Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Esaldi indartsua, bezain sinplea. Ba, nire ustez euskalgintzaren adar guztiak bat datoz esaldi honekin. Izan fishmanzale, izan odriozolazale, izan txepetxzale, izan Kontseilua, Topagunea, Berria, euskara elkarte, Kafe antzoki edo dena delakoa. Gainera, askok erabili dute era batera edo bestera esaldi hau azken aldi honetan (nik neuk ere autozentramendua aipatu nuenean):
- Jon Sarasua.
- Mikel Irizar.
- Mikel Zalbide.
- Kike Amonarriz.
- Joxe Manuel Odriozola.
Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Eta zer demontre da hori? Ba, euskaldunok euskara nagusi izango diren esparruak eraiki behar ditugula, gure komunitatea biziberritzeko, indartzeko edo salbatzeko. Bakoitzak erabili dezala berak nahi duena. Batzuek esparru fisikoak nahiago izango dituzte (UEMA kasu), beste batzuek berriz esparru sozialak (auzo-etxe-komunitate hurbila, nahiz hurbiltasun soziala), edo bestelako esparruak (komunikabideak, kultura, lan mundua, ...).
Ideia totem honen inguruan euskalgintza guztia biltzeko modurik bai? Behintzat Maltzagaraino,horrek esaten zuen moduan ....
2008/10/20 19:36:01.385 GMT+2
Hegemonia (edo autozentroa)
Nork: garaigoikoa.2008/10/20 19:36:01.385 GMT+2
Etiketak:
soziologia
hizkuntzaren
euskalgintza
sl
autozentratua
soziolinguistika
hegemonia
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...ezko-transmisioa-pablo-sagardoy-bat-67">"EAEko euskararen belaunez belauneko familia bidezko transmisioa", Pablo Sagardoy (Bat 67) Hegemonia (edo autozentroa) Erreferentzia: Urria: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/10/05 08:57:42.929 GMT+2

Erantzunak
Nork: Benito.2008/10/21 00:59:08.930 GMT+2
http://karrajua.org
Nork: txerra.2008/10/21 15:36:23.109 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa
"Nik ez dot uste ‘koadrilategi’ eta halako txorradek euskerea salbauko dabenik."
Txorrada zer den eta zer ez den jakingo bagenu!
Nork: Benito.2008/10/21 16:04:09.392 GMT+2
http://karrajua.org