Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/10 14:41:06.654 GMT+2

Kibutz euskalduna

Gaur, atoan-en bidetik aipu bat, Jon Urruxulegik gaurko Berrian dakarrena.

Ia erabat hutsik dauden herrietako bat euskaltegi bihurtzea. Bertara joan, herri batek behar duen administrazio guztia martxan jarri eta komunitate euskaldun bat eratu. Batzuk bertan biziko lirateke, agian, okupatutako etxe batean bezalatsu. Beste batzuk hilabete edo birako joango lirateke barnetegi klasiko batera joaten diren bezalaxe. Abereak, baratzeak, hitzaldiak, irakurketak, eztabaidak, bizitza. Zereginak banatzeko asanbladak.

Subentzio beharrik gabeko euskaltegi librea, idealismoaren habia, Nor-Nori-Nork sistema zigortzailerik gabeko eskola liberatzailea, euskaraz bizi leloaren praktika sozio-linguistiko plastikoa, kibutz euskaldun ez estatala, naturaren kodigoaren erresuma, euskal herria litzatekeen euskaltegia litzateke horrelako bat. Zergatik ez martxan jarri?


Nork: garaigoikoa.2008/06/10 14:41:06.654 GMT+2
Etiketak: hizkuntza-soziologia urruxulegi kibutz sl soziolinguistika jon | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Artikulua irakurtzean kantu hau hasi naiz tarareatzen deskuidoan.

Nork: Benito.2008/06/10 16:15:14.357 GMT+2
http://karrajua.org

Errenferentziak:

...ntinenteetan">Derioztarrak bost kontinenteetanGazte gara gazte .......Kibutz euskalduna Erreferentzia: Ekaina: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/06/01 20:25:42.520 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru