Portfolioa (I)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-04-16 18:49

Gaur nire blogean atal berri bat ireki nahi dut. Orain dela bi urte, nire lagun batek Haur Hezkuntza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean. Denboraz nahiko larri zebilenez, eskatu zidan ea egin ahal nion lan bat. Nik baiezkoa eman eta lana goitik behera egin nion.

Lana honetan zetzan: hiru hilabetetan portfolio bat egin behar zuen, prentsan edo dena delakoetan hezkuntza elebidunari buruz agertzen ziren artikuluekin. Gainera, artikulu horiei komentarioak erantsi behar zitzaizkien. Blogera ekarriko dut atalka portfolio horretan jasotakoa. Dena den, portfolio osoa interneten eskegi dut hemen. Nire lagunaren izena, ebidentemente, ezabatu egin dut.

Eta zergatik igotzen dut? Ba, hiru arrazoiengatik:

-         Bloga elikatzen joateko. Zaila da blogean txertatzeko moduko edukiak izatea beti. Gainera, eduki hauek nire ustez interesgarriak dira, landuak dira eta guztiekin partekatzeko gogoa dut.

-         Zuen komentario eta kritika gogorrak nahi ditudalako. Badakit orain dela bi urteko gaiak direla, baina horietako baten bat oraindik orain puri-purian dago.

-         Eta, azkenik, minduta nagoelako. Minduta bai, irakasleak horrenbesteko lana eskatu zidan honi 8 bat jarri ziolako. Eta nik uste dut hori baino gehiago merezi zuela.


Utzi iruzkina: