Portfolioa (IV)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-02 18:09
6

“Etorkinak euskara ez du beharrezko ikusten”, Iñigo Bilbaok Latif Jatabiri egindako elkarrizketa, Berria 2005eko martxoaren 18a

Elkarrizketa laburra da, baina oso mamitsua. Iñigo Bilbaok Latif Jatabi bereberra (amazigha) elkarrizketatu du. Bereber hau Bilbon bizi da eta etorri zenetik euskara ikasteari lotu zitzaion. Bere gogoetak oso interesgarriak dira, etorkinen ikuspegitik egindakoak baitira.

Nahiz eta iruditu bere gogoetak harreman handiago izan behar duela euskalduntze alfabetatzearekin, hausnarketa politak botatzen ditu irakaskuntzan ere aplikatzeko modukoak. Niri, batez ere, deigarria egin zait honako hau. Bere ustez, etorkinentzat euskara ikastea luxua da. Izan ere, Euskal Herrian bizitzeko (salbuespenak salbuespen) ez da beharrezkoa eta, gainera, gaztelania ez bezala, ez da doakoa.

Doakoa izan ala ez izan albo batera utzita, beharrezkotasunaren gaiari helduko diot. Etorkinek ez dute euskara beharrezko ikusten eta gure ikasleek ere ez, batez ere, zonalde erdaldunetan. Horretan datza, nire ustez, hezkuntza euskaldunaren erronkarik handiena. Gizarte eta hezkuntza batera joan behar dira, baina ez da horrela, ez gaitezen engainatu behar. Zonalde erdaldunetan gizartea irakaskuntzatik oso urrun doa eta, beraz, oso zaila da eskolak errealitate linguistikoan eraginik izatea. Eragina badu, baina eskolak bere kabuz ezin du irauli herri baten errealitate linguistikoa, gizarteak ere horretan egin behar du bultza.

Gizarteak euskara beharrezko ikusi ezean, eskolak jai du, ezinezkoa egingo zaio errealitate linguistikoa itzulipurdikatu. Gehienez ere, euskararen ezagutza bermatuko die ikasleei (beste kontu bat da zelakoa eta zer sakontasunekoa), baina erabilera ez du aldatuko, ez horixe.

Benito

Benito 2007-05-05 02:00 #1

Etorkinak ez du euskara beharrezko ikusten... Eta etorkinek (eta erdaldun guztiek oro har) euskara bera ere ikusten dute?

txerra

txerra 2007-05-05 09:09 #2

Argi dago ezetz. Etorkinak edo erdaldunak ez du euskararen komunitatea ikusten. Bi komunitateen arteko komunikazioa oso-oso eskasa da (edo hobe esanda, alde bakarrekoa bakarrik). Bere garaian Jabi Zabalak iritzia eman zuen arlo teknologikoari aplikatua. Gurera ere ekartzeko modukoa.

Benito

Benito 2007-05-07 01:13 #3

Interesgarria izango litzateke euskaltzaleok euskara non ikusten den eta berton zer ikusten den hausnartzea.

txerra

txerra 2007-05-07 17:30 #4

Euskaltzaleok non ikusten dugun bai, baina baita euskaldunok non ikusten dugun hausnartzea ere. Oso adierazgarriak baitira horren harira "Etorkizuna aurreikusten" izeneko liburuan agertzen diren iritziak. labur-labur eta buruz, euskara ideologia politiko zehatz bati lotua dago, euskara  bihotzean bai, baina mingainean ez horrenbeste, eta abar. Erreferentzia zehatzagoa eta luzeatxoagoa beste baterako uztiko dut.

bizkaitarra

bizkaitarra 2007-05-15 23:10 #5

Benetan gai interesgarria oingoa. Ez dakit nongotarrak izango zareten, ni konkretuki Bilbon bizi naiz. Denok ezagutzen duzue Bilboko egoera soziolinguistikoa, baina ni, bilbotarra izanda, askoz ere hobeto. Egia esan, aipatu dituzun gauza asko guztiz egiazkoak dira. Nire kasu konkretua horren isla baita. Bilbon jaioa, guraso erdaldunak. Eskolako formakuntza euskalduna, euskalduna beraz. Nire ingurua: guztiz erdalduna, nahiz eta lagun gehienek euskeraz jakin. Baina horretatik irtetzen saiatu naiz beti, eta urteak aurrera iten daurien heinean, nire ingurua euskaldunagoa da erdalduna baino. Nire bizitza ez dut %100 euskeraz iten, hasteko etxean ezin dodalako, baina karrera euskeraz ingot, lagun euskaldunak dekoaz, ta egunero egiten dot euskeraz, ahal dodan geienetan ta al dodan leku guztietan.

Zer pasetan da baina? Akademikoki oso emaitza onak lortzen direla eskoletan, jentea oso ondo prestaturik irtetzen dela, euskera maila akademiko altua, baina egunerokotasuneko gauzak espliketako ta barne-egoeratan murgiltzeko, jente gitxi da gai, ta horretarako benetazko intentziñoak eukin bear diez, ta jente gehiena oso eroso bizi de erderaz ta esfortzurik txikerrena iteko bez ez da kapaza. Beraz, eta eskoletan esfortzuek iten diezan arren, maila akademikoa ez da nahikoa euskerak aurrera in deien.

Neure ustez, zeuzer in behar da honen inguruen. Jente asko gara euskeraz bizi gure dogune, baie eztu topetan askotan leku aproposa, ta ni askotan Bilbotik kanpo urten behar naz benetan euskeraz in al izeteko. Holako "berbatxokoak" sortzea ideia ona iruditen jata jente barrie euskeraz ezetako, ta euskal txokoak sortzeko. . .politikarik gabe, bakarrik euskera indarbarritzeko. . . Zeuek propuesteak dekozuez? eske no honetaz egunero pentsetaot, batez be hamen bizite, jente euskeldun asko egon behar dalao... baie. . .

txerra

txerra 2007-05-16 16:11 #6

Aupa bizkaitarra:

Ni ere Bilbo ingurutik idazten dot, Deriotik hain zuzen be. Proposamenik doten galdetzen dostezu, ba egie esateko ez. Proposamen barrik ez, behinik behin. Dena den, Bilbon hainbat aukera dauz jada martxan zeuk eskatzen dozuzen antzera.

Mahatserrian (Santutxu, Begoña eta) Berbalaguna dago. Oso indartsua (175 pertsona inguru), ekintza osagarri pila bat egiten deuriez (urteerak, ikastarotxoak, ...): adibidez, asteburu honetan Baztanera doiez asteburua pastan. Horrez gain, Asapalakoek ere irakurlearen tartea eta bestelako ekintza batzuk egiten deuriez urtien ziher. Informazino gehiago, hamen eta hamen.

Deustualdean be berbalaguna dago. Barriagoa da, ez horren indartsua, baie urtien ziher be gauza pilo bat eiten deurie. Horrez gain, Berbaizu elkarteak bestelako ekintzak be egiten dauz. Informazino gehiago, hamen.

Alde Zaharrean be Lizardi Mintza taldea dau. Honek kultur ekitaldiak antolatzeaz aparte, hainbat eta hainbat urteera egiten dauz: mendire, eskiatzera, bizikletan ibiltera, ... Informazino gehiago, hamen.

Eta beste hainbeste: Kafe Antzokian, auzoetan, ...

Utzi iruzkina: