2008/05/08 14:10:40.493 GMT+2
Ikerketa baterako laguntza eske
Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari buruzko ikerketa bat egin nahi du. Euskara familia bidez transmititzeak duen garrantziarekiko adostasunetik abiatuta, familia transmisioaren testuinguruan, hizkuntza-ohituren aldaketan eragiten duten faktoreak aztertzea dute helburu. Horretarako, hizkuntza-ohitura aldatu duten bikote batzuen azterketa burutzea proposatu da.
Ikerketa hau burutzeko ezinbestekoa da jendearen borondatezko laguntza, eta hauxe da eskatzen dutena: gaur egun Gasteiz, Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain, Tolosa, Zarautz, Igorre, Bilbo, Durango,Balmaseda, Bermeo, Lekeitio eta Mungia herri/hirietan bizi diren eta bikoteko hizkuntza ohitura “aldatu” duten bikoteen erreferentziak pasatzea (telefonoa, emaila...). Bikotea edozein “motatakoa” izan daiteke: ezkonduta daudenak / ez daudenak, seme-alabak dituztenak / ez dituztenak…, baina ezaugarri hori behar dute, beraien arteko harremaneko hizkuntzan aldaketa bat gertatu dela: lehenago beraien arteko harremana erabat edo nagusiki erdaraz zen, eta gaur egun, beraien arteko harremana erabat edo nagusiki euskaraz da.
Horren bikoteen berri izanez gero, jar zaitezte harremanetan Soziolinguistika Klusterreko kideekin.
Nork: garaigoikoa.2008/05/08 14:10:40.493 GMT+2
Etiketak:
soziolinguistika-klusterra
hizkuntza-soziologia
hizkuntza
sl
soziolinguistika
ohiturak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...ten faktoreak aztertzea dute helburu. Horretarako, hizkuntza-ohitura aldatu duten bikote batzuen azterketa burutzea proposatu da. Hemen duzu informazio gehiago. Esta entrada fue publicada el ...
Erreferentzia: Ikerketa baterako laguntza eske « Pausoz pauso normalizazio bidean 2008/05/12 10:06:57.108 GMT+2

Erantzunak
Lankideak, adiskideak, ikasle-irakasleak, bezeroa-zerbitzu emalea...
Nork: Benito.2008/05/08 20:01:15.400 GMT+2
http://karrajua.org
Nork: txerra.2008/05/09 14:37:59.919 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa