Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/19 18:08:38.023 GMT+2

Hizkuntza marketina

Pasa den astean heldu zitzaidan Katalunian antolatzen duten graduondoko baten berri. Hauxe da ikastaroaren izena: Postgrau de màrqueting lingüistic.

Hau da, hizkuntza marketinaren inguruko graduondoko ikastaroa. Horrek burura ekarri zidan euskaldunok horretan ere hasi garela mugimendua egiten. Batez ere, Iñigo Fernandez blogaria ibili da horretan. Adibide batzuk hemen: Euskara nola saldu, Euskara nola saldu gazteei eta Zertarako behar du euskarak marketina?.

Horrez gain, datorren hilean UEUk Eibarren Euskararen balio merkatuari buruzko jardunaldia egingo du. Oso interesgarria ematen du eta bide honetan urrats berria da, zelan ez. 

Hala ere, nago gai honi oraindik orain ez diogula behar duen garrantzirik eman, ala bai?

Nork: garaigoikoa.2007/06/19 18:08:38.023 GMT+2
Etiketak: hizkuntza_soziologia soziolinguistika marketina sl | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...rudnaldia">Euskararen balio merkatua jardunaldiaIrakurle fidel batiHizkuntza marketinaMikel ...

Erreferentzia: Ekaina: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/06/01 20:25:33.303 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru