabatzeko ideia, galizieraz mundutik bidaiatzeko ideia,  galego express zerbitzua eta abar. Oraindik guztiz garatutako ideiarik ez dute, baina maiatzean jarri zuten martxan eta goiztxo da.
Irabazi ala galdu?
Inkesta soziolinguistikoa aspaldi eman zuten argitara. Eta haren
gaineko irakurketa gehienak oso positiboak izan ziren. Euskaldunak gero
eta gehiago gara, gero eta gehiago. Eta hori poztekoa da. Dena den,
antza gakoa erabileran dago.
Inkestak aztertu
ostean, eta 25 urteko ikuspegiarekin, bai, arrazoia. Irabazi egin dugu,
asko gainera. Baina hori horrela al da?
EAEri dagokionez, erdaldundutako
herrietan irabaziak garbiak izan dira, garbi-garbiak. 1981. urtean
euskaldunak %50 baino gutxiago ziren herri guztietan euskarak irabazi
egin du, guzti-guztietan.
Baina 1981an %50 baino
gehiago ziren herrietan zer gertatu da? Ba herri askotan galerak izan
dira, herri askotan. 2006an euskaldunen kopuru erlatiboa jaitsi da 84
herritan, Bizkaian eta Gipuzkoan (Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko
daturik hobeto ez eman). Eta hango eskualde euskaldunenetan: adibidez, Tolosaldean
20 herritan, Busturialdean 15 herritan, Lea-Artibain 10 herritan,
Goierrin 9 herritan edo Uribe Butroen 8 herritan.
Herri horiek
guztiak txikiak dira, gehienak 1000 biztanletik beherakoak, baina
badaude herri koskorrak ere horien artean: Aia, Bakio, Dima, Elgeta,
Gatika, Getaria, Lezama, Muxika, Soraluze edo Orozko adibidez. Eskualde
horietako herri handietan ez da galerarik izan (Tolosan, Ibarran,
Gernikan, Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Beasainen, Ordizian, Lazkaon
edo Mungian), baina herri txikietan bai. Eta, gainera, herri txiki
horietako askotan populazioa ere jaitsi da 25 urtetan.
Mila
aldiz egiten dugu berba euskararen herriak sustatzeaz eta indartzeaz,
ekimenak ere bideratu ditugu, baina atzeko atetik galtzen ari gara ...
Asko aurreratu dugu, baina akaso oinarrian huts egiten ari gara, ezta?
Magia da ala maitasuna?
Mutil batek neska-lagun
euskalduna ezagutu eta, zuzenean, euskara aktibatzen da. Magia bidez
edo. Maitasunaren misterioak…Martin Rezola
Tirakan
Edo hori dio behin
behin Lourdes Auzmendik. Izan ere, mutil
koitauok badakigu zer egin behar dugun hizkuntza ohiturak aldatzeko.
Neska euskaldun batekin ligatu eta berehala aktibatuko zaigu barruan
ugertuta daukagun euskara.
Ez dakit orduan zertarako egiten diren
hainbeste ikerketa, hainbeste lan eta hainbeste ekimen hizkuntza
ohiturak aldatzeko. Automatikoa da, neska euskalduna topatu eta euskaraz
egin, dena bat.
Hori
bai, gu mutilok ez dugu ezer egin behar. Euskaldunak bagara ere, guk ez
dugu ezer aktibatzen, guk ez dugu ezertarako ere balio. Joder, nik
diru-laguntzak kenduko nizkieke atoan euskara ikasten ari diren ar
guztiei. Eta denak bideratu euskara ikasten ari diren emeei, horiek dira
eta garrantzitsuenak.
No comment .....
Euskarari lotzeko balio sorta zaharberritzen
Orain hilabete batzuk esan nuen jarraituko nuela Juan Inazio Hartsuagaren liburuarekin. Eta esandakoa bete dut, Lantalanen bada ere. Baina bueno, oraingoan ere hona ekarriko dut.
Juan
Inazio Hartsuagak honako liburua idatzi du orain dela gutxi: Euskararen
egoerari irizten. Hango kapitulu baten izenburua da artikulu honen
testua, eta kapitulu horren laburpena da artikulua.
Zer nolako ezaugarriak izan beharko lituzkete sorta
horretan sartu beharreko balio eta ereduok?
Irekitasuna, zabaltasuna: ahalik eta jende
gehienaren identifikazioa errazteko.
Abegikortasuna: euskararen etxetik inor kanpoan ez
dela geratzen erakusteko modukoa.
Protagonismo banatzailea izatea: gizarteko
gizabanako eta talde guztien protagonismoa eta ardura azpimarratuko
duena.
Atzera baino, aurrera begiratzen duena izatea,
atzean ez baitugu behar dugun moduko eredu soberarik.
Baikortasuna.
Benetakotasuna, errealitateari begirunea izatea,
mitoetatik urruntzea.
Ezaugarri horietan oinarriturik, honatx hainbat proposamen zehatz:
Kito arbasoekin. Hitz egin dezagun eteten ez den
kateaz. Kanpotik etorritakoak ezin ditu hemengo arbasoak izan. Areago,
hemengo arbasoen kontu horrek ez du batera laguntzen haren euskararekiko
identifikazioa sendotzen. Baina eteten ez den katearen maila
garrantzitsua izan daiteke zorioneko arbasoak bezalaxe eta arbasoon
oinordekoak bezalaxe. Edo kate maila garrantzitsuago seguru asko
oinordekoek azken honetan egiten duten ume kopuruari erreparatuz gero.
Kito hizkuntza zaharrenaren kontuarekin. Ekaingo
ehiztariek proto-euskaraz zihardutenean gainerako gizakiak ez ziren
mutu. Garai hartako gizaki guztiek hitz egiten zuten. Eta gaur hitz
egiten diren hizkuntza guztiak garai hartako hizkuntza batetik edo
bestetik etorriak dira, eta ez geroztik asmatutakoak. Euskararen meritua
ez da besteak baino zaharrago izatea (...). Euskara iraupen adibide
paregabea da. Aspaldian Eurasian zabaldu eta nagusitu zen hizkuntza
familia bateko oinordeko bakarra Europan. Hizkuntza indoeuropar
hedazaleek inguraturik ia 3000 urtez bizirik irautea asmatu duen
tradizio militar edo hedazalerik gabeko herri baten hizkuntza.
Baserriko eredua gainetik kendu ezinik gabiltza eta
hori hizkuntza politikaren porrotaren adibide garbia da. 2009an Peru
Abarka eta Maisu Juanen arabera gabiltza oraindik. Tolosako ikastolan
umeren batek euskara egoki eta bizi erabiltzen duenean casherito deitzen
diote (...)
Dinamika ezkor honek baditu bere salbuespenak halere. Urriak eta
mugatuak beharbada, baina bide erakusle izateko behar adina nabarmenak:
Surfaren mundua, zeharo berria, tradiziotik jaregindakoa eta
euskararen ohiko girotik kanpokoa izan arren, euskalduna da gehien bat,
euskarak bereganatu du.
Enpresa mundua: garai bateko enpresari euskalduna ezinbesteko
euskaldunaren eredu zen, batere euskaltzaletasunik gabekoa. Gaur egun,
enpresa munduari buruzko erreportaje eta albisteetan ohikoa bihurtu da
hizkera egoki eta dotorez mintzatzen diren zuzendari, teknikari eta
ikertzaileak entzutea.
Bertsolaritza: aurreko tradizioarekiko arbuiorik gabeko etena burutu
du. Goitik behera zaharberritu da: gaiak, doinuak, neurriak,
bertsolariak eta bertsozaleak. Amets bat litzateke ideologikoki gehiago
zabaltzea, baina hori, bertan dagoenarena baino, bertan ez dagoenaren
ardura da, daudenek eta ez daudenek biek lagundu beharko badute ere.
Ikastolak: modernotasun eta bikaintasun eredu bilakatu dira alor
askotan. Euren jatorrizko helburua euskara eta euskal kultura suspertzea
dela era dinamikoan ulertu dute eta hainbat arlotan hezkuntza
sistemaren buru jarri dira, hala nola, kalitatearen kudeaketa,
ingelesaren irakaskuntza, etab.
Izango dira aipatu gabe uzten ditudan salbuespen gehiago ere. Barka
biezadate ahaztutakoek. (...)
Euskaltzaletasuna euskararen gainbeheraren pertzepzioarekin garatzen
da gehienbat. Horregatik erreferente ugarienak XIX. mendetik
egundainokoak eta kutsu ideologiko eta politikoz beterikoak dira. Beste
eredu batzuk indartu behar ditugu. Gaur egungoak batik bat (...) Eredu
berriak behar ditugu, euskaltzaletasun natural bezain militantekoak.
Militantzia apal eta irribarretsu bezain tinkokoak. (...)
Zaindu dezagun euskararen estatusa. Azken 30 urteotan zalantzarik
gabe huts gehien egin den alorra. Duela 40 urte euskarak ez zuen ia
ezer. Izen ona eta prestigioa besterik ez. Gaur egun ia dena du, baina
bere estatusak okerrera egin duela esango nuke. (...)
Uztaila: hiru kandela
Orain dela hiru urte:
Uztaila behar den moduan, tabernetan
hasi nuen orain dela hiru urte. Filosofatzen tabernetan. Uztaila ere
beroarekin lotzen dugu. Eta orain dela hiru urte, hor ibili ginen
soziolinguistikaren gida sexualarekin gora eta behera. Hilabetea
jarraitu nuen Xirika gazte aldizkarirako idatzitako artikulu batekin.
(Gero soka ekarri zuena).
Uztaila ere ikastaroen hilabetea da.
Eta orain dela hiru urte hiru ekarri nituen blogera: UEUk antolatutako
bi (Euskararen balio-merkatua eta Hizkuntza plangintzak: teoriak eta
irakaskuntzaren gainekoa).
Baina uztaila ere hilabete ona da
irakurtzeko. Eta kolonialismoari buruzko liburua irakurri nuen eta
blogera ekarri iruzkina. Eta, azkenik, The case of basque: past, present
and future liburua ere irakurri nuen eta blogera ekarri. Eta horrela
zarratu nituen ateak irailera arte.
Tabernetako
filosofia
Soziolinguistikaren
gida sexuala
Normalizaziorako
alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira
Eskolan,
ikasgelaren barruan zer gertatzen den ikertu behar dugu
Irakurgaiak:
Lingüística y colonialismo
Saltzen,
saltzen ....
Saltzen,
saltzen .... (II)
Hizkuntza
plangintzak: teoriak eta aplikazioak (I)
Hizkuntza
plangintzak: teoriak eta aplikazioak (II)
Hizkuntza
plangintzak: teoriak eta aplikazioak (III)
Soziolinguistikaren
gida sexuala (Ahoa bete sexu)
The
case of basque: past, present and future
Zarratuta
Orain
dela bi urte:
Hilabetea hasi nuen inkesta soziolinguistikoen
gaineko kritika batekin. Artikulu zahar batekin. Gero etorri zen
dekretazoa. Orain dela gutxi, Patxi Lopezek bertan behera utzi ei ditu
dekretoak aurreikusten ez zituen isunak. Ulertezina, baina horrela da.
Eta
ateratako artikuluekin. Aipatu behar da hiru artikulu hauek, hirurek,
erantzunak izan dituztela, ez oso gauza ohikoa Garaigoikoan.
Inkestatik
inkestara
Dekretazoa
Leidu
Zalbidek zer dioen
Orain dela urtebete:
Hilabetea
hasi nuen udaltop-eko
materialekin (aurten arinago igo dituzte, artikulu batean igoko dut
hurrengo astean). Baserria ez galtzea aholkatzen digu Fishmanek, eta horren harira artikulu bat ekarri
nuen, Karmele Rotaetxerena. Interesgarria artikulua eta sortu zuen
eztabaidatxoa.
Gurasoei begirako webgune batekin jarraitu nuen.
Webgunea interesgarria da, nahiz eta hizkuntzaren kontua larregi ez
aipatu (momentuz behintzat, iaztik hona kolaborazio artikulu bakar bat).
Urdiaingo bizilagun batzuen testigantzekin jarraitu nuen, euskararen
historia sozial txiki baterako ekarpen egokiak izan daitezkeenak.
Matematiken
mundu miresgarrira egin nuen salto kikunberan. Soziolinguistikaren
matematiketara Gorka Azkarateren eskutik. Eta hilabetea amaitu nuen Bat
aldizkariaren 70. zenbakiarekin.
Udaltop
jardunaldien materialak eskura
Baserria ez
galdu
Guraso.com
Urdiaingoak
Matematikak
eta elebidunak
Bat 70
The basque experience: some keys to language and identity recovery
Garabide elkarteak euskararen berreskuratze prozesuari buruzko lehen lana plazaratu du. Lan dibulgatiboa da, guztiz, oso interesgarria, eta gainera euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Bikaina benetan. Horrelako gehiago behar ditugu. Dokumentala ere plazaratu du. Zabaldu beharko da hauen lana nazioartean, ezta?
(Gainera, lizentzia librea du liburuak).
Hausnartu hirugarrenez
Soziolinguistika Klusterrak hirugarrenez Hausnartu sariak jarri ditu martxan. Soziolinguistika Sari hauen helburua euskal soziolinguistika
teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza
indartzea da.
Informazio gehiago hemen.
Hiznetek 10 urte
Hiznetek 10 urte egingo ditu aurton. Neuk ere bere garaian Hiznet egin nuen eta oso gustora aritu nintzen langintza horretan.
Eta webgunea berritu dute, itxura aldatu behintzat. Eta tarte berri bat (neuretzat bai behintzat) ireki dute: irakurgaiak. Soziolinguistikarekin harremana duten hainbat irakurgai daude hor, atalka banatuta. Formazioa hasteko edo sakontzeko aproposa.
Irakurgaiak: Bat 74
Hausnartu sarien gaineko aldizkaria izan da azken hau. Lehen saria
blogean komentatu genuen aurrekoan, beraz ez dut aipatuko. Bigarren
saria Jose M. Zendoiarena izan da. Ekonomia eta hizkuntzalaritza batzeko
ahalegina egin du, nahiz eta niri urrun samar geratu.
Hirugarrena
Urtzi Barrenetxearen lana izan da: Hizkuntza-plangintzekiko
erresistentziak organizazioetan. Lan mardula da Urtzirena, baina nire
ustez Bat bezalako aldizkari baterako lar luzea. Hala ere, interesgarria
da eta ikuspuntu berriak eman ditzake egunero-egunero organizazioetan
hizkuntza plangintzak aplikatu gura dugunontzat.
Aldizkaria
amaitu egiten da Hizbegia ikerketarekin. Gipuzkoarren hizkuntza
pertzepzioen gaineko inkesta. Inkesta oso interesgarria, baina ni
ondorioekin geratuko naiz. Hona hemen, labur-labur:
- Euskararen
aldeko elkarteek oso balorazio ona jaso dute. Horrek elkarteen eta
administrazioen arteko elkarlana areagotu behar dela iradokitzen du.
Euskararen alde orain arte egindakoek balorazio ona jaso dute oro har.
15 ta 30 urteko gipuzkoar gehienek euskaraz dakite, baina ez dute
erabiltzen neurri berean.
- Arnasguneak trinkotzen ari dira.
Etorkizuneko hizkuntza politikak hartu behar du kontuan ingelesa.
Horiekin
guztiekin ados nago. Baina arnasguneak benetan ari dira trinkotzen?
Nire zalantzak ditut ....(eta saiatuko naiz aurrerantzean argitzen).