Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/26 18:58:50.304 GMT+2

Hizkuntzaren ekologia

Pasa den astean Mikeli agindu nion hizkuntzaren ekologiari buruz nekiena azalduko nuela blogean. Kontua da nahiko alpertuta nabilela, nagiak jota-edo. Beraz, nik neuk azalpena eman beharrean, beste batzuek esandakoa bildu dut.

Lehenik eta behin, euskarazko wikipediak dioena. Bigarrenik, galegozko wikipediak dioena. Bigarren hau, nire ustez, osatuago dago. Eta, hirugarrenik, Arrasateko Arizmendi ikastolaren laburpentxo bat.

Hizkuntzaren ekologia horixe baita, ekologia. Metafora ederra, hizkuntza komunitate guztien zaintza agintzen duena. Dena den, ekologia hitza zeharo higatua dago, zeharo hustuta. Berbak lapurtu dizkigute …..

Beste lotura bat hemen: http://www.ecoling.net/

Nork: garaigoikoa.2007/04/26 18:58:50.304 GMT+2
Etiketak: hizkuntza-soziologia hizkuntzaren soziolinguistika ekologia sl | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (3)

Erantzunak

Eskerrik asko Txerra. Ekolinguistikan edo hizkuntzaren ekologian barneratzeko bide egokia ireki didazu. Mila esker.

Nork: mikel.2007/05/02 12:01:23.385 GMT+2

Eusko Jaurlaritzaren soziolinguistika hiztegiaren arabera, hauxe da ekolinguistika edo hizkuntzaren ekologia:

Hizkuntzaren eta ingurunearen arteko harreman ikuspegi ekologikotik aztertzen duen diziplina. Alde batetik, elkarrekin harremanak dituzten sistema dinamikotzat hartzen ditu hizkuntzak eta hizkuntza komunitateak, eta haien arteko orekaren eta hizkuntza-aniztasunaren ikuspegitik aztertzen ditu; eta, era berean, ingurunea moldatzen duen elementu gisa aztertzen du hizkuntza.

Nork: txerra.2010/03/18 16:14:11.282 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Nork: .2010/10/13 10:20:58.641 GMT+2

Nork: .2010/10/26 11:05:58.750 GMT+2

Nork: .2010/10/26 11:06:45.819 GMT+2

Nork: .2010/10/26 11:07:40.172 GMT+2

Errenferentziak:

...>Aspaldiko partez (orain dela bi urte, zaharrak gara gero) Mikel izeneko batek eskatu zidan hizkuntzaren ekologia zer zen azaltzeko. Nik halamoduz azaldu nion eta gaur irakurri dut artikulu bat eta berarekin gogoratu naiz.

Erreferentzia: Ekolinguistika, edo hizkuntzaren ekologia, - Garaigoikoa 2009/06/10 20:12:22.120 GMT+2

...a>Portfolioa (III) Hizkuntza ereduak dantzan 3.2Hizkuntzaren ekologia Orain dela bi urteOrain dela bi urte, indar...

Erreferentzia: Apirila: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/04/12 19:28:04.803 GMT+2

...iko hertsi batetik ere. Bestela lurralde eta gune horiek ez dute gerorik izango, eta gerorik gabe, ... bertako hizkuntzak etorkizunik ez du. Hizkuntza ekologia ere egiten da horrelakoetan, Erreferentzia: Lurrama - Garaigoikoa 2010/11/01 22:09:31.036 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru