Irakurgaiak: Bat 78

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-05-09 17:22

Bat 78: III. hausnartu sarien gaineko izan da aldizkaria.

Gazteak, musika eta euskara: Luis Azpiazu. Lehengoan komentatu nuen zerbait blogean. Lana interesgarria da, batez ere aurreiritziei erreparatzeko. Dena den, neuk artikuluaren tesi nagusiarekin ez dut bat egiten: musika edozein hizkuntzatan entzun dezakezu eta euskaraz egin. Baina tira, ez gara hasiko kritika merkeekin.

Sugea dantzan: Galder Unzalu. Antropologiatik egindako ekarpena da Galderrena. Hurreratzeko modu bitxia izan da behintzat soziologiara emanago gaudenontzat. Burua zabaltzeko lan ona.

Euskal soziolinguistika aplikatua: bilakaera metodologikoa eta teknikoa, Patxi Juaristi. Hurbilpen teorikoa izan da Patxirena, baina era berean euskal soziolinguistikak azken urteetan eman duenaren berri izateko oso aproposa. Gainera, etorkizuneko bideak marrazten saiatzen da eta hori beti da eskertzekoa.

Roberto Manjonek ixten du aldizkaria Osakidetzako euskara planari buruzko artikulu batekin. Baina horren gaineko komentarioa beste post baten argitaratuko dut.


Utzi iruzkina: