2009/06/01 16:11:38.865 GMT+2
Hausnartu sarien II. deialdia
|
Soziolinguistika Klusterrak 2009KO HAUSNARTU
– EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA abian jarri du Gipuzkoako
Foru Aldundiaren laguntzarekin.
|
|
Soziolinguistika Sarion helburua euskal soziolinguistika
teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da,
eta xede horrekin, deialdi honetan garapen teoriko zein metodologikoa
lantzen dituzten lan hoberenak sarituko dira. Kontuan hartuko dira, nolanahi
ere, euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako
gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko
egokitzapenak.
|
|
Asmoa hauxe da: dagoeneko euskal soziolinguistikarekin
harreman zuzena izan duten ikerlarien lana bultzatzea eta oraindik harremanik
izan ez duten ikerlariak euskal soziolinguistikaren eremura biltzea. Modu
horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri
teorikoak zabaldu eta aberastuko dira.
|
|
Jatorrizko lanen oinarri teorikoa edo ikuspuntua ez du
zertan soziolinguistikaren arloari lotua izan behar; aldiz, zuzenbide, soziologia,
ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia,A antropologia
edo beste adar zientifikoetatik abiatutako planteamendu teorikoak euskal
soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke, kasu askotan. Bestela
esanda, soziolinguistikatik bertatik egindako garapen berriak ez ezik, beste
adar zientifiko horien ekarpenak ere bultzatzea da sari hauen xedea. Deialdian
parte hartzeko gonbidapena egiten diegu, beraz, giza eta gizarte jakintza
alorretako ikertzaile guztiei. |
OINARRIAK
|
|
1. EDUKIA
|
- Euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren
garapena eta berrikuntza.
|
|
- Euskararen gaineko garapen teorikoak edota metodologikoak
|
|
- Euskaratik kanpo landutako garapenetik abiatuta gure
hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak
|
|
- Lan teorikoak - teorien aplikazioa - ikerketa aplikatuen
ildo berriak.
|
|
- Aurretik argitaratu gabeak.
|
|
- Oinarri zientifiko sendoa izango dute.A
|
|
- Soziolinguistikatik, soziologiatik, hizkuntzalaritzatik
antropologiatik, historiatik, abiatuta…
|
|
2. EGILEA |
- Bakarra edo lantalde bat aurkeztu ahal izango da.
|
|
3. FORMATOA |
- Word formatuan bidaliko dira eta irudiak ere izan
ditzakete.
|
|
4. LUZERA |
- Lehiaketak ez dio lanaren luzerari mugarik jarri.
Nolanahi ere, gehienez 30 000 karaktere (hutsunerik gabe) dituen laburpena
leharaziko du egileak, jatorrizko lana muga hori baino luzeagoa bada.
|
|
5. EPAI-MAHAIA |
- Soziolinguistikan adituak biltzen dituen lantalde
batek ebaluatuko ditu jasotako lanak.
- Epaimahaia osatuko duten kideak honako hauek izango
dira:
- Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkAaria
- BAT Soziolinguistika Aldizkariko ordezkaria
- Soziolinguistika Klusterreko kidea
- Euskal soziolinguistikan aditua den beste pertsona
batek ordezka dezake aurreko mahaikideren bat, egoki ikusiz gero.
|
|
6. SARIAK
|
- Hirugarrena saria: 500 €;
|
|
7. ZABALPENA |
- Lan hoberenak BAT aldizkariaren berariaz prestaturiko
ale berezian argitaratuko dira.
|
|
8. EPEA |
|
|
9. NORA |
|
|
10. DATUAK |
- Egile guztien izena eta bi deitura
|
|
- Helbide postala zein elektronikoa
|
|
|
|
- Lanbidea: Irakaslea, ikaslea, euskararen gaietan profesionala,
euskaltzalea e.a.
|
|
- Lantokia, hala badagokio: Unibertsitatea, Fakultatea,
e.a.
|
Nork: garaigoikoa.2009/06/01 16:11:38.865 GMT+2
Etiketak:
klusterra
soziologia
hizkuntzaren
sl
hausnartu
soziolinguistika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Idatzi artikulu bat