Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/27 08:24:47.241 GMT+2

Irakurgaiak: Bertan Bilbo

Bertan Bilbo: Bizkaiko hiriburua eta euskara XX. mendeko historia”, Aitor eta Pedro Zuberogoitia.

 

Liburu bikaina atera dute Zuberogoitia anaiek. Euskararen (eta euskalgintzaren) historia soziala egiteke dagoen honetan, beste ale bat. Liburua oso bilbotarra da, Bilbori buruzkoa izateaz gain. Bilbotarrok (ala bilbotartuok!) ere harro egoteko milaka motibo plazaratu dizkigute anaiok.

XX. mendeko euskara eta euskalgintzaren historia egin nahi izan dute. Bilbon, jakina. Eta baita lortu ere. Gainera, liburua dibulgatiboa da oso, ez da inondik inora astun egiten (pentsa, nik 4 egunetan irakurri dut). Historia kontatzen du, baina batez ere istorioak. Eta, gainera, niri nahiko gertuko egin zait, hor aipatzen diren askotxo ezagutzen ditudalako (batez ere, azken urteetakoak, gazteegia naiz bestelakoak ezagutu ahal izateko, behintzat  lehen eskutik).

Zenbait puntutan, hala ere, laburtxo iritzi diot liburuari. Informazio gehiagoren gose geratu naiz. Baina, tira, ez da txarra ere, historia horietan sakontzeko harra piztu dezake ere gose horrek. Eta, gainera, irrikitan nago XXI. mendeko lehen hamarkada (oraindik amaitu ez dena!) eta hari dagokion garraiobidea (tranbia ezta?) irudikatua ikusteko.

Gomendatzeko moduko liburua inondik inora. Irakurterraza eta, gainera, berria, inor gutxik jorratutakoa. Niri burura Donostia, Lasarte, Pasaia eta Lezoko kasuak baino ez datozkit. Egunen batean, Deriori buruzkoa egiten hasi beharko genuke……………………

Nork: garaigoikoa.2008/05/27 08:24:47.241 GMT+2
Etiketak: hizkuntza-soziologia sl soziolinguistika historia-soziala bilbo | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ostegunean egingo da aurkezpena Bilbon, Aretatzako liburu azokaren karpan 11,30etan.

Nork: Benito.2008/05/27 17:58:05.351 GMT+2
http://karrajua.org

Aurkezpena egin aurretik, liburua erosi eta irakurri. Ostia, azkarra naiz gero .....

Nork: txerra.2008/05/28 09:59:38.504 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Mahatserriko Irakurlearen Tarteak 50. saioa egingo du ekainaren bukaeran (azken asteazkenean) eta oraingoan Bertan Bilbo liburuaren gaineko saioa izango da, Pedro eta Aitor Zuberogoitiarekin

Nork: Marti(n).2008/06/06 18:54:13.410 GMT+2
http://www.asapala.org/mahatsorriak/1976

Zuberogoitia anaiei elkarrizketa egin diete Diario Vascon. Oso interesgarria.

Nork: txerra.2008/06/20 14:23:56.424 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Liburuaren laburpen polita egin zuten egileek eurek Bilbo Hiria irratian, 30 minutuko elkarrizketan.

http://www.bilbohiria.com/web/1319

Nork: txerra.2008/09/17 10:50:02.780 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Errenferentziak:

...ta inmigrazioa II. kongresuaSoziolinguistikaz 20. zenbakiaIrakurgaiak: Bertan Bilbo Orain dela urtebeteOrain dela urtebe...

Erreferentzia: Maiatza: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/05/04 18:37:52.195 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru